1.11. Berrikuntza digitala bultzatzea turismoan, Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko (BIOTIP).

Teknologia berrien indarra turismora igaroko da Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko eta esperientzia turistikoa hobetzeko. Adimen artifizialean oinarrituz “hiri- eta helburu-esperientzia” hobetuko duen eta produktuak eta zerbitzuak modu pertsonalizatuan eskainiko dituen plataforma bat garatzea izango da horren emaitza (BIOTIP Europako proiektua).
Turistak eta egoiliarrak laguntzaile birtual batez hornitzea da helburua, hirian lagundu diezaien eta gida ditzan. Laguntzaile horrek modu pertsonalizatuan bistaratu eta iradokiko du gure eskaintza turistikoa, eta, gainera, turismoaren dinamikak bertoko merkataritzarenetara hurbilduko dituzten moduluak edukiko ditu txertatuta, sektore honen garapenari mesede egiteko.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Tokiko merkataritza, Turismoa, Ekonomiaren Garapena
Turista helmugan kudeatzeko plataforma teknologiko bat abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Turista helmugan kudeatzeko plataforma teknologiko bat abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %40
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK BESTE URRATS BAT EGIN DU URIAN DOAKO WIFIAREN UDAL SAREA ZABALTZEN
    behera kargatu
  • BILBAO BIZKAIAK BERE ALIANTZA BERRITU DU DESTINO JASANGARRI ETA DIGITALIZATU MODUAN FINKATZEKO
    behera kargatu
  • EL CORREO: “Bilbao desplegará una red wifi de vanguardia que enviará a los turistas alertas de su interés” (2019 06 24)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Proiektuaren dossierra egitea red.es webgunean argitaratzeko.

Udal zuntza handitzeko, sare-elektronikako eta wifirako sarbide- puntuetako lehenengo lizitazioa (red.es) ebatzi egin da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Turista helmugan kudeatzeko plataforma teknologiko bat abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %40