1.15. Nazioarteko ekitaldiak ekartzea eta antolatzea bultzatzea.
Udalak etengabe egiten du lan Bilbora modu iraunkorrean nazioarteko ekitaldiak behin betiko erakartzeko, hain zuzen, helburu bi betetzen dituzten ekitaldiak: hirian kultura eta aisia jarduerak sortu eta ezagutza erakartzea eta aberastasuna eta enplegua sortzea.
Datozen urteetarako nazioarteko ekitaldiak erakartzeko estrategia zehaztuko da, eta berariazko ekintza plan baten bidez gauzatuko da. Lehenengo eta behin, ekitaldiei lotutako oraingo jardueraren diagnosikoa landuko da eta arlo horretan lortu beharreko helburu konkretuak ezarriko dira. Horrek aukera emango du Bilbora modu hautatuan zelako ekitaldi mota erakarri gura den zehazteko, eta ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta hiriaren ikuspegi oso batetik ekitaldien inpaktua neurtzeko metodologia batean oinarrituta zehaztu, gainera.
Estrategia zehaztutakoan, helburutzat markatutako ekitaldiak erakartzeko ekintza konkretuak zehaztuko dira. Gainera, ekitaldiak osorik (sustapena, segurtasuna…) kudeatzeko tresna bat zehaztu eta aplikatuko da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%40
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
2021ean, Ekitaldien Plan Estrategiko baten lanketa abiarazi da.
Erabaki da, 2022an, kirol anitzeko Europako txapelketa bat ospatzea eta akordio bat itxi da Frantziako Tourrarekin, 2023an, Grand Depart deritzona Bilbon izateko. Horrez gain, akordio bat itxi egin da UEFArekin, Bilbok gizonezkoen futboleko Europa Leagueren finala hartzeko eta emakumezkoen futboleko Champions Leaguen finala hartzeko 2024an eta 2025ean.
Era berean, kontaktuak abiarazi dira Bilbo Futboleko Munduko Txapelketaren egoitza-hiria izan dadin 2030ean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOK NAZIOARTEKO EKINTZAREN ESTRATEGIA 2030 ONETSI DU HIRIA LEHIAKORRENETAKO BAT IZATEA LORTZEKO, TOKIKO EKONOMIA-EHUNA INDARTZEKO ETA TALENTUA NAHIZ INBERTSIOAK ERAKARTZEKO
behera kargatu -
BILBOK KONGRESUEN SEKTOREAN DUEN LEHIAKORTASUNERAKO ABANTAILA HANDITU NAHI DU GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY SAILKAPENAREKIN BAT EGINEZ
behera kargatu -
BILBAO BIZKAIAK KIROL ANITZEKO 2022KO EUROPAKO TRIATLOI TXAPELKETA AURKEZTU DU
behera kargatu -
ABIATU DA FOOD 4 FUTURE BILTZARRA, EUSKADI FOODTECH INDUSTRIAREN ERREFERENTE BIHURTUKO DUENA MUNDUAN
behera kargatu -
UEFAK 1,3 MILIOI EURO ORDAINDUKO DIZKIE EUSKAL ERAKUNDEEI ETA EUROPA LIGAKO FINAL BAT ETA EMAKUMEZKOEN TXAPELDUNEN LIGAKO FINAL BAT SAN MAMESEN EGITEKO KONPROMISOA HARTU DU
behera kargatu -
FRANTZIAKO TOURRAREN 110. EDIZIOA BILBON HASIKO DA 2023KO UZTAILAREN 1EAN, LASTERKETA FRANTZIARRAREN 120. URTEURRENA OSPATZEKO
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, lan-saio bat burutu da Bilboko eta Bizkaiko ekitaldien sektorearekin, 2019an egindako diagnostikoa eguneratzeko eta pandemiaren egoera zein efektuak eta etorkizunerako erronkak egiaztatzeko.
Gainera, “Bilbao Ekintzarentzat ekitaldien estrategia baten kontzeptua ezartzeko eta hori garatzeko zerbitzuaren” lizitazioa argitaratu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)