1.10. “Bilbao Smart City” estrategia bultzatzea eta osorik garatzea.

Bilbok ibilbide bat egina du hiriaren digitalizazio estrategian, herritarrek “aro digitalean jaiotakoak” izatera egin duten profil aldaketaren parean egon daitekeen hiri adimentsuaren hautua eginaz.
Ildo horretan, hiri adimentsuaren erronka handietarako konponbideak bilatzen dituzten proiektu konkretuak garatzea dago aurreikusita, udal zerbitzuak hobetuko dituzten eta Udalari berari datuen analisi aurreratua (Big Data) aplikatzen lagunduko dioten konponbideak eta eredu teknologikoak apurka-apurka aplikatuaz, bilbotarren bizi kalitatea hobetzeko.
Konponbide teknologiko berriak batez ere adimen artifizialaren, sentsorizazioaren, denbora errealeko kontrol sistemen, 5G komunikazioen eta irudi analisi aurreratuetarako gailuen arloekin egongo dira erlazionatuta.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Kudeaketa aurreratua, Trafikoa eta mugikortasuna, Turismoa, Balioak
Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%90

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Garatu egin dira 4 Smart proiektu.

Gainera, Udal-arlo eta erakundeekin batera, 2021erako Urteko Plan Operatiboa zehaztu da. Halaber, 2030erako eraldaketa digitaleko IKT proiektuak lehenesteko irizpideak zehaztu dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.: %90
Dokumentuak
  • BILBO, BLOOMBERG PHILANTROPIES-EN GLOBAL MAYORS CHALLENGE 2021EKO FINALISTA, HERRITARREN ZIBERSEGURTASUNEKO PROIEKTUAGATIK
    behera kargatu
  • BILBO SMART CITY EXPO WORLD CONGRESS BILTZARREAN PARTE HARTZEN ARI DA, GOBERNANTZA ADIMENTSUA ETA GIZARTEAREN DIGITALIZAZIOA GAIAK LANDUZ
    behera kargatu
  • BILBOK 'ESKUALDEEN ETA HIRIEN 2020KO EUROPAR ASTEAN' PARTE HARTUKO DU
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Garatu egin dira 32 Smart proiektu (19k eragin handia izan dute herritarrengan).

Era berean, udal-zerbitzuak hobetzeko konponbide eta eredu teknologikoak ezarri dira, datuen analitika aurreratua aplikatzea ahalbidetzen dutenak, nagusiki, sentsorizazioaren eremuetan eta denbora errealeko kontrol-sistemetan.

Horrez gain, “Datuen Manifestua” egin da. “IKT printzipioen” zirriborroa definitu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.: %50