Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
3.3. Hegoaldeko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzeko burdinbidezko konponbide bat garatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Auzoen konektagarritasuna hobetzeak Udalaren konpromisoetako bat izaten jarraitzen du “Bilbo Hiri Konektatua” proiektuaren esparruan, eta proiektu horrek berariazko neurriak ezarrita dauzka agintaldi honetan hegoaldeko auzoetarako (Irala eta Errekalde). Neurri horiei esker, aldi berean, hiriko auzo guztien garapen kohesionatu eta orekatua lortuko da.
Ildo horretan, auzo horiek hiriaren erdialdearekin lotzea erraztuko duen burdinbidezko konponbide berri bat diseinatzea aurreikusita dago, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlana izango dugu.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Hiri-plangintza, Obrak eta azpiegiturak
- Eremu geografikoak
- 7. barrutia (Errekalde)
%50
1.1. Zorrotzaurre hiri barruti berritzailea. Hiri Parke Teknologikoaren lehen fasearen garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Zorrotzaurre hiriaren aukeretarako eta etorkizunerako berebiziko lekua da, eta hainbat erabilera izango ditu. Bizitzeko, lanerako eta gozatzeko uharte bat izango da. Ildo horretan, uharte honen bereizgarrietako bat Hiri Parke Teknologiko bat eraikitzea izango da, eta osagai
teknologikoko enpresak eta sormen eta berrikuntza maila handikoak, sektore estrategikoetakoak, sortu eta kokatzeko espazioak prestatuko dira bertan: Industriarako zerbitzu aurreratuak, ekonomia digitala eta kultura eta sorkuntza industriak.
Lehen fase honetan gobernantza, kudeaketa eta sustapen eredua landuko da, ezagutzazko eta teknologiazko enpresen eta eragileen
ekosistema bat erakarri eta sortu ahal izateko. Hori guztia gainerako herri erakundeekin eta gure enpresa ehunaren eragile nagusiekin elkarlanean burutuko da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Industria, Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%20
1.2. Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen AS Fabrik zentroaren garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
AS Fabrik Bilbao proiektuaren helburua bertoko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre prestakuntzaren ekosistema eta erreferentziako ekosistema gisa finkatzea da, erreferentzia, hain zuzen, Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan Bilbon.
Datozen urteetan aurrera jarraituko da proiektuaren 2. fasean, prestakuntza, ekintzailetza eta networking jarduerak eginaz Industria 4.0 inguruan, eta Bilbo eta Zorrotzaurre ezagutza gune, transferentzia gune eta sektoreko jarduera ekonomiko berria sortzeko gune gisa
kokatzeko. AS Fabrik, era berean, elementu nagusia izango da “Bilbo Unibertsitatearen eta Ezagutzaren Hiria” proiektuan beste prestakuntza proiektuekin batera, Digipen, esate baterako (bideo jokoekin zerikusia duen prestakuntza unibertsitarioa).
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Industria, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia, Enplegua eta talentua, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%66
1.3. “Nagusi Intelligence Center” (NIC) abiaraztea
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Nagusi Intelligence Center (NIC)” hautu garrantzitsuetako bat da aurre egiteko zahartzearen eta “silver economy” deritzonaren erronkari eta aukerei. Proiektu honetan aurrera egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta enpresa eta teknologia eragileekin, eta eragile akademikoekin egingo da lan, zentro berriaren ildo estrategikoak zehazten. Zentroaren egoitza Zorrotzaurreko Tarabusi eraikina izango da, eta izango duen helburua arlo honetako ezagutza sortzea eta zabaltzea izango da, eta aldi berean enpresak martxan jartzea bideratuko du eta sektoreko kualifikazio handiko enplegua sortuko du.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Adinekoak
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%0
1.12. Enplegu planak eta prestakuntza eta gaikuntza programak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Kalitatezko enplegurako aukerak sortuaz lan munduratzea bultzatzearekin konpromisoa hartu jarraitzen du Udalak; horretarako, lanpostua aurkitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonei orientaturiko programak lagunduaz.
Ildo horretan, enplegu planak eta esperientziazko beste programa batzuk garatuko dira Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta beste eragileekin elkarlanean, Bilboko 3.000 langaberi baino gehiagori zuzeneko enplegu aukerak ematera zuzenduta, lan munduan txertatzeko zailtasun handienak dituzten taldeei arreta berezia eginaz. Horretarako, pertsona horiek kontratatu eta gaitzeko ekinbide konkretuak abiaraziko dira, hiriaren proiektu estrategikoei lotutako enplegu aukerak aprobetxatu ahal ditzaten.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%100
1.14. Invest in Bilbao- Biscay: zerbitzuan sakontzea Bilbora enpresa berriak erakartzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Invest in Bilbao-Biscay” Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin ezarri duten estrategia bateratua da, hirian enplegua sortzera eta tokiko eta lurraldeko garapen ekonomikoa sustatzera balio erantsi handiko inbertsioak eta enpresa proiektuak erakartzeko egina.
Agintaldi honetan enpresa berriak erakartzeko zerbitzuan sakonduko da. Inbertsiorako eta enpresak abiarazteko leku gisa hiriak eta lurraldeak duen balio proposamenaren xehetasunak taxutzea eta zerbitzu publikoak, merkaturatze planak eta komunikazio eta marketin digitaleko estrategiak karakterizatzea izango dira garatuko diren zereginak. Misio hori bete ahal izateko, herri erakundeen elkarlanaz gain, aliantzak egingo dira berton erreferentzia diren korporazio eta erakundeekin.
Nazioarteko harremanetan ere sakonduko da, ordezkaritzetan presentzia handituaz eta azoketara sarriagotan joanaz.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Kudeaketa aurreratua, Enplegua eta talentua
%50
1.16. Bilboko portua eta aireportua.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Hirien lehiakortasuna erabakitzen duen faktore nagusietako bat konektagarritasuna da. Bilboko Udalak badaki hiri faktoreak zenbaterainoko garrantzi handia duen ildo horretan eta horregatik, udalaren eskumeneko arlo bat ez bada ere, herri erakundeen elkarlanaren bitartez Bilboren eta gure eragimena heltzen den ingurunearen aireko eta portuko konektagarritasunaren hobekuntza bultzatu gura dugu. Besteak beste, aireko ibilbide berriak eta bai aireportuan bai portuan operatzen duten eragileak erakartzea landuko da, eta hiriaren eta ekipamendu estrategiko horien arteko lotura hobetzen ere lan egingo da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Industria, Obrak eta azpiegiturak
%20
2.9. Gizarte politiken aldeko ituna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gizarte politiken aldeko itunak herritarren gizarte eskubideak egikaritzeko ingurune egokia bultzatzeko Udalak duen konpromisoa erakusten du, eta 46 neurri konkretu zehaztu ditu laguntzarik handiena behar duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Aurreikusitako 46 neurriek
askotariko ekintza konkretuak hartzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanarekin egin dira.
Itunak biztanleria orokorrera zuzendutako neurriak eta talde espezifikoetara zuzendutakoak ditu, besteak beste, umeak eta familia eta gizartetik baztertzeko eta pobrezian jausteko arriskuan dauden pertsonak. Ildo horretan, begiz jota dauka, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta zerbitzu zentraletako profesional kopurua handitzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Pertsona Zaintzaileei Laguntzeko Zerbitzua hobetzea, eskola eremuan eta gurasotasun positiboan hezkuntza esku-hartze soziala bultzatzea eta, kontrol egoki bat eginaz, Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen direla bermatzea.
Beste alde batetik, itunak neurri konkretuak jasotzen ditu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eremuan, besteak beste, gizarteko eta komunitateko eragileak sentsibilizatzea, indarkeria matxistako egoerei aurrea hartzeko eta “zero tolerantzia” indartzeko. Halaber,
kulturartekotasuna sustatu nahi da “Zurrumurruen aurkako” estrategia zabalduaz eta pertsona iheslarien ardura duten eragileekin elkarlana handituaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Balioak, Berdintasuna, Adinekoak, Familia, Gizarte-ekintza
%91
2.18. Garapenerako lankidetzaren gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak beti frogatu izan du konpromisoa hartua duela hegoaldeko herrialderik txirotuenen garapenarekin, ardurakidetasunaren ikuspegitik eta herritartasun globalaren kontzeptutik abiatuta, gizarte batzuen ahultasunak beste batzuen ongizate mailarekin lotzen dituelako.
2020an amaitzen da orain indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana, eta horregatik landuko da plan berri bat, garapenerako lankidetzaren arloan udalak izango duen politikaren ekintza ildo nagusiak modu sistematiko, koherente eta gardenean jasoko dituena
datozen urteotarako, eta hori burutzeko estrategiak, prozedurak eta baliabideak ere jasoko ditu. “Garapenerako Lankidetzaren Gidaplan” berriak nazioarteko lankidetza, sentsibilizazio eta laguntza humanitarioan egin beharreko ekintzak jasoko dituzten garapenerako lankidetza arloko udal politika publiko guztiak hartuko ditu kontuan.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Garapenerako lankidetza, Balioak, Giza eskubideak
%15
4.1. Bilbo unibertsitatearen eta ezagutzaren hiria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok nazioarteko talentu gaztearentzat erakargarria den ezagutza hub bat izan nahi du, unibertsitateek, ikastetxeek eta ikerketa zentroek ekosistema ireki eta dinamiko bat sortzeko modukoa, enpresa eta ekintzailetza ehunarekin harreman estuan.
Horretarako, aurreikusita dago Deustu-Sarriko-Zorrotzaurre-Basurtu ardatzean prestakuntza zentro berriak ezartzeko eta horiei dagozkien espazio lagungarriak (ikastetxeen egoitzak, etxebizitza merkearen eskaintza…) jartzeko ekintzak burutzea.
Beste alde batetik, prestakuntza zentroen artean eta ikerketa zentroekin eta enpresekin aliantzak egitea sustatuko da, Bilboko unibertsitate prestakuntza nazioartekotzeko eta hiriaren eta Euskadiren ekoizpen ehunera gehiago hurbiltzeko. Ekonomia ehun berria, balio erantsi handikoa eta nazioartekotzeko ahalmen handikoa (hala nola, AS Fabrik), sortzea erraztuko duten prestakuntza ekinbideei lotutako ekintzailetza ere sustatuko da.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Hezkuntza, Enplegua eta talentua, Gazteria, Ekonomiaren Garapena
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%50
4.6. Gazteen boluntariotza sustatzeko programa berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udalak gazteen boluntariotza indartu nahi du gazteek “Balioen Hiria” eraikitzen parte hartzeko eta konpromisoa hartzeko, boluntariotza programa berri bat abiaraziaz. Bilboko gazteek tokiko eta Europakoa boluntariotza proiektuetan parte hartzea bultzatzeko kondiziorik egokienak sortzea eta tokiko proiektuetan Europako gazte boluntarioen harrera hobetzea da programaren helburua.
Programa martxan jartzeak boluntariotza proiektu eta aukera guztien informazio osoa izango duen webgune berri bat irekitzea ekarriko du, eta tresna bikaina izango da ikastetxe eta unibertsitateetarako sentsibilizazio eta informazio kanpaina espezifikoak egiteko eta zabalkunderako eta kontsultarako. Beste alde batetik, laguntasun zerbitzu bat sortuko da Europako Elkartasun Gorputzaren bitartez tokiko eta Europako boluntariotza proiektuetan parte hartu nahi duten boluntario gazteentzat eta bertoko antolakundeentzat.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Gazteria
%80
7.5. Abandoko geltokiaren hirigintza antolamendua onartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Abiadura handia Bilbora heltzeak Abandoko geltokiko lursailetan eta hurreko espazioetan hirigintzako esku hartzeak egin beharra ekarriko du, geltoki berria hirian integratzeko eta azpiegitura berriaren sarbideak egin ahal izateko. “Abandoko Geltokiaren Hiri Antolamenduko Plan Berezian” jasoko dira esku hartze horiek, eta eginkizun hauek hartuko ditu:
• Geltokia lurperatzeak libre utzitako lursailen (Hurtado de Amezaga kalearen ondoko burdinbideak) eta Bailen kalearen aurrealdearen antolamendua.
• Erabilera berriak oraingo “ganga” osatzen duten eraikinetarako eta Concordia geltokirako.
• Iparraldeko Partikularreko eraikinen kontserbazio eta esku-hartze irizpideak.
• Abando eta San Frantzisko ‒ Bilbo Zaharra auzoen artean dauden hiri oztopoak kentzea.
Plan hau hirigintza diseinuko lehiaketa baten deialdia eginaz zehaztu eta onartuko da; horrek hasierako lehen fase ireki bat edukiko du proposamenak aurkezteko eta ondorengo fase itxi bat, eta hortik hautatuko da aukera gune honetarako diseinua.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando)
%5