Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.7. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargunea Bilbo Zaharrean martxan jartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) pertsonen beharrak asetzeari irabaziaren gainetik lehentasuna ematen dioten jarduera sozioekonomikoak hartzen ditu. Jarduera horien garapena indartu ahal izateko Bilbo Zaharrean Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargune bat abiaraziko da, horri buruzko zenbait ildo eta jarduera abian jartzeko.
Besteak beste, Erakarguneak ezagutarazi egingo ditu ESSk ekintzailetza eredu eta garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa eskaintzen dituen aukerak eta abaguneak eta erraztu egingo du ekintzailetza sozial kooperatiboaren garapena, ideia sortzearen, abian jartzearen eta enpresa laguntzearen prozesuei lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntzaren, orientazioaren eta planen bidez.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo)
Bilbo Zaharrean ESS poloa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

7.1. Bilboko Ingurumen Estrategia aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok udalerriaren etengabeko ingurumen hobekuntzarantz jarduteko konpromisoa bereganatzen du. Horrexegatik, udalerriaren ingurumen iraunkortasuna indartu eta handitzera begira, datozen urteetarako Ingurumen Estrategia zehaztu du, ingurumenaren ikuspegitik dauzkagun 3 erronka handiei erantzuna emateko: CO2-an neutrala izatea, klima aldaketarekiko erresilientzia edukitzea eta ingurumen kalitatean osasungarria izatea.
Helburua 2030ean CO2 emisioen % 40 gutxitzera heltzea eta 2050ean neutrotasuna lortzea da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak, Industria, Ingurumena
Bilboko Ingurumen Estrategiaren ezarpenaren aurrerapen-maila.

%41

7.12. Tokiko 21eko Agenda garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ingurumenarekiko begirunetsuagoa den posizio baterantz egokitzen du bere udal politika. Udalak aspaldidanik egiten du lan garapen iraunkorraren alde, Tokiko 21eko Agenda bereganatuaz garapen iraunkorraren ikuspegitik hiria hobetzen jarraitzeko tresna bat delako.
Udalak bere Ingurumen Estrategia betetzeko bultzatuko dituen helburu eta ekintzak zehazten ditu Tokiko 21eko Agendak. Hori guztia, bilbotarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten gizarte moderno, zuzen eta solidarioago baterantz, inguruari begirunea dion ekonomia lokal dinamiko baterantz eta hiri ingurune iraunkor baterantz aurrera egiteko helburuz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Industria, Balioak
Tokiko 21eko Agenda ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%55

7.14. Herritarren kontzientziazioa birziklapenarekin (Ekonomia zirkularra).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Baliabideak aprobetxatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea nagusi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu batera aldatzeko trantsizioa egitea hiri iraunkorren erronka handietako bat da.
Ildo horretan, Bilbok birziklatzeko ohitura sendotu eta kontsumo iraunkorra eta hondakinen kudeaketa ona sustatu gura ditu.
Datozen urteotan Udalak herritarrentzako zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak egitea erabaki du, birziklatzearen eta lehengaiak modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziaz eta onurez herritarrak konturarazteko. Teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, mugikorrerako aplikazio bat garatzea pentsatuta dago, gai organikoa birziklatzea eta “Bilbogarbi” gune garbiak erabiltze sustatzeko. Aplikazio honi esker, hondakinen balioarekin jokatu ahal izango da, sariak lortzeko aukera emango duten “puntuak” eskuratuko baititu.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia, Balioak, Kontsumoa, Ingurumena
Herritarrak birziklatzearekin kontzientziatzeko neurriak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%50