5. Kultura eta kirola.

Helburu honen bidez, herritar guztien artean kirol-kultura eta -jarduna sustatzeko ekimenak garatu nahi dira, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko bitarteko gisa; aisialdirako eta entretenimendurako espazioak garatu nahi dira, gure hiri-espazioez gozatzen laguntzeko; eta ekitaldi bereziak erakarri nahi dira, hiriaren sustapena eta erakargarritasuna bultzatzeko.

Ekintzak

5.1. Bilbao Arte handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbao Arte finkatu egin da Europa mailako erreferentzia gisa erti ekoizpenerako zentro bezala, eta sortzaile gazteen eskura jartzen ditu euren proposamen artistikoak garatzeko behar dituzten baliabideak eta azpiegiturak.
Bertoko sortzaile gazteei eta munduko beste leku batzuetakoei esperientzia paregabea eta euren sorkuntza proiektuen garapenerako aukerak eskaintze aldera, instalazioen handitze bereizi bat egingo da.
Lokal osagarri bat irekitzeari esker, lantegitarako espazioak, artisten egoitzak eta erakusketa eremua handitu ahal izango dira, eta horrela Bilbao Artek bertoko erti eszenari egiten dion laguntza lana indartu egingo da.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Obrak eta azpiegiturak, Kultura eta aisia
Bilbao Arte handitzeko obren aurrerapen-maila.

%0

5.2. Arte Ederren Museoa handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Arte Ederren Museoak etapa berri bat hasi du, modernizatzea eta haztea ikusmiran dituela. Museoaren patronatuko gainerako kideekin elkarlanean, Museoari edertiaren behar berrietarako nahikoa eta egokitua den espazio bat ematea bilatuko da, bere arkitekturaren kalitatea gordeaz, instituzioaren identitate ikurra baita, eta bere irisgarritasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetuaz.
Handitze proiektuak Museoaren bilduma aberatsen aurkezpena hedatzeko eta haren erakusketa, heziketa eta zabalkunde programak goranahi handienarekin garatzeko nahikoa izango diren espazio gehigarriak emango dizkio. Horren paralelo, kontserbazio eta ikerketa zerbituak hedatzeko hautabide bat planteatzen du, gaur egun dauden azpiegituren edukierak mugatzen baititu.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Obrak eta azpiegiturak
Arte Ederren Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.

%65

5.3. Bilbori Musikaren Hiria izateko bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok entzule guztiei egokituta musika aukera zabala eskaintzen du urte guztian zehar. Datozen urteotan, Bilbao Musikarekin koordinatuta, Bilboko bizitza kulturalean musika jarduera indartu eta finkatzeko egingo da lan. Horretarako hiriko kultura ekitaldi garrantzitsuenetan Bilbao Musikaren presentzia aktiboa bultzatuko da.
Gainera, Orkestra Zuzendaritzako Topaguneak nazioartekotzea bilatuko da, diziplinarteko kontzertu eta ikuskizunen denboraldiak programatzea, herri erakunde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanak dibertsifikatzea eta, Bilbao Musikaren kaleko presentzia sustatzeko, Bilbon urtero musika ekitaldi bat antolatzea. Hori guztia, musikaren arloan erreferentzia den hiri baten
errealitatea taxutzen jarraitzeko.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Bilbao Musikaren bidez musika-jarduera sendotzeko bidean izandako aurrerapen-maila.

%70

5.4. Euskal Museoa modernizatu eta handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Euskal Museoa erreferentzia bat da euskal kulturan, eta euskal ertia eta tradizioak zabaltzeko funtsezko elementua. Gaur egun, 20.000 gauzaki baino gehiago ditu bere ondarean, gure arbasoen bizimodua eta eguneroko zeregina osatu zuten alderdi guztiak erakusten eta islatzen dituztenak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Euskal Museoaren zaharberritze osoa egingo da, instalazioei 2.000 m2 gehituko zaizkio eta diskurtso museografiko berri bat sortuko da, museoa euskal kulturaren erreferentzia gisa finkatu ahal izateko, eta “euskal kulturan sartzeko atea” bihurtuko da.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia, Turismoa, Obrak eta azpiegiturak, Ekonomiaren Garapena, Balioak
Euskal Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.

%50

5.5. Bilbao Kultura 365.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Kultura Bilboren eraldaketa gidatu duen eragileetako bat da, eta gaur egun hiriaren berrikuntza bultzatzen jarraitzeko estrategiaren zutabeetako bat izaten jarraitzen du. Bilbon ertia eta kultura bizitzeko estilo bat dira, eta hiriaren egunerokotasuna osatzen dute; hori argi dago ekitaldi kultural eta jostagarrien sorta zabala antolatzen delako, eta bere egutegian, beste diziplina artistiko batzuez gain, zinemaldiak eta musika, antzerki eta dantza jaialdiak barne hartzen dituelako.
Datozen 4 urteotarako, Udalak kultura jarduera 365 egunetan mantendu nahi du, kultura programazioa berraztertuaz eta eguneratuaz, hiri osoaren eskaera kulturalari eta, “hurreko kultura” indartuaz, bereziki auzoetakoari erantzuna emango dion jarduera agenda erakargarri, berritu eta zabala taxutzeko.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia
Urteko 365 egunetarako kultura-programazioa eguneratzen izandako aurrerapen-maila.

%50

5.6. Azkuna Zentroa Gizarte eta Kultura Garaikidearen Gune gisa finkatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Azkuna Zentroa, hiriaren eraikinik adierazgarrienetako batean, kultura eta aisia eremu bat da, bertaratzen diren pertsona guztiei askotariko eskaintza ematen diena. Elkargune bat da, banaka, taldeka edo familian publiko guztientzako zenbait kultura, aisia eta kirol proposamenez elkarrekin gozatzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko.
Azkuna Zentroak hemen eta nazioartean gizarte eta kultura garaikidearen erreferentziako zentro moduan duen posizioa finkatzeko helburuz, ikuspegi berri bat eman zaio eta ikuspegi hori datozen urteotan martxan jartzeko bide orria zehaztu da. Lan egiteko eta programatzeko ildo berriak gizarte eta kultura garaikidearen esparruetan zentratuko dira, erdigunea barrurantz eta kanporantz konektatzen, erabiltzaileen esperientziak hobetzen eta oraingo eta etorkizuneko publikoekin komunikatzeko modu berrietan.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
Azkuna Zentroaren lan-ildo berriak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%60

5.7. Udalak Guggenheim Bilbao Museoarekin duen lotura sendotzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

1997an inauguratu zenetik, Guggenheim Bilbao Museoak munduko mapan kokatu du Bilbo eta Bilboren nazioarteko irudia indartzen lagundu du. Museoak kalitatezko turismoa hirira erakartzea lortu du; horrek eta betiko negozio turismoak eragin handia dute hiriaren ekonomian.
Hiriaren ikono eta eragile ekonomiko eta kultural denez, lan egingo da Museoarekiko lotura sendotzen.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Turismoa, Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua
Udalak Guggenheim Bilbao museoarekin duen loturaren aurrerapen-maila.

%100

5.8. Kultura plan estrategiko berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Kulturak funtsezko rola jokatzen du Bilboren jarduera ekonomikoaren eta gizarte eraldaketaren eragile gisa. Horregatik, epe luzerako estrategia bat eduki behar dugu Bilbon kultura garatzen jarraitzeko.
“2020-2030erako Kultura Plan Estrategikoak” datozen 10 urteetarako udal politika kulturalaren jarraibideak markatuko ditu, Bilboren irudia kultura hiri moduan zabalduko du nazioartean, garrantzia emango die gure aktibo kulturalak, kultura jarduera berriak sortuko ditu herritarrentzat eta kultura eta sorkuntza ehuna garatzen lagunduko du.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Balioak
Kultura Plan Estrategikoa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%10

5.9. Arriaga Antzokia arte eszenikoen programazio eta ekoizpenaren erreferentzia moduan indartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Arriaga antzokia euskal arte eszenikoen bandera ontzia da, bai programazioaren aldetik bai ekoizpen propioei dagokienez, bertoko publikoarekin duen loturagatik eta nazioartean duen irudiagatik.
Datozen urteetan Bilboko arte eszenikoen jardueraren dinamizazioari laguntzen egingo da lan, ikuskizunen programazio eta ekoizpen handiago baten bidez, bertoko artista eta sortzaileekin, bertoko abesbatza eta orkestrekin eta euskal artisten tituluekin. Gainera, Bilboko arte eszenikoen ehun lokala hobetzea bilatuko da, Arriaga Antzokiak lankide dituen kultura-eragileen espezializazioa eta profesionalizazioa bultzatuaz.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Kultura eta aisia, Turismoa, Enplegua eta talentua
Bilboko arte eszenikoen jardueraren dinamizazioan izandako aurrerapen-maila.

%80

5.10. Errugbia eta bere balioak sustatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok egin duen hautua errugbian egitea Bilboko gazteen artean bultzatzea da, errugbia gazteentzat heziketarako eta balio positiboak sortzeko tresnatzat hartuta, eta herritarren ongizatea eta osasuna hobetzen lagundu dezakeen aisia osasungarriaren eragile gisa. Beste alde batetik, kategoria goreneko errugbi talde bati laguntzeko behar den oinarrizko egitura lortzera ere heldu nahi da.
Horretarako, kirol instalazioak hobetuko dira eta kirola bera ikusgai egiteko ekintzak bultzatuko dira. Instalazioei dagokienez, Zorrotzako errugbi zelaia (zelaia eta aldagelak) eta Errekaldeko zelaia (aldagelak eta gimnasioa) hobetu eta egokituko dira. Ikusgai egiteari dagokionez, gazteen artean zabalkunde kanpainak egingo dira errugbian egiten duten klubekin eta ikastetxe elkartuekin elkarlanean, 500 jokalari, neska-mutil, izatera heltzea helburu hartuta.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Haurrak eta adingabeak, Kirola, Kultura eta aisia, Balioak, Osasuna
Eremu geografikoak
7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Zorrotzako eta Errekaldeko errugbi zelaien egokitzapenean aurrerapen-maila.

%65

5.11. Itxaropen kaleko frontoi berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Itxaropen kaleko frontoia berritzeko proiektuak Zazpikaleetan kirol instalazio berriak egin nahi ditu, aurreko frontoia nahitaez bota beharra egon zenez gero Zazpikaleetako metro geltokia egiteko. Eraikin berrirako 5 solairuko bolumen bakarra planteatzen da, 2 eraikuntza hartuko dituena: pilotalekua eta hainbat gela izango dituen eraikin bat, bai eta bietara sartzeko ateondo bat ere.
Itxaropen kaleko frontoi berria esparru itxia izango da, Itxaropen kaleko 2 zenbakia duen eraikinaren mehelinari atxikiko zaiona, eta gutxi gorabehera 300 pertsonako edukiera eta 7 aulki erreskadako harmaila edukiko ditu.
Beste alde batetik, eraikin berria auzoaren eskaerei erantzuna emateko denez, solairu batzuk Zazpikaleetako elkarte eta taldeek barrutiko espazio publiko moduan erabil ditzaten izango dira, eta gainerako solairuei haur, gazte eta familien aisiarako erabilera eta ekipamenduak izendatuko zaizkie, tartean haur liburutegi bat.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Obrak eta azpiegiturak, Familia, Kirola, Kultura eta aisia, Haurrak eta adingabeak, Osasuna
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo)
Itxaropen kaleko pilotalekua berritzeko prozesuan izandako aurrerapen-maila.

%50