Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
4.3. “Hiri Hezitzaileak” proiektuari bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbo Hiri Hezitzaileen proiektuko kide da, eta horren bitartez sare tematikoak sortzen dira estatu mailan hainbat udalerriren partaidetzarekin, hezkuntzaren arloko esperientziak eta jokaera onak elkarri erakustea helburu hartuta. Konkretuki, Bilbok parte hartzen du “Balioen Hiria”, “Eskola Bereizketa” eta “Turismo Iraunkorra Hiri Hezitzaileetan” sareetan.
Datozen urteotan sare horietako jarduerari eustea pentsatu da, ikasten eta neurri edo ekinbide berriak detektatzen jarraitzeko asmoz, hezkuntzaren kalitatea hobetzen jarraitze aldera, Bilbo hiri hezitzaile / balioen hiri gisa erreferentzia bilakaraziaz.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Hezkuntza, Berdintasuna, Gazteria, Balioak
%90
4.7. Bilbao Hiri Gaztea (Gaztediaren Udal Estrategia).
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbo gazteek garapen aukerarik onenak izango dituzten eta parte-hartze aktiboa izango duten hiri gaztea bilakarazten laguntzen duen estrategia bat artikulatzeko udalak daukan konpromisoaren emaitza da Bilbo Hiri Gaztea. Estrategia horretan oinarrituta, Gaztediaren parte-hartzea eta haien beharren eta esperantzen entzute aktiboa oinarri dituzten ekintza eta neurri zehatz berriak planteatuko dira.
Bilbao Hiri Gaztea 3 ekintza ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: “Gaztedi Emantzipatua”, hor sartuko dira enplegua, prestakuntza, mugikortasunerako laguntza, etxebizitza eta bizitzeko baliabideak jomuga dituzten ekintzak; “Gaztedi Aktiboa”, kultura, kirol eta aisia, bizitza osasuntsu eta ekintzailetza kulturaren arloetako neurrietarako; eta “Gaztedi Konprometitua”, parte-hartzea, boluntariotza, gizarte eta elkartasun ekintzailetza eta euskararen sustapena ekimen eremu izango dituena.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Euskara, Gazteria, Osasuna, Balioak, Enplegua eta talentua, Kirola, Kultura eta aisia
%80
5.10. Errugbia eta bere balioak sustatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbok egin duen hautua errugbian egitea Bilboko gazteen artean bultzatzea da, errugbia gazteentzat heziketarako eta balio positiboak sortzeko tresnatzat hartuta, eta herritarren ongizatea eta osasuna hobetzen lagundu dezakeen aisia osasungarriaren eragile gisa. Beste alde batetik, kategoria goreneko errugbi talde bati laguntzeko behar den oinarrizko egitura lortzera ere heldu nahi da.
Horretarako, kirol instalazioak hobetuko dira eta kirola bera ikusgai egiteko ekintzak bultzatuko dira. Instalazioei dagokienez, Zorrotzako errugbi zelaia (zelaia eta aldagelak) eta Errekaldeko zelaia (aldagelak eta gimnasioa) hobetu eta egokituko dira. Ikusgai egiteari dagokionez, gazteen artean zabalkunde kanpainak egingo dira errugbian egiten duten klubekin eta ikastetxe elkartuekin elkarlanean, 500 jokalari, neska-mutil, izatera heltzea helburu hartuta.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Kirola, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Osasuna, Balioak
- Eremu geografikoak
- 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%90
1.12. Enplegu planak eta prestakuntza eta gaikuntza programak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Kalitatezko enplegurako aukerak sortuaz lan munduratzea bultzatzearekin konpromisoa hartu jarraitzen du Udalak; horretarako, lanpostua aurkitzeko zailtasun handienak dituzten pertsonei orientaturiko programak lagunduaz.
Ildo horretan, enplegu planak eta esperientziazko beste programa batzuk garatuko dira Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta beste eragileekin elkarlanean, Bilboko 3.000 langaberi baino gehiagori zuzeneko enplegu aukerak ematera zuzenduta, lan munduan txertatzeko zailtasun handienak dituzten taldeei arreta berezia eginaz. Horretarako, pertsona horiek kontratatu eta gaitzeko ekinbide konkretuak abiaraziko dira, hiriaren proiektu estrategikoei lotutako enplegu aukerak aprobetxatu ahal ditzaten.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
%100
2.4. Gurasotasun positiboaren programa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gurasotasun positiboa familientzako elementu erraztasun-emaile eta lagungarri bat da euren seme-alabak zaindu, hazi eta hezteko. Udalak neurriak sendotu nahi ditu arlo honetan prebentzioaren eta umeen babesgabetasun egoerak detektatu eta artatzearen ikuspegitik.
Horretarako, gurasotasun positiboaren berariazko programa bat diseinatzea dago aurreikusita, guraso gaitasunak hainbat arrazoigatik gutxituta sumatzen dituzten familiei behar duten laguntza eskaintzeko, eta gaitasun horiek eurenganatzeko ikaskuntza eta laguntasuna ere emateko. Laguntza jarduerak banakakoak nahiz taldekoak izan ahal izango dira.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Gizarte-ekintza, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Familia
%0
2.6. Haurtzaroko eta Nerabezaroko hiri laguna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok UNICEFen aitorpena lortu du 2019an “Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” delako, eta “Ume eta Nerabeen Udal Plana” landu du datozen urteotan neurri zehatzak garatzeko.
Udal politikagintzan parte hartzea zein garrantzitsua den kontuan hartua, Haurtzaroko eta Nerabezaroko Kontseilua eratu da, neskatoen, mutikoen eta nerabeen parte-hartzea artikulatzeko, eta espazio bat aitortu zaie hitz egin dezaten eta ideiak proposa ditzaten.
Kontseiluak 45 ordezkari ditu, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak. Agintaldi honetan Kontseilua bultzatu nahi da eta ikusgaitasun handiagoa eman gura diogu, ikastetxeetara hurbilduaz eta talde honi eragiten dioten gaietan ikastetxekoek parte hartzea
bultzatuaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Gizarte-ekintza, Balioak, Hezkuntza, Haurrak eta adingabeak
%100
2.18. Garapenerako lankidetzaren gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak beti frogatu izan du konpromisoa hartua duela hegoaldeko herrialderik txirotuenen garapenarekin, ardurakidetasunaren ikuspegitik eta herritartasun globalaren kontzeptutik abiatuta, gizarte batzuen ahultasunak beste batzuen ongizate mailarekin lotzen dituelako.
2020an amaitzen da orain indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana, eta horregatik landuko da plan berri bat, garapenerako lankidetzaren arloan udalak izango duen politikaren ekintza ildo nagusiak modu sistematiko, koherente eta gardenean jasoko dituena
datozen urteotarako, eta hori burutzeko estrategiak, prozedurak eta baliabideak ere jasoko ditu. “Garapenerako Lankidetzaren Gidaplan” berriak nazioarteko lankidetza, sentsibilizazio eta laguntza humanitarioan egin beharreko ekintzak jasoko dituzten garapenerako lankidetza arloko udal politika publiko guztiak hartuko ditu kontuan.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Giza eskubideak, Garapenerako lankidetza
%15
4.1. Bilbo unibertsitatearen eta ezagutzaren hiria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok nazioarteko talentu gaztearentzat erakargarria den ezagutza hub bat izan nahi du, unibertsitateek, ikastetxeek eta ikerketa zentroek ekosistema ireki eta dinamiko bat sortzeko modukoa, enpresa eta ekintzailetza ehunarekin harreman estuan.
Horretarako, aurreikusita dago Deustu-Sarriko-Zorrotzaurre-Basurtu ardatzean prestakuntza zentro berriak ezartzeko eta horiei dagozkien espazio lagungarriak (ikastetxeen egoitzak, etxebizitza merkearen eskaintza…) jartzeko ekintzak burutzea.
Beste alde batetik, prestakuntza zentroen artean eta ikerketa zentroekin eta enpresekin aliantzak egitea sustatuko da, Bilboko unibertsitate prestakuntza nazioartekotzeko eta hiriaren eta Euskadiren ekoizpen ehunera gehiago hurbiltzeko. Ekonomia ehun berria, balio erantsi handikoa eta nazioartekotzeko ahalmen handikoa (hala nola, AS Fabrik), sortzea erraztuko duten prestakuntza ekinbideei lotutako ekintzailetza ere sustatuko da.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Enplegua eta talentua, Hezkuntza, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%50
4.2. Haur eskola berriak irekitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udala konpromisoa hartuta dago haurtzarotik hezkuntza zerbitzu eta azpiegiturak bideratzearekin eta gurasoen lana bateragarri egitearekin, eurentzat haur eskolak jarriaz hiriko auzoetan. Zeregin honekin jarraitu nahi da, orain dagoen 14 haur eskolako sarea handituaz.
Horretarako, aurreikusita dago beste 2 haur eskola jartzea, Iruartetan (2020-2021 ikasturtean) eta Indautxun (2022-2023 ikasturtean), eta horrek 84 postu gehiago emango ditu (42 postu haur eskola bakoitzean). Matiko, Zurbaran eta Santutxuko haur eskoletan hobekuntza eta handitze lanak egin behar direla ere nabaritu da; agintaldi honetan proiektu espezifikoak diseinatuko dira horietarako.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Hezkuntza, Euskara, Familia
- Eremu geografikoak
- 4. barrutia (Begoña), 2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando)
%50
4.5. Nerabeentzako aisiaren eta kirolaren udal programazioa hurreratuaz hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Nerabeei zuzendutako aisia eta kirol eskaintza ireki eta plural bat garatzea funtsezkoa da aisiako kultura osasungarri, proaktibo, parte-hartzezko eta balioetan oinarritutako bat, pertsonaren garapenari eta gazteen beregaintasunari lagunduko diona, errespetuan oinarritutako berdinen arteko harremanak sortzeko.
Giro horretan, Bilbok dagoen programazio eskaintza hurreko eta “auzo kiroletako” ikuspegi batetik hobetu gura du.
Gazteen parte-hartzearekin, Bilbok “GazteKluba” programa indartu nahi du, euren beharrei erantzungo dien ekipamendu sare bat eta aisia eta kirol jardueren agenda bat diseinatuaz.
Testuinguru horretan, ekintzarik berehalakoena, Basurtuko gai sukoien eraikin zaharrean beste “Gaztegune” bat irekitzea aurreikusita dago.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Balioak, Kultura eta aisia, Kirola, Berdintasuna
%40
9.1. Euskararen erabilera normalizatzeko plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Euskararen erabilera normalizatzeko plan berriaren bidez euskararen erabilera finkatu nahi da, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai Udalaren barruko lanak egiten eta kudeatzen. Azken helburua herritarrek Udalarekiko harremanean dituzten hizkuntza eskubideak bermatzea da.
Barrura begira, Udalaren arlo bakoitzari egokitutako gaikuntza eta prestakuntza ekintzak egitea pentsatuta dago. Era berean, kalitatearekin zerikusia duten berariazko ekintzak abiaraziko dira, eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak finkatuko dira. Besteak beste, ahozko arretan, jendaurreko ekitaldietan eta komunikazio eta zabalkunde ekintzetan euskara erabiltzeko protokoloak prestatzea eta euskarazko agiri estandarizatuak lantzea izango dira ekintza horiek.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Euskara
%75
9.2. Lehenengo hitza euskaraz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Lehenengo hitza euskaraz” Bilbon euskararen gizarte erabilera areagotzera zuzendutako ekinbide bat da; horretarako berariazko zabalkunde kanpainak egingo dira, herritarrei arreta egiten zaien lekuetan euskararen erabilerari buruz jokabide proaktiboa nagusitu dadin.
Kanpaina horiek hiriaren kultura eta aisia ekitaldi edo egun adierazgarriei lotutako orri sortak diseinatu eta zabaltzea izango dute oinarri, esate baterako, San Tomas eguneko azoka, kirol ekitaldiak eta abar.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Euskara
%20
9.3. Bilbon euskaraz bizi.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Bilbon euskaraz bizi” herritarren artean euskararen erabilera sustatzera zuzendutako ekinbideetako bat da, eta euskara “kalean” mobilizatzen du.
Horretarako, urtero diseinatuko da berariazko jarduera egitarau bat, herritarren ahozko hizkuntza ohiturak aldatzera zuzendua, euskarari lotutako gizarte-eragile eta elkarteekin elkarlanean eta koordinatuta. Jarduerek elkarrizketa sustatzeko berariazko espazioak, prestakuntza hitzaldi eta ikastaroak, auzoetako topaguneak eta abar ekarriko dituzte, bai formatu presentzialean bai digitalean.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Euskara
%75