Ekintzen jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Bilboko auzoetan Herritarren Segurtasunerako Lantegi guztiak eratu ahal izan dira, hau da, guztira, 14 lantegi. Gainera, foro iraunkorraren 154 bilera eta foro irekien 3 bilera egin dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
“Bilbo Gazte 2015-2019 Planaren” ebaluazioari ekin zaio; izan ere, plan hori etengabe ebaluatu egingo da, urteko maiztasuneko emaitzen datuekin.
“Bilbo Hiri Gaztea Plan” berriaren diseinuaren barruan, 2021eko urtarrilean eta martxoan zehar, prozesu parte-hartzailearen lehenengo fasea egin da eta, 2021eko uztaila eta abendua bitartean, bigarren fasea burutu da, administrazio-pleguen lanketarekin..
Ekintzak abian jartzeari dagokionez, udal arloek eta erakundeek 2020rako eta 2021erako aurreikusitako jarduketak hedatu dira.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza onartu da Hiri Gaztea 2021-2024 Gazte Plana egiteko eta, horrekin batera, prozesu parte-hartzaile desberdinak egin dira planaren esparruan, besteak beste, hauek: talde eragilea sortzea, kalera ateratzea, instagramerrak erakartzea eta zuzeneko saio irekiak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Arrapalak eta irisgarritasuneko elementu mekanikoak instalatzeko obrak amaitu dira auzo hauetan: Olabeaga; Uribarri eta Altamira.
Abasolo eta Otxarkoagako igogailuak amaitu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Periferiako auzoen eta jendetza gehieneko guneen premiak erabat berrikusi egin dira. Gainera, auzo bakoitzeko, gutxienez, elkargune bati eman zaio estaldura eta datuak GEOBILBAOn eta formatu irekian argitaratu egin dira.
Guztira, Wifirako 267 sarbide-puntu ezarri dira; egunero Bilbao Wifira konektatutako pertsonen batezbestekoa % 21ekoa da; gailuen konexioen hileko batez bestekoa 2,6 milioikoa da eta planifikatutako 400 puntuekiko ezarritako Wifi puntuen ehunekoa % 67koa da.
Horrekin batera, udal Wifirako sarbide-puntuak areagotu dira Bilbobusen 50 markesina berritan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Egin da BBH Sarien 2019ko edizioa eta 2020koa deitu da. Udala Martxan ekimenari dagokionez, udal-arloekin lan egiten ari da, gutxienez, BBH proiektuarekin lotutako ekintza bat zehazteko. BBH Eskolari erreparatuz, gazteei zuzendutako proiektuaren egikaritzapen-epea 2021eko apirilera arte luzatu zen pandemiaren ondorioz eta, azkenean, erabat egikaritu egin da.
BBH Guztiona Programaren barruan, itxialdian zehar, “Covid panel” bat garatu zen, pandemiak landu beharreko balioen hautematean izandako eragina aztertzeko. Halaber, 2021ean, 2 saio egin dira gutunera atxikitako pertsonekin/entitateekin. BBH Agiriari dagokionez, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen proiektua egin da. Halaber, BBH GJHekin lotzeko kontakizuna egin da eta proiektuaren nazioarteko proiekzioan lan egiten ari da, Local 4 Action Hub ekimenaren bidez eta CGLUren eskutik; 2021eko urrian, lehenengo saioa egin zen.
Aldi berean, 2021ean, gutunaren Braille bertsioa egin da eta beste bat landu da gorren kolektiborako.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Batetik, Gasteizek zuzendutako Hiri Inklusiboen inguruko Estatuko Sareetan aktiboki parte hartzea eta, bestetik, Sevillak zuzendutako genero-indarkeriarik gabeko berdintasunaren aldeko hirien sarean parte hartzea, baita etorkizuneko RECE Estatuko Kongresuaren komuneko prozesuan ere (Gasteiz 2022).
Gainera, Hiri Hezitzaileen Sare Tematikoetan hartu da parte.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Negoziazio-prozesuan dago.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Bolueta-La Peña konexiorako obra lizitatzea, esleitzea eta abian jartzea.
Bolueta - La Peña konektatzeko obra egikaritzen ari da (2022ko lehenengo seihilekoan amaitzea aurreikusi da). Era berean, erdigunearen eta Zorrotzaurreren arteko konexioa zehaztu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Plaza sortu da eta eraikina eraiki da eta, horrez gain, kirol-gunea, ikasle-egoitza eta hotela amaitu dira. Merkataritza-galeria hurrengo hilabeteetan amaitzea aurreikusi da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO HERRITARREK POSITIBOTZAT JO DUTE PANDEMIAREN GARAIAN UDALAK EGINDAKO KUDEAKETA (2021 03 24)
behera kargatu -
BILBAO GARDENTASUNA webgunea
behera kargatu -
BILBAO OPEN DATA webgunea
behera kargatu