7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.

Helburu horrek hiriko proiektu estrategikoen garapena bultzatu nahi du, aukera-espazio berriak sortzeko eta berdeguneak sortzeko. Halaber, oinarrizko zerbitzuen, garbiketaren, hondakinen eta energia-eraginkortasunaren kudeaketan eredugarria izaten jarraitzearen aldeko apustua egiten du. Proiektu berritzaileekin Zorrotzaurre, Zorrotzako punta, itsasadarra, Artxanda, goi auzoak, etab.

Ekintzak

7.1. Bilboko Ingurumen Estrategia aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilbok udalerriaren etengabeko ingurumen hobekuntzarantz jarduteko konpromisoa bereganatzen du. Horrexegatik, udalerriaren ingurumen iraunkortasuna indartu eta handitzera begira, datozen urteetarako Ingurumen Estrategia zehaztu du, ingurumenaren ikuspegitik dauzkagun 3 erronka handiei erantzuna emateko: CO2-an neutrala izatea, klima aldaketarekiko erresilientzia edukitzea eta ingurumen kalitatean osasungarria izatea.
Helburua 2030ean CO2 emisioen % 40 gutxitzera heltzea eta 2050ean neutrotasuna lortzea da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Trafikoa eta mugikortasuna, Osasuna, Ingurumena, Industria
Bilboko Ingurumen Estrategiaren ezarpenaren aurrerapen-maila.

%0

7.2 Artxandaren dinamizazioa eta garapena.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Artxanda dinamizatu eta garatzearen helburua herriaren aisia eta gozamena bultzatzea da, Artxandaren ingurunea Bilboren hiri garapen iraunkorrean erreferentziako espazio bat izan dadila.
Horretarako, proiektu eraldatzaile hauek burutzea dago pentsatuta, Artxandako espazio libre eta berdeei garrantzia emanaz, Deustutik Egirletaraino:
• Errepidea pasealeku-begiratoki bihurtzea.
• Hatz Markaren parkea eta Topagunearen parkea hobetzea.
• San Roke eraikinaren ondoan beste berdegune bat sortzea.
• Ekonomiaren aktibazioari bultzada ematea, familiarentzako eguneko jolas eskaintza
iraunkorrarekin.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Ingurumena
Eremu geografikoak
Uríbarri
Artxanda dinamizatzeko proiektuak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%45

7.3. Itsasadarra dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko Udalak itsasadarra aktibatu eta babesteko plan bat burutu gura du, itsasadarra hiriaren elementu adierazgarrienetako bat delako eta hiriaren eraldatze prozesu etengabearen atal moduan. “Itsasadarra dinamizatzeko planak” itsasadarraren esparru fisikoa eta eskumen esparrua osorik zehaztuko ditu, eta bertan eta bere inguruan aisiarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izanik egin daitezkeen jardueren eredua diseinatu eta garatu egingo du.
Plana agintaldi honetan onartu eta abiaraziko da, maila askotako herri erakundeen eta eragileen elkarlanarekin.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Espazio publikoa, Kultura eta aisia, Osasuna, Ingurumena, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
Uríbarri, Begoña, Basurto-Zorrotza, Abando, Ibaiondo, Deusto
Itsasadarra dinamizatzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%35

7.4. Bilboko parkeak dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Parkeak hiriaren eta kokatuta dauden auzoen “birika” estrategikotzat jotzen dira, eta Bilboren “eraztun berdea” aktibatzeko politikaren funtsezko elementuak dira. Politika honen helburua aire libreko atseden, aisia eta jolas guneak hobetzen saiatzea da, belaunaldiarteko izaera handituaz, bateragarri egitea bultzatuaz eta auzokoen bizi kalitatea hobetuaz.
Testuinguru honetan, Bilboko parke sarea hobetzen jarraituko dugu ekipamendu eta azpiegitura berriak erantsiaz hiriko parke nagusietan, hau da, Etxebarria, Europa, Casilda, Ibaieder eta Eskurtze parkeetan.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Osasuna, Kultura eta aisia, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
Abando, Rekalde, Begoña, Ibaiondo, Otxarkoaga-Txurdinaga
Parkeak dinamizatzeko proiektuak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%25

7.5. Abandoko geltokiaren hirigintza antolamendua onartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Abiadura handia Bilbora heltzeak Abandoko geltokiko lursailetan eta hurreko espazioetan hirigintzako esku hartzeak egin beharra ekarriko du, geltoki berria hirian integratzeko eta azpiegitura berriaren sarbideak egin ahal izateko. “Abandoko Geltokiaren Hiri Antolamenduko Plan Berezian” jasoko dira esku hartze horiek, eta eginkizun hauek hartuko ditu:
• Geltokia lurperatzeak libre utzitako lursailen (Hurtado de Amezaga kalearen ondoko burdinbideak) eta Bailen kalearen aurrealdearen antolamendua.
• Erabilera berriak oraingo “ganga” osatzen duten eraikinetarako eta Concordia geltokirako.
• Iparraldeko Partikularreko eraikinen kontserbazio eta esku-hartze irizpideak.
• Abando eta San Frantzisko ‒ Bilbo Zaharra auzoen artean dauden hiri oztopoak kentzea.
Plan hau hirigintza diseinuko lehiaketa baten deialdia eginaz zehaztu eta onartuko da; horrek hasierako lehen fase ireki bat edukiko du proposamenak aurkezteko eta ondorengo fase itxi bat, eta hortik hautatuko da aukera gune honetarako diseinua.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Ibaiondo, Abando
Abandoko geltokiaren Hiri Antolamenduko Planaren diseinu eta onarpenaren aurrerapen-maila.

%5

7.6. Zorrotza Puntako Plan Berezia behin betiko onartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Portuaren jarduera Zorrotza Puntan amaitzeak beharrezkoa egiten du hirigintza plan berri bat zehaztea ingurune honetarako, auzoaren bizitegi garapena itsasadarrerantz egiteko eta espazio berriak sortzea jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu berrietarako.
Plan berri hau agintaldi honetan zehaztu eta onartuko da eta eduki hau izango du:
• Zorrotzaurre eta Burtzeña auzoen arteko hiri jarraitutasuna ebaztea Ibaizabal Abusutik Santurtziraino itsasadarraren ibaialde biak hezurmamitzeko.
• Egon dauden erabilerak (portua eta industria) berritu hiri erabilerak jarriaz (bizitegia, jarduera ekonomiko berriak eta ekipamenduak).
• Zorrotzako gunearen eta Zorrotza Punta inguratzen duten ibaiertzen artean komunikazioa hobetzea errepidez, oinez eta bizikletaz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Basurto-Zorrotza
Zorrotza Puntako Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.

%5

7.7. Peñaskaleko Plan Berezia behin betiko onartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak hiriberritzeko ekintza sorta bat burutu dute Iturrigorri eta Gardeazabal inguruetan, besteak beste, etxebizitzak eraistea eta okupatzaileak beharrezko irisgarritasun bermeak betetzen dituzten eraikin berrietan berriro jartzea.
Hiriberritzeko ekintzak osatu eta zonalde honen behin betiko antolamendua zehaztu ahal izateko helburuz, ondorengo gaiak kontuan hartuko dituen Plan Berezi bat eduki behar da:
• Eraikinetan sartzeko kanpo eskaileretarako dauden hirigintza oztopoak kendu eta irisgarritasun konponbidea eman ezin zaien eraikinak ordeztea.
• Aurrekoen ordez eraiki beharreko eraikin berrien antolamendua, okupatzaile guztiak eraikin irisgarrietan sartzen direla bermatuaz.
• Auzo hau dagoen hiri ingurune orokorra eta urbanizazioa hobetzea.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Rekalde
Peñaskaleko Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.

%0

7.8. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra behin betiko onartzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

“Hiri Antolamenduko Plan Orokor” berriaren helburua 1995az gero indarrean dagoen aurreko planaren ordezkoa iziatea da, eta herritarren eskaerei eta hiriaren hirigintza beharrei datozen 10-15 urteetarako erantzuna ematen saiatzea. Plan berria egiten 2018an hasi ginen, herritarrek parte hartzeko prozesua barne.
Gaur egun Plana hasierako onarpen fasean dago, eta begiz jota dago 2021ean behin betiko onartuko dela. Behin betiko onarpenera heltzeko ekintza hauek egingo dira:
• Herritarren beste informazio aldi bat irekitzea.
• Udalbatzak oso bilkuran behin-behineko onartzea eta espedientea bidaltzea ingurumeneko eta lurralde antolamenduko txostenak lortzeko.
• Udalbatzak osoko bilkuran behin betiko onartzea.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
Guztiak
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartzeko faseen aurrerapen-maila.

%50

7.9. Zorrotzaurreko 2. Egikaritze Unitateko Ituntze Batzarra eratzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

2. Egikaritze Unitateko Ituntze Batzarra Zorrotzaurre uhartearen erdialdeko lur eta eraikinen jabeen talde formala da. Batzar honen eraketa jabeen akordio batean formalizatzen da, eta beharrezkoa da uharteko eraikin berriak eraikitzen eta urbanizatzen hasi ahal izateko inguru horretan, eta horretarako egin behar den lursailen birzatiketa aurrera eramateko eta lurzoruen kutsadura kentzeko prozesuari buru emateko.
Bilboko Udalak Batzarraren eraketa sustatu eta errazteko konpromisoa dauka, uhartearen erdigune osoaren hirigintza garapena uharte osorako zehaztu den “master-plan” onartuaren arabera egin ahal izateko.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
Deusto
Zorrotzaurreko hirigintza garapenerako beharrezkoak diren tresnak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%0

7.10. Zorrotzaurre urbanizatzen aurrera egitea (ipar punta, hego punta eta eskumaldea).
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Zorrotzaurreren eraldaketa prozesua zenbait fasetan egituratu da; fase horien arabera lehenik eta behin kanalaren eskumaldea urbanizatzen amaitzea pentsatu da, Botikazaharretik San Ignazioko zubi berriraino, alde honetan dagoeneko eraikitzen ari baitira eraikuntza berriak. Hurrengo faseetan San Ignazio‒Deusturekin lotuta dauden uharteko zonaldeei ekitea dago pentsatuta, zubi berriak eraikiaz.
Prozesu honek uhartearen ipar eta hego muturrak urbanizatzea dakar, hor kokatzen baitira Zorrotzaurre Berrikuntzako Hiri Barrutiaren 2 poloak.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Obrak eta azpiegiturak
Eremu geografikoak
Deusto
Zorrotzaurreko urbanizazio obrak gauzatzeko aurrerapen-maila.

%15

7.11. Ostalaritzako Terrazen Plana aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko Udalak badaki zenbaterainoko garrantzia duen erabilera orekatuak dituen eta, iraunkortasunaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabilera ona egiten den hiria, auzoak eta kaleak edukitzeak, eta, gainera, auzokoen erosotasuna mantentzea.
Ildo horretan, espazio publikoaren erabilera egokiaren gainean jardun beharra detektatu da terraza
kontzentrazio handiagoa dagoen eremuetan, eta horretarako ostalaritzako terrazen plan bat zehaztuko da eta praktikan jarriko da.
Espazio publikoaren oraingo erabilera egungo udal ordenantzan baimentzen denari egokitzen zaiola ikuskatzera orientatuta egongo da plana, hau da, oraingo baimenak betetzea bultzatzera eta establezimendu bakoitzak behar duena baino gehiago ez dezan okupatu. Halaber, baimenak hiriaren egoerara egokitzeko prozesu bat burutuko da aldagai objektiboak erabiliko dituen eredu matematiko baten bitartez, kasu bakoitzean gure espazio publikoaren erabilera orekatu eta iraunkor baterako okupatu behar den “marka” edo espazioa zehaztuko duena.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Bizikidetza, Tokiko merkataritza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa
Ostalaritzako Terrazen Planaren definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.12. Tokiko 21eko Agenda garatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilbok ingurumenarekiko begirunetsuagoa den posizio baterantz egokitzen du bere udal politika. Udalak aspaldidanik egiten du lan garapen iraunkorraren alde, Tokiko 21eko Agenda bereganatuaz garapen iraunkorraren ikuspegitik hiria hobetzen jarraitzeko tresna bat delako.
Udalak bere Ingurumen Estrategia betetzeko bultzatuko dituen helburu eta ekintzak zehazten ditu Tokiko 21eko Agendak. Hori guztia, bilbotarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten gizarte moderno, zuzen eta solidarioago baterantz, inguruari begirunea dion ekonomia lokal dinamiko baterantz eta hiri ingurune iraunkor baterantz aurrera egiteko helburuz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Industria, Balioak
Tokiko 21eko Agenda ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Zientzia eta teknologia, Osasuna
"Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%45

7.14. Herritarren kontzientziazioa birziklapenarekin (Ekonomia zirkularra).
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Baliabideak aprobetxatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea nagusi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu batera aldatzeko trantsizioa egitea hiri iraunkorren erronka handietako bat da.
Ildo horretan, Bilbok birziklatzeko ohitura sendotu eta kontsumo iraunkorra eta hondakinen kudeaketa ona sustatu gura ditu.
Datozen urteotan Udalak herritarrentzako zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak egitea erabaki du, birziklatzearen eta lehengaiak modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziaz eta onurez herritarrak konturarazteko. Teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, mugikorrerako aplikazio bat garatzea pentsatuta dago, gai organikoa birziklatzea eta “Bilbogarbi” gune garbiak erabiltze sustatzeko. Aplikazio honi esker, hondakinen balioarekin jokatu ahal izango da, sariak lortzeko aukera emango duten “puntuak” eskuratuko baititu.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Oinarrizko zerbitzuak, Kontsumoa, Ingurumena, Zientzia eta teknologia
Herritarrak birziklatzearekin kontzientziatzeko neurriak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.15. Hiriko berdeguneei bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboren ondare berdeari garrantzia ematea eta izadia herritarrengana hurreratzea Udalaren helburu bat da, iraunkortasuna herritarren egunerokotasunean integratzeko bidean, hiriko eremu natural eta berdeekin “Eraztun Berdea” deritzona atalez atal osatuaz.
Horretarako, Udalak zenbait ekintza egingo ditu, besteak beste, jarlekuak, iturriak eta gerizpeak ipiniaz parke eta plazetako atseden eta aisia lekuak hobetzea eta, txakurrentzat egokiak izan daitezen, eremu berriak egokitzea. Halaber, 500 zuhaitz berri landatuaz eta sastraka lekuak landareztatuaz berdeguneak hobetuko dira.
Artxandako eta Pagasarriko ingurune naturala berariaz sendotuko da inguruneko basoak eta larreak berreskuratuaz eta basoko bidezidorrak eta pistak hobetuaz. Neska-mutikoei zuzendutako ingurumen ikasgelak martxan jartzea ere erabaki da, berdeguneetan ikastea eta gozatzea bultzatzeko.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Osasuna, Ingurumena, Kultura eta aisia
Eremu geografikoak
Guztiak
"Eraztun Berdearen" iraunkortasunaren integrazioan izandako aurrerapen-maila.

%59