Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia
"Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50