2.5. Gizarte larrialdian dauden Bilboko pertsona guztiei laguntzea.
Gizarte larrialdiko laguntzak funtsezkoak dira pertsonen oinarrizko behar pertsonalak (aloger gastuak, hornidurak, komunitatea…) asetzeko, egoera ahul jakin batean daudenean, eta batez beste urtean 6.000 familia dira horrelako laguntzak jasotzen dituztenak Bilbon.
Eusko Jaurlaritzak darabilen aurrekontua ez da nahikoa Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuetan jasotzen diren eskaerei erantzun ahal izateko. Horregatik, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztiei estaldura ematea bermatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen kopurua agintaldi honetan udal aurrekontuaren bidez osatuz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia
%100
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
2021eko ekainerarte, 2.632 gizarte-larrialdietarako laguntza eman dira.
Arreta ematen ari zaie gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko betekizunak betetzen dituzten pertsona guztiei.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAK (GLL)
behera kargatu -
BILBOKO UDALA OTSAILAREN 28AN HASIKO DA GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZEN (GLL) ESKAERAK ETA IZAPIDEAK EGITEN
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
2020an, gizarte-larrialdietarako 5.720 laguntza eman dira eta udalak 340 laguntza baino gehiago osatu egin ditu.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)