2.6. Haurtzaroko eta Nerabezaroko hiri laguna.
Bilbok UNICEFen aitorpena lortu du 2019an “Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” delako, eta “Ume eta Nerabeen Udal Plana” landu du datozen urteotan neurri zehatzak garatzeko.
Udal politikagintzan parte hartzea zein garrantzitsua den kontuan hartua, Haurtzaroko eta Nerabezaroko Kontseilua eratu da, neskatoen, mutikoen eta nerabeen parte-hartzea artikulatzeko, eta espazio bat aitortu zaie hitz egin dezaten eta ideiak proposa ditzaten.
Kontseiluak 45 ordezkari ditu, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak. Agintaldi honetan Kontseilua bultzatu nahi da eta ikusgaitasun handiagoa eman gura diogu, ikastetxeetara hurbilduaz eta talde honi eragiten dioten gaietan ikastetxekoek parte hartzea
bultzatuaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Gizarte-ekintza, Balioak
%100
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
2021eko ekainerarte, planifikatutako ekintzak garatu dira: 5 saio eta 4 batzorde ospatu dira eta kontseiluari 27 proposamen aurkeztu zaizkio.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK BILBON UMEZAROA ETA NERABEZAROA ZERTAN DIREN AZTERTU ETA DIAGNOSTIKO BERRI BAT PRESTATUKO DU, 8 ETA 18 URTE BITARTEKO GAZTEEN IRITZIAREKIN
behera kargatu -
BILBAO UMEEN HIRIA WEBGUNEA
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK BILBON UMEZAROA ETA NERABEZAROA ZERTAN DIREN AZTERTU ETA DIAGNOSTIKO BERRI BAT PRESTATUKO DU, 8 ETA 18 URTE BITARTEKO GAZTEEN IRITZIAREKIN
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
2020ko osasun-krisialdia gorabehera, 4 lan-batzorde burutu dira, 2 zuzenean egin dira 46 haurrekin eta beste bi online, murriztutako 3 taldetan. Era berean, 2 kontseilu burutu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)