1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Helburu honek negozio berriak inbertitzeko eta ekonomiaren motore izateko hiri erakargarria izateko ekintzak garatzen ditu, enplegu egonkor eta kalitatezko gehiago izan dezan.
Ekintzak
1.1. Zorrotzaurre hiri barruti berritzailea. Hiri Parke Teknologikoaren lehen fasearen garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Zorrotzaurre hiriaren aukeretarako eta etorkizunerako berebiziko lekua da, eta hainbat erabilera izango ditu. Bizitzeko, lanerako eta gozatzeko uharte bat izango da. Ildo horretan, uharte honen bereizgarrietako bat Hiri Parke Teknologiko bat eraikitzea izango da, eta osagai
teknologikoko enpresak eta sormen eta berrikuntza maila handikoak, sektore estrategikoetakoak, sortu eta kokatzeko espazioak prestatuko dira bertan: Industriarako zerbitzu aurreratuak, ekonomia digitala eta kultura eta sorkuntza industriak.
Lehen fase honetan gobernantza, kudeaketa eta sustapen eredua landuko da, ezagutzazko eta teknologiazko enpresen eta eragileen
ekosistema bat erakarri eta sortu ahal izateko. Hori guztia gainerako herri erakundeekin eta gure enpresa ehunaren eragile nagusiekin elkarlanean burutuko da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Industria, Enplegua eta talentua, Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%20
1.2. Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen AS Fabrik zentroaren garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
AS Fabrik Bilbao proiektuaren helburua bertoko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre prestakuntzaren ekosistema eta erreferentziako ekosistema gisa finkatzea da, erreferentzia, hain zuzen, Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan Bilbon.
Datozen urteetan aurrera jarraituko da proiektuaren 2. fasean, prestakuntza, ekintzailetza eta networking jarduerak eginaz Industria 4.0 inguruan, eta Bilbo eta Zorrotzaurre ezagutza gune, transferentzia gune eta sektoreko jarduera ekonomiko berria sortzeko gune gisa
kokatzeko. AS Fabrik, era berean, elementu nagusia izango da “Bilbo Unibertsitatearen eta Ezagutzaren Hiria” proiektuan beste prestakuntza proiektuekin batera, Digipen, esate baterako (bideo jokoekin zerikusia duen prestakuntza unibertsitarioa).
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Industria
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%66
1.3. “Nagusi Intelligence Center” (NIC) abiaraztea
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Nagusi Intelligence Center (NIC)” hautu garrantzitsuetako bat da aurre egiteko zahartzearen eta “silver economy” deritzonaren erronkari eta aukerei. Proiektu honetan aurrera egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta enpresa eta teknologia eragileekin, eta eragile akademikoekin egingo da lan, zentro berriaren ildo estrategikoak zehazten. Zentroaren egoitza Zorrotzaurreko Tarabusi eraikina izango da, eta izango duen helburua arlo honetako ezagutza sortzea eta zabaltzea izango da, eta aldi berean enpresak martxan jartzea bideratuko du eta sektoreko kualifikazio handiko enplegua sortuko du.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Adinekoak
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%0
1.4. Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa, ekintzailetza aurreratuaren bikaintasun gunea izateko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Ekintzailetza ekinbideak sustatu eta laguntzeak hiriaren hautu ekonomiko handietako bat izaten jarraitzen du, eta agintaldi honetan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Nazioarteko Ekintzailetza Zentro bat ireki eta martxan jartzen islatuko da.
Zentro hori barne ekintzailetza eta start-up enpresen azelerazioa errazteko leku bezala ulertzen da, eta Bilbora eta Bizkaira muin teknologiko eta berritzaile handiko enpresa proiektuak, start-up enpresak eta korporazioak erakarriko ditu.
Era berean, hiria eta lurraldea nazioartean ekintzailetza berritzailean erreferentziazko erakargune gisa kokatzen lagunduko du, erreferentziazko nazioarteko ekosistemekin lotuz eta bertoko ekintzailetza ekosistema dinamizatuz.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/04/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%33
1.5. Big Bilbao finkatzea, tokiko ekintzailetzaren erreferentzia zerbitzu gisa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Ekintzailetzaren kultura sustatzea eta ekintzailetza ekosistema bat sortzea, pertsona ekintzaileak ikuspegi oso batetik lagundu eta dinamizatuko dituena, funtsezko elementuak dira Bilboren posizioa finkatzeko, enpresa proiektu berriak abiarazteko lekurik egokiena bezala. Testuinguru honetan, Big Bilbao, ekintzailetza berritzaile eta oso bezala pentsatu da, eta bere lehen helburua hirian enpresa proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsona guztientzako baliabideak eta ekintzak ekartzeko sarrerako atea izatea da.
Udalak Big Bilbao indartzen jarraitu nahi du, erreferentzia zentro moduan, 600 enpresa berri eta 900 lanpostu sortzen laguntzeko datozen 4 urteetan. Horretarako zenbait ekintza egingo dira, besteak beste, nabarmenenak hauexek: Bilboren espezializazio sektorialaren estrategiari lotutako berariazko zerbitzuen ekite, sortze eta garatze proiektuen bizi zikloan behar guztiei erantzuteko zerbitzu eskaintza eguneratzea eta pertsona ekintzaile, enpresa, unibertsitate, kluster eta abarren komunitate digitalak garatzea.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%50
1.6. Bilbon enpresak kokatzeko eta enplegua sortzeko aukera leku berriak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria taxutzerakoan, hiriaren aukera leku berriak identifikatzeko lana egiten ari gara, Bilbon enpresa berriak kokatuaz jarduera ekonomikoa sortu ahal izateko.
Fase berri honetan posizio hartzeko estrategiak, proiektuak eta ekintzak zehaztuko dira, ingurune horietan jarduera ekonomikoa garatzeko, eta enplegu aukerak sortzeari bidea emango zaio. Besteak beste, Zorrotzako Punta, Errekalde, Artxanda eta Abandorako (AHTaren ingurunea) estrategiak zehaztuko dira.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
- Eremu geografikoak
- 2. barrutia (Uribarri), 1. barrutia (Deustu), 6. barrutia (Abando), 7. barrutia (Errekalde)
%10
1.7. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargunea Bilbo Zaharrean martxan jartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) pertsonen beharrak asetzeari irabaziaren gainetik lehentasuna ematen dioten jarduera sozioekonomikoak hartzen ditu. Jarduera horien garapena indartu ahal izateko Bilbo Zaharrean Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargune bat abiaraziko da, horri buruzko zenbait ildo eta jarduera abian jartzeko.
Besteak beste, Erakarguneak ezagutarazi egingo ditu ESSk ekintzailetza eredu eta garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa eskaintzen dituen aukerak eta abaguneak eta erraztu egingo du ekintzailetza sozial kooperatiboaren garapena, ideia sortzearen, abian jartzearen eta enpresa laguntzearen prozesuei lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntzaren, orientazioaren eta planen bidez.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%40
1.8. Zazpikaleak merkataritza, kultura eta bizikidetza gune moduan garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Zazpikaleak, ezinbesteko lekua herritarren bizitzan eta Bilboren kanpo irudirako. Erreferentziazko espazio bat merkataritzarako, kulturarako, aisiarako, identitaterako eta bizikidetzarako, modu iraunkor eta orekatuan garatu behar dena, auzoko eta Bilboko ekonomia, gizarte eta auzo
dinamikak integratuaz.
Horretarako, “Bilboko Zazpikaleak garatzeko 2015-2019rako Estrategia” ebaluatu eta eguneratuko da, eta 2020-2023rako Ekintza Plan berria zehaztuko da zutabe hauen inguruan: Zazpikaleen identitatea sendotzea, Zazpikaleen merkataritza eredua garatzea, turismo iraunkor eta orekatua sustatzea, eta Zazpikaleetan dauden erabilera guztien bizikidetza eta oreka finkatzea.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Tokiko merkataritza, Bizikidetza, Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%0
1.9. Tokiko Merkataritzaren Plan Osoa Bilboren merkataritza hiriburutasuna indartzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bertoko merkataritza laguntza osoa emateak jarraitu egiten du hiriaren hautu bat izaten bere lehiakortasuna hobetzeko eta kontsumo eredu berrietara hobeto egokitzeko, Bilboren erakarmena indartuaz merkataritza hiriburu gisa eragin eremu globalean (“Bilbo 90 minutu”).
Horretarako, udal zerbitzuak birdiseinatzen egingo da lan bertoko merkataritza lehiakorragoa izan ahal dadin, digitalizatua eta berritzailea bere kudeaketa ereduetan eta bezeroaren esperientzian. Horrek kontsumitzaileen portaera ezagutzeko plataforma digital bat diseinatzea barne hartuko du, kontsumitzaileak profilen arabera karakterizatuaz, eta horri esker marketin tresnak diseinatu ahal izango dira lotura handiagoa izateko denden eta bertoko kontsumitzaileen artean.
Era berean, planaren bitartez saltokien identitateari garrantzia ematea landuko da eta “Bilbo, Merkataritza, Kultura eta Aisiaren Hiria” proiektua martxan jarriko da hiriaren posizioa sendotzeko, gure erreferentzia inguruneko merkataritza hiriburu gisa.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%25
1.10. “Bilbao Smart City” estrategia bultzatzea eta osorik garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok ibilbide bat egina du hiriaren digitalizazio estrategian, herritarrek “aro digitalean jaiotakoak” izatera egin duten profil aldaketaren parean egon daitekeen hiri adimentsuaren hautua eginaz.
Ildo horretan, hiri adimentsuaren erronka handietarako konponbideak bilatzen dituzten proiektu konkretuak garatzea dago aurreikusita, udal zerbitzuak hobetuko dituzten eta Udalari berari datuen analisi aurreratua (Big Data) aplikatzen lagunduko dioten konponbideak eta eredu teknologikoak apurka-apurka aplikatuaz, bilbotarren bizi kalitatea hobetzeko.
Konponbide teknologiko berriak batez ere adimen artifizialaren, sentsorizazioaren, denbora errealeko kontrol sistemen, 5G komunikazioen eta irudi analisi aurreratuetarako gailuen arloekin egongo dira erlazionatuta.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Turismoa, Balioak, Kudeaketa aurreratua, Trafikoa eta mugikortasuna, Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena
%90
1.11. Berrikuntza digitala bultzatzea turismoan, Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko (BIOTIP).
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Teknologia berrien indarra turismora igaroko da Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko eta esperientzia turistikoa hobetzeko. Adimen artifizialean oinarrituz “hiri- eta helburu-esperientzia” hobetuko duen eta produktuak eta zerbitzuak modu pertsonalizatuan eskainiko dituen plataforma bat garatzea izango da horren emaitza (BIOTIP Europako proiektua).
Turistak eta egoiliarrak laguntzaile birtual batez hornitzea da helburua, hirian lagundu diezaien eta gida ditzan. Laguntzaile horrek modu pertsonalizatuan bistaratu eta iradokiko du gure eskaintza turistikoa, eta, gainera, turismoaren dinamikak bertoko merkataritzarenetara hurbilduko dituzten moduluak edukiko ditu txertatuta, sektore honen garapenari mesede egiteko.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Turismoa, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia, Tokiko merkataritza
%40
1.12. Enplegu planak eta prestakuntza eta gaikuntza programak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Kalitatezko enplegurako aukerak sortuaz lan munduratzea bultzatzearekin konpromisoa hartu jarraitzen du Udalak; horretarako, lanpostua aurkitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonei orientaturiko programak lagunduaz.
Ildo horretan, enplegu planak eta esperientziazko beste programa batzuk garatuko dira Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta beste eragileekin elkarlanean, Bilboko 3.000 langaberi baino gehiagori zuzeneko enplegu aukerak ematera zuzenduta, lan munduan txertatzeko zailtasun handienak dituzten taldeei arreta berezia eginaz. Horretarako, pertsona horiek kontratatu eta gaitzeko ekinbide konkretuak abiaraziko dira, hiriaren proiektu estrategikoei lotutako enplegu aukerak aprobetxatu ahal ditzaten.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
%100
1.13. Enplegu eskaintza publikoa urtero argitaratzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udal langileria egokia izatea, kopuruz eta lanbide eskakizunez, funtsezkoa da kalitatezko udal zerbitzuen prestazioa bermatzeko. Horregatik, Udala udal zerbitzuetako pertsonalaren berrazterketa egiten ari da, indartze beharrak identifikatzeko eta horien estaldurari erantzuna
emateko.
Udalak urtero onartu eta argitaratuko du bere lan eskaintza publikoa, udaletxean hutsik dauden lanpostuak barne sustapenez eta txanda librean betetzeko, eta, lanpostu berriak sortzen badira, horiek ere betetzeko. Aniztasun funtzionala, bai fisikoa bai psikologikoa, duten pertsonak hartzea bultzatuko da, eta laneratzeko deialdiak euren beharretara egokituko dira, aukera berdintasuna bermatzeko. Zabalkunderik handiena emango zaio, bai komunikabideetan bai udalaren webgunean. Horrek guztiak ekarriko duena da pertsona berriak sartzea enplegu egonkor eta kalitatezkoan.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Herritarrentzako arreta, Enplegua eta talentua
%100
1.14. Invest in Bilbao- Biscay: zerbitzuan sakontzea Bilbora enpresa berriak erakartzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Invest in Bilbao-Biscay” Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin ezarri duten estrategia bateratua da, hirian enplegua sortzera eta tokiko eta lurraldeko garapen ekonomikoa sustatzera balio erantsi handiko inbertsioak eta enpresa proiektuak erakartzeko egina.
Agintaldi honetan enpresa berriak erakartzeko zerbitzuan sakonduko da. Inbertsiorako eta enpresak abiarazteko leku gisa hiriak eta lurraldeak duen balio proposamenaren xehetasunak taxutzea eta zerbitzu publikoak, merkaturatze planak eta komunikazio eta marketin digitaleko estrategiak karakterizatzea izango dira garatuko diren zereginak. Misio hori bete ahal izateko, herri erakundeen elkarlanaz gain, aliantzak egingo dira berton erreferentzia diren korporazio eta erakundeekin.
Nazioarteko harremanetan ere sakonduko da, ordezkaritzetan presentzia handituaz eta azoketara sarriagotan joanaz.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%50
1.15. Nazioarteko ekitaldiak ekartzea eta antolatzea bultzatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udalak etengabe egiten du lan Bilbora modu iraunkorrean nazioarteko ekitaldiak behin betiko erakartzeko, hain zuzen, helburu bi betetzen dituzten ekitaldiak: hirian kultura eta aisia jarduerak sortu eta ezagutza erakartzea eta aberastasuna eta enplegua sortzea.
Datozen urteetarako nazioarteko ekitaldiak erakartzeko estrategia zehaztuko da, eta berariazko ekintza plan baten bidez gauzatuko da. Lehenengo eta behin, ekitaldiei lotutako oraingo jardueraren diagnosikoa landuko da eta arlo horretan lortu beharreko helburu konkretuak ezarriko dira. Horrek aukera emango du Bilbora modu hautatuan zelako ekitaldi mota erakarri gura den zehazteko, eta ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta hiriaren ikuspegi oso batetik ekitaldien inpaktua neurtzeko metodologia batean oinarrituta zehaztu, gainera.
Estrategia zehaztutakoan, helburutzat markatutako ekitaldiak erakartzeko ekintza konkretuak zehaztuko dira. Gainera, ekitaldiak osorik (sustapena, segurtasuna…) kudeatzeko tresna bat zehaztu eta aplikatuko da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
%40
1.16. Bilboko portua eta aireportua.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Hirien lehiakortasuna erabakitzen duen faktore nagusietako bat konektagarritasuna da. Bilboko Udalak badaki hiri faktoreak zenbaterainoko garrantzi handia duen ildo horretan eta horregatik, udalaren eskumeneko arlo bat ez bada ere, herri erakundeen elkarlanaren bitartez Bilboren eta gure eragimena heltzen den ingurunearen aireko eta portuko konektagarritasunaren hobekuntza bultzatu gura dugu. Besteak beste, aireko ibilbide berriak eta bai aireportuan bai portuan operatzen duten eragileak erakartzea landuko da, eta hiriaren eta ekipamendu estrategiko horien arteko lotura hobetzen ere lan egingo da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Industria, Obrak eta azpiegiturak
%20