Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.7. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargunea Bilbo Zaharrean martxan jartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) pertsonen beharrak asetzeari irabaziaren gainetik lehentasuna ematen dioten jarduera sozioekonomikoak hartzen ditu. Jarduera horien garapena indartu ahal izateko Bilbo Zaharrean Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargune bat abiaraziko da, horri buruzko zenbait ildo eta jarduera abian jartzeko.
Besteak beste, Erakarguneak ezagutarazi egingo ditu ESSk ekintzailetza eredu eta garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa eskaintzen dituen aukerak eta abaguneak eta erraztu egingo du ekintzailetza sozial kooperatiboaren garapena, ideia sortzearen, abian jartzearen eta enpresa laguntzearen prozesuei lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntzaren, orientazioaren eta planen bidez.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Obrak eta azpiegiturak
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo)
Bilbo Zaharrean ESS poloa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

1.12. Enplegu planak eta prestakuntza eta gaikuntza programak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Kalitatezko enplegurako aukerak sortuaz lan munduratzea bultzatzearekin konpromisoa hartu jarraitzen du Udalak; horretarako, lanpostua aurkitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonei orientaturiko programak lagunduaz.
Ildo horretan, enplegu planak eta esperientziazko beste programa batzuk garatuko dira Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta beste eragileekin elkarlanean, Bilboko 3.000 langaberi baino gehiagori zuzeneko enplegu aukerak ematera zuzenduta, lan munduan txertatzeko zailtasun handienak dituzten taldeei arreta berezia eginaz. Horretarako, pertsona horiek kontratatu eta gaitzeko ekinbide konkretuak abiaraziko dira, hiriaren proiektu estrategikoei lotutako enplegu aukerak aprobetxatu ahal ditzaten.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Kontratazio- eta gaikuntza-ekintzen aurrerapen-maila.

%100

2.3. Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonek lehentasunezko talde bat izaten jarraitzen dute, euren behar eta eskari bereziekin, eta Udalak eurentzako arreta neurriak indartu gura ditu hurbileko zerbitzuak sustatuaz. Actualmente este colectivo recibe una atención du gizarte errakundeekin elkarlanean, eta euren eskura jartzen ditu espazioak eta instalazioak, pertsonek aterpea, garbitzeko aukera eta egunez jatekoa izan ahal dezaten. Gainera, informazioa ematen zaie euren eskubideez eta jaso ditzaketen baliabideez.
Agintaldi honetan, Bilbok aurreikusita dauka zerbitzu hauek indartzea bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eguneko arreta zentro bat irekiaz. Esperientzia pilotu moduan planteatuko da eta 30 postu sortzea ekarriko du.Zentroa ireki aurretik gaur egun erabilgarri dauden postuen mapa berraztertuko da eta izan litezkeen kokapenak identifikatuko dira fase horretan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Gizarte-ekintza
Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

2.5. Gizarte larrialdian dauden Bilboko pertsona guztiei laguntzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Gizarte larrialdiko laguntzak funtsezkoak dira pertsonen oinarrizko behar pertsonalak (aloger gastuak, hornidurak, komunitatea…) asetzeko, egoera ahul jakin batean daudenean, eta batez beste urtean 6.000 familia dira horrelako laguntzak jasotzen dituztenak Bilbon.
Eusko Jaurlaritzak darabilen aurrekontua ez da nahikoa Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuetan jasotzen diren eskaerei erantzun ahal izateko. Horregatik, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztiei estaldura ematea bermatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen kopurua agintaldi honetan udal aurrekontuaren bidez osatuz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Familia, Gizarte-ekintza
Baldintzak betetzen dituzten GLLen eskaeren estalduraren aurrerapen-maila.

%100

2.15. Etxebizitzaren Gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Urte hauetan Bilboko Udalak hausnarketa eta diagnostikoa lantzen ibili da Bilbon etxebizitzak duen egoeraren gainean, jardun behar den funtsezko gaiak identifikatzen (zaharberritzea, kudeaketa, eduki ahal izatea eta abar) eta etxebizitzarekin erlazionatutako erronkei erantzuna emateko politikak garatzen.
Datozen urteotan, arlo honetan aurrera egiten jarraituko da, “Etxebizitzaren Gidaplan” berri bat abiaraziaz, etxebizitza politikak 2023ra begira gidatzeko. Plan berriaren funtsak etxebizitza ondarean bertan ekitea (eraikuntza berriak, zaharberritzea, kudeaketa…), etxebizitza hutsa
mugiarazteari buruzko politika berriak egitea eta etxebizitza izateko eredu berriak eta laguntzak ezartzea izango dira. Ildo horretan, auzoen arteko oreka bilatzea azpimarratuko da, gizarte etxebizitza ahalik eta auzo gehienetara hedatuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Etxebizitza, Gizarte-ekintza
Eremu geografikoak
Guztiak
Etxebizitzaren Gidaplan berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

2.16. Udalaren I. Osasun Plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak Bilboko biztanleriaren osasuna hobetzen lagundu eta horri lotutako gizarte desberdintasunak gutxitu gura ditu, udal politikak eta zerbitzuak diseinatuaz. Horretarako, udal politika guztietan osasunaren ikuspegia eranstea bultzatuko da, zeharretara lantzen den gai bat
izan dadin sail bakoitzean lantzen diren ekintza guztietan.
Udaletxean osasuna zeharretara eransten laguntzeko tresna lehenengo “Udalaren Osasun Plana” zehaztu eta martxan jartzea izango da. Planak ekintza orokorragoak jasoko ditu, beharren duten auzoetara eta egoera ahulenean dagoen biztanleriara zuzendutako beste berariazko ekintzekin batera.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Balioak
Eremu geografikoak
Guztiak
Udalaren I. Osasun Planeko jarduketen aurrerapen-maila.

%85

2.17. Mendekotasunen ondorioak minimizatzeko plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak zenbait ekinbide eta proiektu jarri ditu martxan azken urteotan gure hirian droga kontsumoa minimizatzera zuzenduta, eta berariazko ekintza planen bidez gauzatu dira.
Droga kontsumoaren eta substantziarik gabeko beste jokabide menderatzaileen prebentzioan aurrera jarraitzeko asmoz, eta jokabide menderatzaileen ondorio kaltegarriak gutxitzeko helburuz, beste plan bat abiaraziko da egoera ahulenean dauden pertsonak eta biztanle taldeak bereziki artatzeko. Mendekotasunak orain Bilbon zein egoeratan dauden jakiteko, Planak hasieran diagnostiko berri bat egingo du, eta zati handi batean parte hartuz egingo da, arazo hauek jasaten dituzten pertsonak artatzen eta horren prebentzioan adituak diren erakundeen ekarpenak kontuan hartuko baititu.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Balioak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Mendekotasunen IV. Tokiko Plana egitean izandako aurrerapen-maila.

%10

2.18. Garapenerako lankidetzaren gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak beti frogatu izan du konpromisoa hartua duela hegoaldeko herrialderik txirotuenen garapenarekin, ardurakidetasunaren ikuspegitik eta herritartasun globalaren kontzeptutik abiatuta, gizarte batzuen ahultasunak beste batzuen ongizate mailarekin lotzen dituelako.
2020an amaitzen da orain indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana, eta horregatik landuko da plan berri bat, garapenerako lankidetzaren arloan udalak izango duen politikaren ekintza ildo nagusiak modu sistematiko, koherente eta gardenean jasoko dituena
datozen urteotarako, eta hori burutzeko estrategiak, prozedurak eta baliabideak ere jasoko ditu. “Garapenerako Lankidetzaren Gidaplan” berriak nazioarteko lankidetza, sentsibilizazio eta laguntza humanitarioan egin beharreko ekintzak jasoko dituzten garapenerako lankidetza arloko udal politika publiko guztiak hartuko ditu kontuan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Garapenerako lankidetza, Giza eskubideak, Balioak
Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%15

6.8. Herritartasunaren eta aniztasunaren udal plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak bereganatu egiten du Bilbo kohesionatu eta berritzaile baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa, garapena eta bizi kalitatea nagusi izan daitezen. Helburu horren barruan, Bilbok kulturarteko gizarte bat garatzearen hautua egiten du, ezberdintasunak berdintasun esparru batean onartuaz eta herritarren baliabide aniztasuna indartuaz, gehitzeko eta elkarrekin hiria garatzen laguntzeko. Guztiek parte aktiboki hartuko duten hiri bat, eta bizikidetza proiektu komunean parte hartzeko pertsona guztiei aukera emango zaiena.
Horretarako, “Herritartasunaren eta Aniztasunaren Udal Plan” berri bat garatuko da, zeharretara zabalduko dena, etorkinak udalaren bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean txertatzeko. Plan horren lehentasun ildoak gizarte kohesiora, kulturarteko bizikidetzara eta inklusiozko herritartasun bat lortzera bideratuko dira.

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza, Balioak, Bizikidetza, Berdintasuna
Herritartasunaren eta aniztasunaren udal plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%20

7.1. Bilboko Ingurumen Estrategia aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok udalerriaren etengabeko ingurumen hobekuntzarantz jarduteko konpromisoa bereganatzen du. Horrexegatik, udalerriaren ingurumen iraunkortasuna indartu eta handitzera begira, datozen urteetarako Ingurumen Estrategia zehaztu du, ingurumenaren ikuspegitik dauzkagun 3 erronka handiei erantzuna emateko: CO2-an neutrala izatea, klima aldaketarekiko erresilientzia edukitzea eta ingurumen kalitatean osasungarria izatea.
Helburua 2030ean CO2 emisioen % 40 gutxitzera heltzea eta 2050ean neutrotasuna lortzea da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak, Industria, Ingurumena
Bilboko Ingurumen Estrategiaren ezarpenaren aurrerapen-maila.

%41

7.12. Tokiko 21eko Agenda garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ingurumenarekiko begirunetsuagoa den posizio baterantz egokitzen du bere udal politika. Udalak aspaldidanik egiten du lan garapen iraunkorraren alde, Tokiko 21eko Agenda bereganatuaz garapen iraunkorraren ikuspegitik hiria hobetzen jarraitzeko tresna bat delako.
Udalak bere Ingurumen Estrategia betetzeko bultzatuko dituen helburu eta ekintzak zehazten ditu Tokiko 21eko Agendak. Hori guztia, bilbotarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten gizarte moderno, zuzen eta solidarioago baterantz, inguruari begirunea dion ekonomia lokal dinamiko baterantz eta hiri ingurune iraunkor baterantz aurrera egiteko helburuz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak, Industria, Ingurumena, Osasuna
Tokiko 21eko Agenda ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%55

8.3. WIFI bidez doako Internet konexioa auzoetako aisiagune eta ekipamenduetara hedatzea, arrakala digitala txikitzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok zerbitzu propioko eta herritarrentzako Wi-Fi sare bat garatu du azken urteotan, doan eta modu unibertsalean Interneten konektatzeko aukera ematen duena. Sareak hiriaren zati handi bat estaltzen du, 150 konexio puntu ditu kalean eta 520 udalaren eraikinetan, eta batez beste 2,5 milioi gailu konektatzen dira hilean.
Datozen urteotan zehar, konexioa eta sarearen hedapena indartu nahi da auzoetan bereziki bizimodua egiten den eta elkargunea egoten den ekipamendu eta espazio publiko berrietan. Horretarako, beharrak berrikusi eta aztertuko dira, arreta berezia eskainiaz periferiako auzoei, eta horren emaitza 400 konexio puntu baino gehiago ipintzea izango da.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia, Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak
Eremu geografikoak
Guztiak
Doako Wi-Fi sarea auzoetan zabaltzean izandako aurrerapen-maila.

%75

8.6. Bilboko auzoak hiriberritzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok hiriko auzo guztiak modu kohesionatu eta orekatuan garatzea du helburu, bai hirigintzaren aldetik bai ekonomiaren eta gizartearen aldetik ere, haien arteko oreka sustatuaz eta auzoak gero eta osasungarriagoak eta adiskidetsuagoak izan daitezen bultzatuaz, zerbitzu hurbilagoak dituztenak gazteentzat eta auzokoentzat oro har.
Testuinguru horretan, Udalak auzoak eraldatzeko plana bat prestatu eta ezarriko du, ikuspegi osoa harturik eta ekintza faktore-aniztunak epe laburrean eta epe ertainean eginaz. Planak auzoak biziberritzeko ekintza eta proiektu estrategikoak zehaztuko ditu 2050 urtea helmuga jarrita, premia handienak dituzten auzoei arreta berezia eskainiaz.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Adinekoak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
Guztiak
Auzoak hiriberritzeko planaren funtsezko ekintzen definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%40

10.4. Irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua ikuspegi hartuta herritarrentzako informazioa hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak lanean jarraitzen du herritarrei zuzendutako udal informazioan eta arretan irisgarritasun unibertsala hobetzen.
Berariaz, herritarrentzat interes handienekoa den informazioari eta dokumentazioari dagokionez, datozen urteotan “irakurketa erraza” kontzeptua estandarizatzen eta orokortzen sakondu gura dugu. Berdintsu, irisgarritasun kognitibo eta sentsorialeko berrikuntza proiektuak garatzen, eta Udalaren pertsonala arlo honetan prestatzen eta sentsibilizatzen.

Herritarrei zuzendutako arretan irisgarritasuna hobetzeko ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%41