4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.

Helburu honen bidez, garapen pertsonala, hezkuntza eta haurren prestakuntza-baliabideetarako sarbidea sustatzeko ekintzak egin nahi dira, bai eta herritarren artean gazteentzako erreferentzia izango diren eta gure gazteek ezagutza garatzea eta etorkizunerako aukerak sortzea bultzatuko duten balioak sustatu ere. Gizartea gaztetzea lortu nahi du, Bilbo gazte gehiagok aukera dezaten beren bizitza pertsonaleko eta profesionaleko proiektua garatzeko.

Ekintzak

4.1. Bilbo unibertsitatearen eta ezagutzaren hiria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok nazioarteko talentu gaztearentzat erakargarria den ezagutza hub bat izan nahi du, unibertsitateek, ikastetxeek eta ikerketa zentroek ekosistema ireki eta dinamiko bat sortzeko modukoa, enpresa eta ekintzailetza ehunarekin harreman estuan.
Horretarako, aurreikusita dago Deustu-Sarriko-Zorrotzaurre-Basurtu ardatzean prestakuntza zentro berriak ezartzeko eta horiei dagozkien espazio lagungarriak (ikastetxeen egoitzak, etxebizitza merkearen eskaintza…) jartzeko ekintzak burutzea.
Beste alde batetik, prestakuntza zentroen artean eta ikerketa zentroekin eta enpresekin aliantzak egitea sustatuko da, Bilboko unibertsitate prestakuntza nazioartekotzeko eta hiriaren eta Euskadiren ekoizpen ehunera gehiago hurbiltzeko. Ekonomia ehun berria, balio erantsi handikoa eta nazioartekotzeko ahalmen handikoa (hala nola, AS Fabrik), sortzea erraztuko duten prestakuntza ekinbideei lotutako ekintzailetza ere sustatuko da.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Hezkuntza, Enplegua eta talentua, Gazteria
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo ezagutzaren hub bihurtzeko jarduketetan izandako aurrerapen-maila.

%50

4.2. Haur eskola berriak irekitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udala konpromisoa hartuta dago haurtzarotik hezkuntza zerbitzu eta azpiegiturak bideratzearekin eta gurasoen lana bateragarri egitearekin, eurentzat haur eskolak jarriaz hiriko auzoetan. Zeregin honekin jarraitu nahi da, orain dagoen 14 haur eskolako sarea handituaz.
Horretarako, aurreikusita dago beste 2 haur eskola jartzea, Iruartetan (2020-2021 ikasturtean) eta Indautxun (2022-2023 ikasturtean), eta horrek 84 postu gehiago emango ditu (42 postu haur eskola bakoitzean). Matiko, Zurbaran eta Santutxuko haur eskoletan hobekuntza eta handitze lanak egin behar direla ere nabaritu da; agintaldi honetan proiektu espezifikoak diseinatuko dira horietarako.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Euskara, Familia, Haurrak eta adingabeak, Hezkuntza
Eremu geografikoak
2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 4. barrutia (Begoña)
Haurreskolak irekitzeko eta hobetzeko proiektuen aurrerapen-maila.

%50

4.3. “Hiri Hezitzaileak” proiektuari bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bilbo Hiri Hezitzaileen proiektuko kide da, eta horren bitartez sare tematikoak sortzen dira estatu mailan hainbat udalerriren partaidetzarekin, hezkuntzaren arloko esperientziak eta jokaera onak elkarri erakustea helburu hartuta. Konkretuki, Bilbok parte hartzen du “Balioen Hiria”, “Eskola Bereizketa” eta “Turismo Iraunkorra Hiri Hezitzaileetan” sareetan.
Datozen urteotan sare horietako jarduerari eustea pentsatu da, ikasten eta neurri edo ekinbide berriak detektatzen jarraitzeko asmoz, hezkuntzaren kalitatea hobetzen jarraitze aldera, Bilbo hiri hezitzaile / balioen hiri gisa erreferentzia bilakaraziaz.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Balioak
"Hiri hezitzaileak" proiektuaren ekintzen aurrerapen-maila.

%90

4.4. “Bilbo balioen hiria” proiektua garatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bilboren Balio Gutuna zabaltzeari jarraipena emateko berariazko ekintzak diseinatu eta martxan jartzea, bai udalbatzaren beraren barrura begira bai kanpora begira, eta gutuna atxiki duten pertsonei garrantzi berezia ematea.
Pentsatutako ekintzen erreferentzia esparrua zehaztu diren 3 ardatz estrategiko handiak izango dira: BBH Sariak; BBH Udala eta BBH Agiria. Horrela, sari deialdi bat egingo da auzo, barruti edo hiri mailan balioak sustatzen edo garatzen dituzten proiektu konkretuei aitortza emateko; eta balioak udal proiektuetan (ekitaldietan, planetan, obretan, hirigintzan…) txertatuz udalbatzaren konpromisoa indartuko da.
Era berean, Balioen Gutunari zabalkunde aktiboa egingo zaio nazioartean, eta hiriko talde jakin batzuei egokitutako aurkezpenak egingo dira, esate baterako, umeei, gazteei eta aniztasun funtzionala duten pertsonei.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak
“Bilbo balioen hiria” proiektuaren ardatz estrategikoen hedapenean izandako aurrerapen-maila.

%75

4.5. Nerabeentzako aisiaren eta kirolaren udal programazioa hurreratuaz hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Nerabeei zuzendutako aisia eta kirol eskaintza ireki eta plural bat garatzea funtsezkoa da aisiako kultura osasungarri, proaktibo, parte-hartzezko eta balioetan oinarritutako bat, pertsonaren garapenari eta gazteen beregaintasunari lagunduko diona, errespetuan oinarritutako berdinen arteko harremanak sortzeko.
Giro horretan, Bilbok dagoen programazio eskaintza hurreko eta “auzo kiroletako” ikuspegi batetik hobetu gura du.
Gazteen parte-hartzearekin, Bilbok “GazteKluba” programa indartu nahi du, euren beharrei erantzungo dien ekipamendu sare bat eta aisia eta kirol jardueren agenda bat diseinatuaz.
Testuinguru horretan, ekintzarik berehalakoena, Basurtuko gai sukoien eraikin zaharrean beste “Gaztegune” bat irekitzea aurreikusita dago.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Kultura eta aisia, Kirola, Berdintasuna, Gazteria
Nerabeentzako aisialdi eta kirol programaren funtsezko ekintzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%40

4.6. Gazteen boluntariotza sustatzeko programa berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Udalak gazteen boluntariotza indartu nahi du gazteek “Balioen Hiria” eraikitzen parte hartzeko eta konpromisoa hartzeko, boluntariotza programa berri bat abiaraziaz. Bilboko gazteek tokiko eta Europakoa boluntariotza proiektuetan parte hartzea bultzatzeko kondiziorik egokienak sortzea eta tokiko proiektuetan Europako gazte boluntarioen harrera hobetzea da programaren helburua.
Programa martxan jartzeak boluntariotza proiektu eta aukera guztien informazio osoa izango duen webgune berri bat irekitzea ekarriko du, eta tresna bikaina izango da ikastetxe eta unibertsitateetarako sentsibilizazio eta informazio kanpaina espezifikoak egiteko eta zabalkunderako eta kontsultarako. Beste alde batetik, laguntasun zerbitzu bat sortuko da Europako Elkartasun Gorputzaren bitartez tokiko eta Europako boluntariotza proiektuetan parte hartu nahi duten boluntario gazteentzat eta bertoko antolakundeentzat.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Balioak
Gazteen boluntariotza programaren funtsezko ekintzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%80

4.7. Bilbao Hiri Gaztea (Gaztediaren Udal Estrategia).
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bilbo gazteek garapen aukerarik onenak izango dituzten eta parte-hartze aktiboa izango duten hiri gaztea bilakarazten laguntzen duen estrategia bat artikulatzeko udalak daukan konpromisoaren emaitza da Bilbo Hiri Gaztea. Estrategia horretan oinarrituta, Gaztediaren parte-hartzea eta haien beharren eta esperantzen entzute aktiboa oinarri dituzten ekintza eta neurri zehatz berriak planteatuko dira.
Bilbao Hiri Gaztea 3 ekintza ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: “Gaztedi Emantzipatua”, hor sartuko dira enplegua, prestakuntza, mugikortasunerako laguntza, etxebizitza eta bizitzeko baliabideak jomuga dituzten ekintzak; “Gaztedi Aktiboa”, kultura, kirol eta aisia, bizitza osasuntsu eta ekintzailetza kulturaren arloetako neurrietarako; eta “Gaztedi Konprometitua”, parte-hartzea, boluntariotza, gizarte eta elkartasun ekintzailetza eta euskararen sustapena ekimen eremu izango dituena.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Kirola, Enplegua eta talentua, Euskara, Gazteria, Osasuna, Balioak
Gaztediaren Udal Plan berria gauzatzearen aurrerapen-maila.

%80

4.8. Familia bateragarri egiten laguntzeko zerbitzuak hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Arretaren erdigunean pertsonak jartzen dituen gobernantza eredu batetik, Udalak familien bateragarritasun beharren arreta euren bizileku naturalean hobetu nahi du. Horrek laguntza zerbitzuak, ekipamenduak eta jarduerak hurbiltasun ikuspegitik hobetzea dakar.
Bateragarri egiteaz hiriak dituen beharrak berraztertzetik abiatuta, familia gazteen dentsitaterik handiena duten auzoetako haurgune eta kidegune sarea zabaldu eta hobetzea pentsatu da. Hortaz, aurreikusita dago Abando barrutian haurgune-kidegune berri bat irekitzea eta Basurtuko eta Zazpikaleetako haurgune-kideguneak handitzea. Hobekuntza horiekin batera haur programazioaren udal agenda berri bat egingo da instalazio guztietarako.
Izen emateak eta erreserbak egiteko aplikazio berri bat funtzionatzen jartzea ere pentsatuta dago, zerbitzuetara hobeto heldu ahal izateko.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Haurrak eta adingabeak, Familia
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Familia bateragarri egiten laguntzeko ekintzen aurrerapen-maila.

%35