2. Gizarte politikak.

Helburu honen bidez, herritarren ongizatea hobetzeko ekintzak garatu nahi dira, kolektibo ahulenei zerbitzuak emanez, eraginkortasunez kudeatuz eta mota guztietako kolektiboen inklusioa eta pertsonen errespetuarekin eta duintasunarekin lotutako balioen garapena bultzatuz.

Ekintzak

2.1. Adineko pertsonen arretarako eguneko zentroa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok zahartze aktiboaren aldeko hautua egiten jarraitzen du, adineko pertsonen mendekotasunari laguntza ematen zenbait neurriren bitartez, esate baterako, mendekotasun moderatua duten pertsonentzako (1. mailako mendekotasuna) hurbileko zerbitzuak. Honelako
neurriak adineko pertsonak euren ingurunean egotea bultzatzera zuzenduta daude, euren autonomia mantenduaz eta eurak gizarteratzea erraztuaz, bakartzea eta bakardadea saihesteko.
Agintaldi honetan mendekotasun moderatua duten pertsonentzako eguneko arretarako zentro bat martxan jartzea dago aurreikusita, eta horrek 50 postu sortuko ditu. Zentroa ireki aurretik, dauden beharrak berriro aztertuko dira, eta udalerrian izan litezkeen kokapen posibleak identifikatuko dira, bai eta zerbitzua diseinatzeko dauden aukerak ere.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Adinekoak
Adinekoei arreta emateko eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%75

2.2. Pertsona zaintzaileentzako atseden zerbitzua.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Atseden hartzeko zerbitzua pertsona zaintzaileei asteburuan astialdiaz gozatu ahal dezaten zaintze gabeko denbora eskaintzeko neurri bat da. Horretarako beharrezkoa da euren zaintzapean dituzten adineko pertsonentzat aldi baterako ostatua izan ahal izatea.
Horretarako beharrezkoa da Udalak honelako zerbitzuak indartu gura ditu pertsona zaintzaileen ongizatea hobetzeko neurri moduan eta horretarako honelako atseden mota eskainiko duen udal zerbitzu bat sortzea dauka aurreikusita.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Adinekoak, Gizarte-ekintza
Pertsona zaintzaileentzako atseden udal-zerbitzua abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%0

2.3. Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonek lehentasunezko talde bat izaten jarraitzen dute, euren behar eta eskari bereziekin, eta Udalak eurentzako arreta neurriak indartu gura ditu hurbileko zerbitzuak sustatuaz. Actualmente este colectivo recibe una atención du gizarte errakundeekin elkarlanean, eta euren eskura jartzen ditu espazioak eta instalazioak, pertsonek aterpea, garbitzeko aukera eta egunez jatekoa izan ahal dezaten. Gainera, informazioa ematen zaie euren eskubideez eta jaso ditzaketen baliabideez.
Agintaldi honetan, Bilbok aurreikusita dauka zerbitzu hauek indartzea bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eguneko arreta zentro bat irekiaz. Esperientzia pilotu moduan planteatuko da eta 30 postu sortzea ekarriko du.Zentroa ireki aurretik gaur egun erabilgarri dauden postuen mapa berraztertuko da eta izan litezkeen kokapenak identifikatuko dira fase horretan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Gizarte-ekintza
Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%100

2.4. Gurasotasun positiboaren programa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Gurasotasun positiboa familientzako elementu erraztasun-emaile eta lagungarri bat da euren seme-alabak zaindu, hazi eta hezteko. Udalak neurriak sendotu nahi ditu arlo honetan prebentzioaren eta umeen babesgabetasun egoerak detektatu eta artatzearen ikuspegitik.
Horretarako, gurasotasun positiboaren berariazko programa bat diseinatzea dago aurreikusita, guraso gaitasunak hainbat arrazoigatik gutxituta sumatzen dituzten familiei behar duten laguntza eskaintzeko, eta gaitasun horiek eurenganatzeko ikaskuntza eta laguntasuna ere emateko. Laguntza jarduerak banakakoak nahiz taldekoak izan ahal izango dira.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia, Balioak, Haurrak eta adingabeak, Gazteria
Gurasotasun positiboaren programa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%0

2.5. Gizarte larrialdian dauden Bilboko pertsona guztiei laguntzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Gizarte larrialdiko laguntzak funtsezkoak dira pertsonen oinarrizko behar pertsonalak (aloger gastuak, hornidurak, komunitatea…) asetzeko, egoera ahul jakin batean daudenean, eta batez beste urtean 6.000 familia dira horrelako laguntzak jasotzen dituztenak Bilbon.
Eusko Jaurlaritzak darabilen aurrekontua ez da nahikoa Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuetan jasotzen diren eskaerei erantzun ahal izateko. Horregatik, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztiei estaldura ematea bermatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen kopurua agintaldi honetan udal aurrekontuaren bidez osatuz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Familia
Baldintzak betetzen dituzten GLLen eskaeren estalduraren aurrerapen-maila.

%100

2.6. Haurtzaroko eta Nerabezaroko hiri laguna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok UNICEFen aitorpena lortu du 2019an “Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” delako, eta “Ume eta Nerabeen Udal Plana” landu du datozen urteotan neurri zehatzak garatzeko.
Udal politikagintzan parte hartzea zein garrantzitsua den kontuan hartua, Haurtzaroko eta Nerabezaroko Kontseilua eratu da, neskatoen, mutikoen eta nerabeen parte-hartzea artikulatzeko, eta espazio bat aitortu zaie hitz egin dezaten eta ideiak proposa ditzaten.
Kontseiluak 45 ordezkari ditu, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak. Agintaldi honetan Kontseilua bultzatu nahi da eta ikusgaitasun handiagoa eman gura diogu, ikastetxeetara hurbilduaz eta talde honi eragiten dioten gaietan ikastetxekoek parte hartzea
bultzatuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Balioak, Haurrak eta adingabeak, Hezkuntza, Gizarte-ekintza, Gazteria
Haurtzaroko eta Nerabezaroko Udal Kontseiluaren funtzionamenduan izandako aurrerapen-maila.

%100

2.7. Adinekoekin hiri laguna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok “Adinekoekin hiri laguna” aitorpena jaso du eta ibilbide luzea du egina arlo honetan; horrek isla izan du adineko pertsonen behar eta eskariei erantzuna emateko berariazko neurriak jasotzen dituzten planak lantzerakoan.
Bere bigarren planaren barruan oinarritu da lantalde baten sorrera formala (Talde Eragilea), 25 adinekoek osatua, adineko pertsonen parte-hartzea indartzeko eta zeharretara udal politiketan eragiteko, adinaren eta generoaren ikuspegia emanaz.
Datozen urteotan Talde Eragilea indartu eta sendotu nahi da zenbait ekinbide gauzatuaz, besteak beste, parte-hartzaileak prestatzea eta udal sail eta enpresek egiten dutenaren ezagutaraztea. Hori guztia, Taldea gaitzea helburu hartuta, behar diren analisiak egiteko eta udal politikei adinaren ikuspegitik ekimena gehitzeko. Taldeak adineko pertsonen oraingo plana ebaluatzen parte hartzea ere aurreikusten da, bai eta hurrengo plana lantzen parte hartzea ere.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Gizarte-ekintza, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Adinekoak
Talde eragileak udal-politikei proposamenen ekarpenetan parte-hartzean izandako aurrerapen-maila.

%95

2.8. “Begirada Aktiboa” programa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Begirada Aktiboa” bakarrik bizi diren eta laguntza sarerik ez duten adineko pertsonen bakartze eta bakardade egoerak prebentzio moduan identifikatu eta detektatzeko programa bat da.
Horren irismena zabaltzeko, hainbat ekintza egiteko asmoa dago, adineko pertsonen elkarteen eta boluntarioen elkarlanari esker. Horretarako, 80 urte baino gehiagoko adineko pertsonetatik bakarrik bizi direnak detektatzeari bultzada emango zaio etxeetara bisita eginaz, eta hor emango zaie jaso ditzaketen baliabideen eta laguntzen berri. Era berean, herritarrei informazioa emateko kanpainak egingo dira programaren zabalkundea eta ezagutza handitzeko. Beste alde batetik, berariaz bultzatuko da “Nagusi Kafegunean” ekinbidea, horren bitartez harreman sare aktibo bat sortu nahi baita auzoen barruan, adineko pertsonen elkarteetan kafe bat hartzeko hitzordua
eginaz. Badabil Santutxun, San Frantziskon eta Deustu-San Ignazion eta Udaleko 8 barrutietara zabaldu nahi da.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Balioak, Adinekoak
Eremu geografikoak
Guztiak
"Begirada Aktiboa" programa udaleko 8 barrutietara hedatzeko prozesuan izandako aurrerapen-maila.

%70

2.9. Gizarte politiken aldeko ituna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Gizarte politiken aldeko itunak herritarren gizarte eskubideak egikaritzeko ingurune egokia bultzatzeko Udalak duen konpromisoa erakusten du, eta 46 neurri konkretu zehaztu ditu laguntzarik handiena behar duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Aurreikusitako 46 neurriek
askotariko ekintza konkretuak hartzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanarekin egin dira.
Itunak biztanleria orokorrera zuzendutako neurriak eta talde espezifikoetara zuzendutakoak ditu, besteak beste, umeak eta familia eta gizartetik baztertzeko eta pobrezian jausteko arriskuan dauden pertsonak. Ildo horretan, begiz jota dauka, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta zerbitzu zentraletako profesional kopurua handitzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Pertsona Zaintzaileei Laguntzeko Zerbitzua hobetzea, eskola eremuan eta gurasotasun positiboan hezkuntza esku-hartze soziala bultzatzea eta, kontrol egoki bat eginaz, Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen direla bermatzea.
Beste alde batetik, itunak neurri konkretuak jasotzen ditu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eremuan, besteak beste, gizarteko eta komunitateko eragileak sentsibilizatzea, indarkeria matxistako egoerei aurrea hartzeko eta “zero tolerantzia” indartzeko. Halaber,
kulturartekotasuna sustatu nahi da “Zurrumurruen aurkako” estrategia zabalduaz eta pertsona iheslarien ardura duten eragileekin elkarlana handituaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Adinekoak, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak, Gizarte-ekintza, Balioak
Gizarte Politiken aldeko Ituneko ekintzak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%91

2.10. Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sustatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Udalak emakumeen parte-hartze eta solaskidetza soziopolitikoa bultzatu gura du parte hartzeko espazio eta egiturak indartuaz eta emakumeen eta feminismoaren elkarte mugimenduaren inplikazioa sustatuaz.
Agintaldi honetan mugimendu feministentzat, emakumeen elkarteentzat, beste emakume talde batzuentzat eta tokiko administrazioarentzat egitura malgu bat eta espazio berriak sortzea erabaki da. Helburua parte-hartze estrategia bateratuak egituratzea da, Bilbon emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna zailtzen duten oztopoak ezabatzeko bidean, ekintza politikak edo zerbitzu prestazioak bultzatzen lagunduko dutenak.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Balioak
Emakumeen parte-hartze soziopolitikorako egiturak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%65

2.11. Bikaintasuna genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretan.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Genero indarkeria jasaten duten emakumeen arretan bikainak izatea Udalaren konpromiso bat da, eta horretarako arreta osoa ematen duen zerbitzu bata dauka, ekintza urgentea, pertsonala, jarraitua eta espezializatua bermatzen diena egoera horretan dauden emakumeei.
Datozen urteotan urrats bat gehiago eman gura dugu emakumeen errealitateen eta beharren aniztasuna identifikatzea errazteko bidean, eskaintzen den zerbitzua hobetzen jarraitze aldera eta egoera horretan egon litezkeen talde guztietara heltze aldera.
Denbora bitarte honetan, eta gizon-emakumeen berdintasunerako udal ordenantza berrian ezarritakoari jarraituaz, intersekzionalitatea erantsiko da, desberdintasun egoera ikusgai egiten, aztertzen eta hartan esku hartzen laguntzen duen tresna bat delako, sexu eta funtzio aniztasuna eta bizi zikloa kontuan hartuaz informazio bereizia ematen duena.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Gizarte-ekintza
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuan intersekzionalitatea txertatzen izandako aurrerapen-maila.

%80

2.12. Gazteen artean indarkeria matxistari aurrea hartzeko lantegiak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Genero berdintasunerako kultura sortzen duten balioak eta jarrerak sustatzen, bizitzako lehen etapetatik egin behar da lan, kontzientzia eta jarrera kritikoa bultzatuaz maskulinotasunaren eta femeninotasunaren ereduen inguruan eta harreman afektibo-sexualaren ereduen gainean modu normalizatuan eguneroko bizitzan.
Ildo horretan, Udalak gazteen artean berdintasunezko harreman ereduen garapena bultzatu nahi du hezkuntzaren arloan “Indarkeria Matxistaren Prebentziorako Programa” berrindartuaz. Programak ikasleei zuzendutako prestakuntza lantegiak eta irakasleei eta familiei zuzendutako informazio elkarrizketak antolatzea aurreikusten du. Datozen urteotan ikastetxeetakoen parte-hartzea handitu
nahi da, arautu gabeko prestakuntza ematen duten ikastegiak ere sartuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Berdintasuna, Familia, Hezkuntza, Balioak
Indarkeria matxistari aurrea hartzeko programa indartzeko ekintzen aurrerapen-maila.

%75

2.13. Aniztasun sexualaren aldeko politikak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak tolerantzia eta aniztasun sexualaren alde herritarrengan kontzientzia sortzeko konpromisoarekin jarraitzen du, gizartean ikusgai egiteko zeregina hartuaz eta sexu orientazioagatik eta genero identitateagatik bereizkeria baztertzeko eginkizuna beteaz.
Horretarako, sexu aniztasunaren aldeko eta homofobiaren aurkako sentsibilizazio kanpaina berriak eta LGTBQ taldearentzat berariazko neurriak abiaraziko dira. Gainera Sexu Aniztasunerako Foro bat jarriko da martxan udalerriko LGTBQ mugimenduarekin batera, eta talde honekiko gizarte solaskidetzarako organoa bilakatuko da, sexu aniztasunaren aldeko politikak aplikatzea errazteko.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Balioak
Aniztasun sexualaren aldeko ekintzak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%85

2.14. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. udal Plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Udal ibilbideak, berdintasunaren esparruan, gizon-emakumeen berdintasunerako zenbait plan garatzea eta egikaritzea izan du oinarri, eta arlo honetako lehen udal ordenantza onartzea ere bai. Tresna hauen helburu komuna gizarte eta genero bereizkeriak eta desberdintasunak sortzen eta birsortzen dituzten egiturak baztertzen laguntzea eta Bilbon emakumeenganako indarkeriaren kausak eta ondorioak ezabatzen laguntzea da.
Ibilbide honekin jarraituaz, Bilboko Udalak, Bilboko Berdintasun Kontseiluaren, mugimendu feministen, emakumeen elkarteen, beste emakume talde batzuen eta kontseilu sektorialen partaidetzarekin, “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plan” berri bat landuko du, V. Plana izango dena, eta Berdintasunerako Udal Ordenantza onartuaz bereganatu zituen konpromisoak beteko ditu.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Udal Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%55

2.15. Etxebizitzaren Gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Urte hauetan Bilboko Udalak hausnarketa eta diagnostikoa lantzen ibili da Bilbon etxebizitzak duen egoeraren gainean, jardun behar den funtsezko gaiak identifikatzen (zaharberritzea, kudeaketa, eduki ahal izatea eta abar) eta etxebizitzarekin erlazionatutako erronkei erantzuna emateko politikak garatzen.
Datozen urteotan, arlo honetan aurrera egiten jarraituko da, “Etxebizitzaren Gidaplan” berri bat abiaraziaz, etxebizitza politikak 2023ra begira gidatzeko. Plan berriaren funtsak etxebizitza ondarean bertan ekitea (eraikuntza berriak, zaharberritzea, kudeaketa…), etxebizitza hutsa
mugiarazteari buruzko politika berriak egitea eta etxebizitza izateko eredu berriak eta laguntzak ezartzea izango dira. Ildo horretan, auzoen arteko oreka bilatzea azpimarratuko da, gizarte etxebizitza ahalik eta auzo gehienetara hedatuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Etxebizitza, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Guztiak
Etxebizitzaren Gidaplan berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

2.16. Udalaren I. Osasun Plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak Bilboko biztanleriaren osasuna hobetzen lagundu eta horri lotutako gizarte desberdintasunak gutxitu gura ditu, udal politikak eta zerbitzuak diseinatuaz. Horretarako, udal politika guztietan osasunaren ikuspegia eranstea bultzatuko da, zeharretara lantzen den gai bat
izan dadin sail bakoitzean lantzen diren ekintza guztietan.
Udaletxean osasuna zeharretara eransten laguntzeko tresna lehenengo “Udalaren Osasun Plana” zehaztu eta martxan jartzea izango da. Planak ekintza orokorragoak jasoko ditu, beharren duten auzoetara eta egoera ahulenean dagoen biztanleriara zuzendutako beste berariazko ekintzekin batera.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Balioak
Eremu geografikoak
Guztiak
Udalaren I. Osasun Planeko jarduketen aurrerapen-maila.

%85

2.17. Mendekotasunen ondorioak minimizatzeko plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak zenbait ekinbide eta proiektu jarri ditu martxan azken urteotan gure hirian droga kontsumoa minimizatzera zuzenduta, eta berariazko ekintza planen bidez gauzatu dira.
Droga kontsumoaren eta substantziarik gabeko beste jokabide menderatzaileen prebentzioan aurrera jarraitzeko asmoz, eta jokabide menderatzaileen ondorio kaltegarriak gutxitzeko helburuz, beste plan bat abiaraziko da egoera ahulenean dauden pertsonak eta biztanle taldeak bereziki artatzeko. Mendekotasunak orain Bilbon zein egoeratan dauden jakiteko, Planak hasieran diagnostiko berri bat egingo du, eta zati handi batean parte hartuz egingo da, arazo hauek jasaten dituzten pertsonak artatzen eta horren prebentzioan adituak diren erakundeen ekarpenak kontuan hartuko baititu.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Balioak
Mendekotasunen IV. Tokiko Plana egitean izandako aurrerapen-maila.

%10

2.18. Garapenerako lankidetzaren gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak beti frogatu izan du konpromisoa hartua duela hegoaldeko herrialderik txirotuenen garapenarekin, ardurakidetasunaren ikuspegitik eta herritartasun globalaren kontzeptutik abiatuta, gizarte batzuen ahultasunak beste batzuen ongizate mailarekin lotzen dituelako.
2020an amaitzen da orain indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana, eta horregatik landuko da plan berri bat, garapenerako lankidetzaren arloan udalak izango duen politikaren ekintza ildo nagusiak modu sistematiko, koherente eta gardenean jasoko dituena
datozen urteotarako, eta hori burutzeko estrategiak, prozedurak eta baliabideak ere jasoko ditu. “Garapenerako Lankidetzaren Gidaplan” berriak nazioarteko lankidetza, sentsibilizazio eta laguntza humanitarioan egin beharreko ekintzak jasoko dituzten garapenerako lankidetza arloko udal politika publiko guztiak hartuko ditu kontuan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Garapenerako lankidetza, Giza eskubideak, Balioak
Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%15