9. Bilbo euskalduna.
Helburu honekin, euskararen erabilera soziala sustatu nahi da hirian, Bilboko erakunde, eragile eta talde euskaltzale nagusiekin lankidetzan arituz, bai eta barruan hainbat neurri bultzatuz ere.
Ekintzak
9.1. Euskararen erabilera normalizatzeko plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Euskararen erabilera normalizatzeko plan berriaren bidez euskararen erabilera finkatu nahi da, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai Udalaren barruko lanak egiten eta kudeatzen. Azken helburua herritarrek Udalarekiko harremanean dituzten hizkuntza eskubideak bermatzea da.
Barrura begira, Udalaren arlo bakoitzari egokitutako gaikuntza eta prestakuntza ekintzak egitea pentsatuta dago. Era berean, kalitatearekin zerikusia duten berariazko ekintzak abiaraziko dira, eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak finkatuko dira. Besteak beste, ahozko arretan, jendaurreko ekitaldietan eta komunikazio eta zabalkunde ekintzetan euskara erabiltzeko protokoloak prestatzea eta euskarazko agiri estandarizatuak lantzea izango dira ekintza horiek.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Euskara, Balioak
%75
9.2. Lehenengo hitza euskaraz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Lehenengo hitza euskaraz” Bilbon euskararen gizarte erabilera areagotzera zuzendutako ekinbide bat da; horretarako berariazko zabalkunde kanpainak egingo dira, herritarrei arreta egiten zaien lekuetan euskararen erabilerari buruz jokabide proaktiboa nagusitu dadin.
Kanpaina horiek hiriaren kultura eta aisia ekitaldi edo egun adierazgarriei lotutako orri sortak diseinatu eta zabaltzea izango dute oinarri, esate baterako, San Tomas eguneko azoka, kirol ekitaldiak eta abar.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Euskara, Balioak
%20
9.3. Bilbon euskaraz bizi.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Bilbon euskaraz bizi” herritarren artean euskararen erabilera sustatzera zuzendutako ekinbideetako bat da, eta euskara “kalean” mobilizatzen du.
Horretarako, urtero diseinatuko da berariazko jarduera egitarau bat, herritarren ahozko hizkuntza ohiturak aldatzera zuzendua, euskarari lotutako gizarte-eragile eta elkarteekin elkarlanean eta koordinatuta. Jarduerek elkarrizketa sustatzeko berariazko espazioak, prestakuntza hitzaldi eta ikastaroak, auzoetako topaguneak eta abar ekarriko dituzte, bai formatu presentzialean bai digitalean.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Euskara, Balioak
%75