10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.

Helburu honen bidez, aurrera egin nahi da Bilboko Udalak bere baliabideen kudeaketa eraginkor eta efizientearen erreferente gisa duen posizioan, parte-hartzearekin, gardentasunarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoan oinarritutako gobernu onaren eredua garatuz. Enpresen eta herritarren arretaren hurbiltasuna, arintasuna eta eraginkortasuna sustatzea.

Ekintzak

10.1. Administrazio elektronikoa finkatzea eta normalizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak, “Administrazio elektronikoa” izateko duen konpromisoagatik, beste urrats bat eman nahi du agintaldi honetan tramitazio elektronikoaren erabilera herritarren artean sustatzeko eta “365/24 udaletxea” izaterantz aurrera egiteko.
Horretarako, 2 ildo izango dira lantegi. Alde batetik, barruko lan handia egiteko asmoa dago, dauden prozesu eta prozedurak berraztertzen eta estandarizatzen, mundu digitalera egokitzeko, eta azpiegitura eta aplikazio informatiko lagungarriak berritzeko asmoa ere badago. Gaur egun ia 500 prozedura daude, eta horietatik lehentasuna emango zaie izaera administratiboa dutenei eta herritarrengan eragin handiagoa dutenei.
Beste alde batetik, herritarrentzako zabalkunde eta informazio kanpaina bat burutuko da, batez ere barrutietako informazio eta dibulgazio saioetan eta Udalaren webguneko InfoBilbao ataleko berariazko azalpen-edukietan bermatuta.

Administrazio Elektronikoa urgentziaz ezartzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50

10.2. Parte hartuzko aurrekontuen prozesua aztertzea eta hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Aurrekontuak parte hartuaz lantzeko prozesuaren metodologia berri bat diseinatzea. Udalaren aurrekontuaren zati baten zertarakoa erabakitzen den prozesu honetan herritarrei zeregin protagonistakoa ematea helburu dugula.
Prozesu berriak erraztu egingo du herritarrek proposamenak egitea eta tramitatzea, eta proposamenak aztertu eta lehenestea ere bai, eta lehen unean baztertu diren proposamenak barrutietan berriro balioesteko aukera emango da.

Helburua
10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Kudeaketa aurreratua, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
Guztiak
Parte hartuzko aurrekontuen prozesu berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%75

10.3. Gardentasun Ataria eguneratzea, etengabe hobetzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Gardentasun Atariaren edukiak aztertu eta hobetzea, ematen den informazioa ulergarriagoa eta didaktikoagoa egiten aurrera jarraitze aldera eta udalaren proiektuen jarraipen jarraitu eta gardena bermatze aldera.
Berariaz, agerraldien, galderen eta Informazio batzordeetako akten argitalpen osoa eta irisgarria egiteko asmoa dago. Era berean, argitaratutako informazioaren kalitatean eragitea eta datuak zabaltzen eta horiek berrerabiltzen batera aurrera egitera zuzendutako “Open Data Euskadi” ekinbidean aktiboki parte hartzea planteatzen da.

Helburua
10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarrentzako arreta, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Gardentasun Atariaren eguneratzearen aurrerapen-maila.

%46

10.4. Irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua ikuspegi hartuta herritarrentzako informazioa hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak lanean jarraitzen du herritarrei zuzendutako udal informazioan eta arretan irisgarritasun unibertsala hobetzen.
Berariaz, herritarrentzat interes handienekoa den informazioari eta dokumentazioari dagokionez, datozen urteotan “irakurketa erraza” kontzeptua estandarizatzen eta orokortzen sakondu gura dugu. Berdintsu, irisgarritasun kognitibo eta sentsorialeko berrikuntza proiektuak garatzen, eta Udalaren pertsonala arlo honetan prestatzen eta sentsibilizatzen.

Herritarrei zuzendutako arretan irisgarritasuna hobetzeko ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%41