1.14. Invest in Bilbao- Biscay: zerbitzuan sakontzea Bilbora enpresa berriak erakartzeko.

“Invest in Bilbao-Biscay” Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin ezarri duten estrategia bateratua da, hirian enplegua sortzera eta tokiko eta lurraldeko garapen ekonomikoa sustatzera balio erantsi handiko inbertsioak eta enpresa proiektuak erakartzeko egina.
Agintaldi honetan enpresa berriak erakartzeko zerbitzuan sakonduko da. Inbertsiorako eta enpresak abiarazteko leku gisa hiriak eta lurraldeak duen balio proposamenaren xehetasunak taxutzea eta zerbitzu publikoak, merkaturatze planak eta komunikazio eta marketin digitaleko estrategiak karakterizatzea izango dira garatuko diren zereginak. Misio hori bete ahal izateko, herri erakundeen elkarlanaz gain, aliantzak egingo dira berton erreferentzia diren korporazio eta erakundeekin.
Nazioarteko harremanetan ere sakonduko da, ordezkaritzetan presentzia handituaz eta azoketara sarriagotan joanaz.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Kudeaketa aurreratua
Invest in Bilbao-Bizkaia Erakartze Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%50

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Invest in Bilbao-Bizkaia Erakartze Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %50
Dokumentuak
  • INVEST IN BILBAO
    behera kargatu
  • UDALA ORKESTRA INSTITUTUAREN KONTSEILUKO KIDE IZANGO DA IKERKETA-ILDO BERRIAK LANTZEKO ETA BILBO NAZIOARTEKO ERREFERENTE GISA FINKATZEKO
    behera kargatu
  • FINANCIAL TIMES EGUNKARIAREN ARABERA, BILBO DA ATZERRIKO INBERTSIO ZUZENA ERAKARTZEKO EUROPAKO HIRI GARRANTZITSUENETAKO BAT
    behera kargatu
  • FDI INTELLIGENCE - FINANCIAL TIMES EGUNKARIAREN ARABERA, ATZERRIKO INBERTSIO ZUZENA ERAKARTZEKO MUNDUKO SEIGARREN HIRIK ONENA DA BILBO, TARTEKO TAMAINA DUTENEN ARTEAN
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Bulegoaren gobernantza-eredua definitu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak.

Gainera, idatzi da “Nazioarteko start-upak erakartzeko plan komertziala”.

Era berean, datu-base bat garatu egin da antzeko parametroekin, balizko inbertsiogileen informazioaren erregistro partekaturako.

Azkenik, Invest in Basque Country-SPRI lan-mahaian sartzea sustatu da, zehazki, hiruhilekoko bileren bidez.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Invest in Bilbao-Bizkaia Erakartze Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %50