3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.

Helburu honen bidez, herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna sustatu nahi dira, bai eta garraio-sareekin multimodalitatearen bidez konektatzea, Bilbobusen hobekuntzak bultzatzea, bizikletaz mugitzea, tranbia, etab.

Ekintzak

3.1. Bilbo Intermodala.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Autobus geltoki berria, Bilbo Intermodala, hiriberritze eta eraldaketa proiektu baten zati bat da, eta proiektu horrek geltoki berria eraikitzea eta ingurunea antolatzeko eta urbanizatzeko zenbait obra egitea aurreikusten du. Proiektuak bere osotasunean autobusen zirkulazioa antolatu eta hobetuko du, horren inpaktua txikituko du eta hirirako beste atseden leku bat sortuko du.
Lehen fasean geltoki berria lurperatu da eta geltoki berria eraiki da; joan den azaroaren 27an inauguratu zen. Bigarren fasea hurrengo urtean burutuko da; funtsean, lurperatu ondoren libre geratu den espazioan 7.500 m2-ko plaza bat sortuko da eta merkataritza eremu bat, kirolgune bat, hotel bat eta ikasleen egoitza bat hartuko dituen eraikin bat eraikiko da.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Trafikoa eta mugikortasuna, Ekonomiaren Garapena, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Hiri-plangintza, Obrak eta azpiegiturak, Turismoa
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo Intermodalean aurreikusitako obren aurrerapen-maila.

%100

3.2. Tranbiaren sarea hedatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bilbo hiri aurreratua da hiri mugikortasun iraunkorrean, horretarako zenbait elementuren gainean hobekuntza neurriak hartzen jarraitzen baita, besteak beste, garraio publikoan eta, zehazki, tranbian.
Datozen urteotan tranbiaren sarea handitzen jarraitzea aurreikusten da, eta bide zati hauetara hedatuko da:
• Bolueta eta Ibaizabal Abusu hiriaren erdialdearekin lotzea.
• Erdialdea Zorrotzaurrerekin lotzearen zehaztapena.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 4. barrutia (Begoña)
Tranbiaren sareko obren aurrerapen-maila.

%60

3.3. Hegoaldeko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzeko burdinbidezko konponbide bat garatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Auzoen konektagarritasuna hobetzeak Udalaren konpromisoetako bat izaten jarraitzen du “Bilbo Hiri Konektatua” proiektuaren esparruan, eta proiektu horrek berariazko neurriak ezarrita dauzka agintaldi honetan hegoaldeko auzoetarako (Irala eta Errekalde). Neurri horiei esker, aldi berean, hiriko auzo guztien garapen kohesionatu eta orekatua lortuko da.
Ildo horretan, auzo horiek hiriaren erdialdearekin lotzea erraztuko duen burdinbidezko konponbide berri bat diseinatzea aurreikusita dago, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlana izango dugu.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna, Hiri-plangintza, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak
Eremu geografikoak
7. barrutia (Errekalde)
Hegoaldeko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzeko burdinbidezko konponbidearen obren aurrerapen-maila.

%50

3.4. Hirian bizikletaren erabilera erakargarri egitea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak bultzatu dituen politikei esker, besteak beste, bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuari esker, mugitzeko modu alternatibo eta iraunkor gisa asko areagotu da gure hirian azken urteotan bizikletaren erabilera. Zalantzarik gabe asko aurreratu den arren, Bilboko Udalak bizikletaren erabilera bultzatzen jarraitu nahi du.
Horretarako, aurreikusita daude zenbait ekintza, besteak beste, jatorrian eta helmugan bizikletetarako aparkaleku berriak sortzea, azpiegitura sarea handitzea, bizikleta erabiltzearen onurei buruzko sentsibilizazio kanpainak egitea, ziklologistika proiektu bat abiaraztea eta bizikleten aparkaleku seguruen sare bat sortzea.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak
Eremu geografikoak
Guztiak
Bilbaobizi bizikleta publikoaren erabileraren aurrerapen-maila.

%100

3.5. Bizikleta zidorren sarea handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bizikleta finkatu eginda lehentasunezko garraiobide gisa hirian. Aisiarako erabiltzeaz gain, gero eta gehiago erabiltzen du jendeak beribilaren edo beste garraio mota batzuen ordez.
2019an bizikleta zidorren sarearen kalitatezko, funtzionaltasunezko eta hierarkiazko irizpideak ezarri ondoren (50 km/h-ko zirkulazio abiadura duten bide zatietan bide zati bereiziak, bide zati konpartituak), datozen urteotan egokitu egingo da dagoen sarea irizpide horietara, eta aurrera egingo dugu bizikleta zidor sarea eraikitzen, helburu batekin: 2023an guztira 80 km-ko zidor sarea (bereizia eta konpartitua)
edukitzea txirringaz ibiltzeko.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Trafikoa eta mugikortasuna, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Bizikleta zidorren sarea handitzearen aurrerapen-maila.

%35

3.6. TAO eremu berriak aztertzea eta, kasua bada, handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko kaleetan aparkaleku eskaera handia denez bai egoiliarren bai bisitarien aldetik, bide publikoko aparkatokiak hartarako bereziki egindako udal ordenantza baten bidez eta Bilboko kale jakin batzuetan aparkaldia kontrolatu eta antolatzeko kontzesiozko zerbitzu bat ezarriaz arautzen du, oreka bilatuaz auzokoen aparkatzeko beharren eta eskura dauden aparkatokiak gidarien artean banatu ahal izateko
behar den nahitaezko ibilgailu txandakatzearen artean.
Datozen urteotara begira, TAO aparkatzeko arazo larriagoak eta eskaera handiagoa dagoen beste leku batzuetara zabaltzea komeni den pentsatuko da. Kasu guztietan, parte hartzeko eta herritarrek kontrastatzeko prozesuak bultzatuko dira barruti kontseiluen bitartez, tartean diren talde guztien iritzia eta proposamenak jaso ahal izateko.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
TAO eremuak handitzeko proiektuaren aurrerapen-maila.

%50

3.7. Argindarrezko ibilgailuaren erabilera erakargarri egitea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak mugikortasuna karbonogabetzea bultzatzen du, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatuaz. Horrek airearen kalitatea hobetzen eta, beraz, kutsaduraren efektuen mendean gutxiagodaudenez, Bilboko biztanleen osasuna hobetzen laguntzeaz gain, kutsadura akustikoa
gutxitzen eta, beraz, horri lotutako gaixotasunak gutxitzen ere laguntzen du.
Helburu horretan aurrera egiten jarraitze aldera, elektrolineak jartzeko plan bat garatuko da eta udal aparkalekuetan birkargatzeko puntuak instalatzea bultzatuko da.
Era berean, Bbilborako birkargatze “zerbitzu/negozio/kontzesio eredu” egokiena zein den erabakiko da, birkargatzeko puntuen oraingo hitzarmena 2021ean amaitzen denean. Horretarako, beste hirietan erabiltzen diren kudeaketa eredu guztiak aztertuko dira. Azterketak argindarrezko ibilgailuetarako birkarga puntuen azpiegitura ere zehaztuko du, nahikoa izan dadin eta herritarren eskaera aurreikuspenari egokituta egon dadin, bai lurrazalean bai sestra azpian.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna
Elektrolinerak jartzeko planaren aurrerapen-maila.

%35

3.8. Aparkalekuen eta aparkaldien ordenantza berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Gaur egun udal ordenantza batek baino gehiagok arautzen dituzte hiriko aparkalekuak eta aparkaldiak: Trafiko eta Aparkamendu Ordenantza; Egoiliarrentzako Udal Titularitateko Aparkaleku Eraikinak Txandatze Erregimenean Arautzen dituen Ordenantza; eta Araututako aparkamendurako sistemaren aplikazio-eremua arautzen duen Ordenantza.
Ordenantza berriak modu bateratuan arautuko du aparkaleku publikoen eskaintza bai sestra azpian bai bide publikoan, egoiliarren aparkatze beharrak orekatzeko eta bisitarien aparkaleku eskaria kudeatzeko. Ordenantza berri honekin Bilboko aparkatoki guztien erabilera optimizatu, sarbidea eta erabilera baldintzak bateratu, alokairu eredua indartu eta aparkaleku eta aparkaldi politiken eta beharren arabera eredu egokigarri bat martxan jarri nahi da.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
Guztiak
Aparkalekuen eta aparkaldien ordenantza berria egiteko prozesuan izandako aurrerapen-maila.

%75

3.9. Mugikortasun ordenantza berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok hiri mugikortasun iraunkorraren hautua egitea erabaki du mugikortasun adimentsuaren eredua bereganatuaz, bere “Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean” (HMJP) jasota.
Mugikortasun ordenantza berriarekin “jasangarritasun” printzipioen mendean arautu gura da hiri mugikortasuna, espazio publikoa berriro izan dadin pertsonak libre ibiltzeko eta elkartzeko, herritarren atsedenerako eta turismo iraunkorrerako, bai merkataritza jarduera handiko aldeetan bai gainerako kale, plaza eta hiri espazioetan. Halaber, ordenantzari esker kutsadura akustikoa eta atmosferikoa gutxitu, bide segurtasuna handitu eta ohitura osasungarriak bultzatu ahal izango dira.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna, Espazio publikoa, Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Mugikortasun ordenantza berria egiteko prozesuan izandako aurrerapen-maila.

%50

3.10. BilboBus autobusak berritzea ibilgailu elektriko eta hibrido berriak hartuaz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzera bideratzen ditu bere mugikortasun politikak. Horregatik, autobusetan eta udal ibilgailuetan zero igorpen duten hautabideak hobestea bultzatzen du, partikula kutsagarrien emisioa eta CO2 emisioak mugatzeko.
Helburua herri garraiorako iraunkortasun handiagoko autobus multzoa lortzea da, eta horrexegatik eskuratzen ari gara entxufatzerik behar ez duten autobus hibridoak eta % 100 elektrikoak. 2023ra begira, helburua daBilbobusen 141 autobusetatik 104 ibilgailu iraunkorrak izatea.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna, Osasuna
Autobus iraunkorren flotaren berrikuntzan izandako aurrerapen-maila.

%100