Ekintzen jarraipena

Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

2020ko martxora arte, ekintza desberdinak burutu dira eta emaitza onak izan dituzte; hala eta guztiz ere, COVID-19aren ondorioz eta gaur egun arte, mugikortasun-murrizketak direla-eta, jarduketa hau osasunegoeraren hobekuntzaren menpe egon da. Hala eta guztiz ere, portuko zein aireportuko kudeaketa-organoetan parte hartzen jarraitu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Bilboko aire- eta portu-konexioa hobetzeko erakundeen arteko lankidetzaren aurrerapen-maila.: %20
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, lan-saio bat burutu da Bilboko eta Bizkaiko ekitaldien sektorearekin, 2019an egindako diagnostikoa eguneratzeko eta pandemiaren egoera zein efektuak eta etorkizunerako erronkak egiaztatzeko.

Gainera, “Bilbao Ekintzarentzat ekitaldien estrategia baten kontzeptua ezartzeko eta hori garatzeko zerbitzuaren” lizitazioa argitaratu da eta, 2021ean, Ekitaldien Plan Estrategiko baten lanketa abiarazi da.

Erabaki da, 2022an, kirol anitzeko Europako txapelketa bat ospatzea eta akordio bat itxi da Frantziako Tourrarekin, 2023an, Grand Depart deritzona Bilbon izateko. Horrez gain, akordio bat itxi egin da UEFArekin, Bilbok gizonezkoen futboleko Europa Leagueren finala hartzeko eta emakumezkoen futboleko Champions Leaguen finala hartzeko 2024an eta 2025ean.

Era berean, kontaktuak abiarazi dira Bilbo Futboleko Munduko Txapelketaren egoitza-hiria izan dadin 2030ean.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Nazioarteko ekitaldiak erakartzeko estrategiaren ezarpenean izandako aurrerapen-maila.: %40
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Bulegoaren gobernantza-eredua definitu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak.

Gainera, idatzi da “Nazioarteko start-upak erakartzeko plan komertziala”.

Era berean, datu-base bat garatu egin da antzeko parametroekin, balizko inbertsiogileen informazioaren erregistro partekaturako.

Azkenik, Invest in Basque Country-SPRI lan-mahaian sartzea sustatu da, zehazki, hiruhilekoko bileren bidez.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Invest in Bilbao-Bizkaia Erakartze Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %50
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Urtero argitaratzen da udaleko Enplegu-eskaintza Publikoa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzean eta argitaratzean izandako aurrerapen-maila.: %100
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Plan hauek egikaritu dira:

  • Gazteen Enplegurako 2019-2020 Plana; gaur egun, 2020-2021 Plana egikaritzen ari da.
  • Enplegurako Ohiko 2019-2020 eta 2020-2021 Planak.
  • Enplegurako Ez-ohiko 2019-2020 Plana.
Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Kontratazio- eta gaikuntza-ekintzen aurrerapen-maila.: %100
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Proiektuaren dossierra egitea red.es webgunean argitaratzeko.

Udal zuntza handitzeko, sare-elektronikako eta wifirako sarbidepuntuetako lehenengo lizitazioa (red.es) ebatzi egin da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Turista helmugan kudeatzeko plataforma teknologiko bat abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %40
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Garatu egin dira 36 Smart proiektu (19k eragin handia izan dute herritarrengan).

Era berean, udal-zerbitzuak hobetzeko konponbide eta eredu teknologikoak ezarri dira, datuen analitika aurreratua aplikatzea ahalbidetzen dutenak, nagusiki, sentsorizazioaren eremuetan eta denbora errealeko kontrol-sistemetan.

Horrez gain, “Datuen Manifestua” egin da eta prozesu parte-hartzaile bat egin da horren gainean kanpoko eragileekin.

Udal-arlo eta erakundeekin batera, 2021erako Urteko Plan Operatiboa zehaztu da. Halaber, 2030erako eraldaketa digitaleko IKT proiektuak lehenesteko irizpideak zehaztu dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.: %90
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

“Merkataritzako Plan Estrategikoa (2020-2025)” egin da, sektoreko elkarteekin eta ordezkaritza-erakundeekin elkarlanean eta Bilboko Udaleko alderdi politiko guztien parte-hartze aktiboarekin.

Gainera, bi lan-mahai garatu egin dira sektorearekin, udal-arloekin eta ordezkari politikoekin, zehazki, plan estrategikoa erdiesteko. 

“Bilboko Merkataritza Foroa” eratu egin da, aktibo egongo dena planaren laguntza eta segimendurako plataforma gisa.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Tokiko Merkataritzaren Plan Osoko ekintzen aurrerapen-maila.: %25
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

2020an, osasun-krisialdia dela-eta, ezin izan da ekintza honetan aurreratu.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Zazpikaleak Garatzeko Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %0
Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Abian jarri dira La Cantera Ekonopoloko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Auzo Factoryrako sarbidea izateko oinarri arautzaileak. Era berean, informazio-saio bat egin da Ekonopoloren sorkuntzan parte hartu duten erakunde eta eragile desberdinekin eta, horrekin batera, bertan kokatuko diren eragile giltzarriak identifikatu egin dira.

Lan-ildo bat zehaztu egin da talde eragilearekin eta Ekonopoloko erakunde kolaboratzaileekin.

Nabarmendu beharra dago Bilbo munduko 30 herrialdetako beste 6 hirirekin batera hautatu dela ESSren Respond, Rebuilf, Reinvent (RRR) proiektuan.

Halaber, 3 enpresa sartu dira La Cantera Auzo Factoryan eta Ekonopoloan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Bilbo Zaharrean ESS poloa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %40