2.7. Adinekoekin hiri laguna.
Bilbok “Adinekoekin hiri laguna” aitorpena jaso du eta ibilbide luzea du egina arlo honetan; horrek isla izan du adineko pertsonen behar eta eskariei erantzuna emateko berariazko neurriak jasotzen dituzten planak lantzerakoan.
Bere bigarren planaren barruan oinarritu da lantalde baten sorrera formala (Talde Eragilea), 25 adinekoek osatua, adineko pertsonen parte-hartzea indartzeko eta zeharretara udal politiketan eragiteko, adinaren eta generoaren ikuspegia emanaz.
Datozen urteotan Talde Eragilea indartu eta sendotu nahi da zenbait ekinbide gauzatuaz, besteak beste, parte-hartzaileak prestatzea eta udal sail eta enpresek egiten dutenaren ezagutaraztea. Hori guztia, Taldea gaitzea helburu hartuta, behar diren analisiak egiteko eta udal politikei adinaren ikuspegitik ekimena gehitzeko. Taldeak adineko pertsonen oraingo plana ebaluatzen parte hartzea ere aurreikusten da, bai eta hurrengo plana lantzen parte hartzea ere.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Adinekoak, Balioak
%95
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBO, HIRI ADISKIDETSUA ADINEKOEKIN
behera kargatu -
UDALAK HERRITARRAK ETA ELKARTEAK ANIMATU DITU BILBAO+60 SARIETARAKO HAUTAGAITZAK PROPOSATZERA, URIKO ADINEKOAK AINTZATESTEKO
behera kargatu -
‘BILBAO RECONOCE LA LABOR DE LAS PERSONAS MAYORES DE LA VILLA’
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
“Adinekoen Hiri Lagunkoiaren II. Planaren (2016-2019)” ebaluazioa egin da eta “Adinekoen Hiri Lagunkoiaren III. Plana” idatzi da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)