Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
6.5. EraStop APP bultzatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Prebentzioa lehentasun bat da Bilboko Udalak bultzatutako segurtasun politikaren barruan, bereziki arlo honetan ahulagotzat jotzen diren talde jakin batzuei dagokienez, esate baterako emakumeak. Testuinguru honetan, teknologia berriek balio handia dute segurtasun arloan prebentziozko arreta indartzeko, telefono mugikorretarako berariazko aplikazioen garapena erraztuaz, EraStop adibidez.
EraStop-ek Bilboko emakumeen esku alerta sistema bat jartzen du, eraso matxisten salaketak geolokalizatzeko modua ematen duena eta Udaltzaingoaren baliabideak berehala aktibatzeko modua ematen duena. Aplikazioak hiru funtzionaltasun dauzka, eraso bat salatzeko, horrelako delituen lekuko moduan informatzeko edo laguntasuna eskatzeko. Gaur egun, 20.000 pertsona inguru dira aplikazioaren erabiltzaile.
Datozen urteotan 70.000 erabiltzailetara heldu nahi da, eta aurreikusita dago berariazko zabalkunde eta komunikazio kanpainak egitea, tresna ezagutarazteko eta erabilarazteko.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Segurtasuna eta bizikidetza, Berdintasuna, Oinarrizko zerbitzuak
%45
2.9. Gizarte politiken aldeko ituna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gizarte politiken aldeko itunak herritarren gizarte eskubideak egikaritzeko ingurune egokia bultzatzeko Udalak duen konpromisoa erakusten du, eta 46 neurri konkretu zehaztu ditu laguntzarik handiena behar duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Aurreikusitako 46 neurriek
askotariko ekintza konkretuak hartzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanarekin egin dira.
Itunak biztanleria orokorrera zuzendutako neurriak eta talde espezifikoetara zuzendutakoak ditu, besteak beste, umeak eta familia eta gizartetik baztertzeko eta pobrezian jausteko arriskuan dauden pertsonak. Ildo horretan, begiz jota dauka, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta zerbitzu zentraletako profesional kopurua handitzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Pertsona Zaintzaileei Laguntzeko Zerbitzua hobetzea, eskola eremuan eta gurasotasun positiboan hezkuntza esku-hartze soziala bultzatzea eta, kontrol egoki bat eginaz, Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen direla bermatzea.
Beste alde batetik, itunak neurri konkretuak jasotzen ditu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eremuan, besteak beste, gizarteko eta komunitateko eragileak sentsibilizatzea, indarkeria matxistako egoerei aurrea hartzeko eta “zero tolerantzia” indartzeko. Halaber,
kulturartekotasuna sustatu nahi da “Zurrumurruen aurkako” estrategia zabalduaz eta pertsona iheslarien ardura duten eragileekin elkarlana handituaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Adinekoak, Balioak, Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna
%91
2.10. Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sustatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udalak emakumeen parte-hartze eta solaskidetza soziopolitikoa bultzatu gura du parte hartzeko espazio eta egiturak indartuaz eta emakumeen eta feminismoaren elkarte mugimenduaren inplikazioa sustatuaz.
Agintaldi honetan mugimendu feministentzat, emakumeen elkarteentzat, beste emakume talde batzuentzat eta tokiko administrazioarentzat egitura malgu bat eta espazio berriak sortzea erabaki da. Helburua parte-hartze estrategia bateratuak egituratzea da, Bilbon emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna zailtzen duten oztopoak ezabatzeko bidean, ekintza politikak edo zerbitzu prestazioak bultzatzen lagunduko dutenak.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Berdintasuna
%65
2.11. Bikaintasuna genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretan.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Genero indarkeria jasaten duten emakumeen arretan bikainak izatea Udalaren konpromiso bat da, eta horretarako arreta osoa ematen duen zerbitzu bata dauka, ekintza urgentea, pertsonala, jarraitua eta espezializatua bermatzen diena egoera horretan dauden emakumeei.
Datozen urteotan urrats bat gehiago eman gura dugu emakumeen errealitateen eta beharren aniztasuna identifikatzea errazteko bidean, eskaintzen den zerbitzua hobetzen jarraitze aldera eta egoera horretan egon litezkeen talde guztietara heltze aldera.
Denbora bitarte honetan, eta gizon-emakumeen berdintasunerako udal ordenantza berrian ezarritakoari jarraituaz, intersekzionalitatea erantsiko da, desberdintasun egoera ikusgai egiten, aztertzen eta hartan esku hartzen laguntzen duen tresna bat delako, sexu eta funtzio aniztasuna eta bizi zikloa kontuan hartuaz informazio bereizia ematen duena.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Berdintasuna
%80
2.12. Gazteen artean indarkeria matxistari aurrea hartzeko lantegiak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Genero berdintasunerako kultura sortzen duten balioak eta jarrerak sustatzen, bizitzako lehen etapetatik egin behar da lan, kontzientzia eta jarrera kritikoa bultzatuaz maskulinotasunaren eta femeninotasunaren ereduen inguruan eta harreman afektibo-sexualaren ereduen gainean modu normalizatuan eguneroko bizitzan.
Ildo horretan, Udalak gazteen artean berdintasunezko harreman ereduen garapena bultzatu nahi du hezkuntzaren arloan “Indarkeria Matxistaren Prebentziorako Programa” berrindartuaz. Programak ikasleei zuzendutako prestakuntza lantegiak eta irakasleei eta familiei zuzendutako informazio elkarrizketak antolatzea aurreikusten du. Datozen urteotan ikastetxeetakoen parte-hartzea handitu
nahi da, arautu gabeko prestakuntza ematen duten ikastegiak ere sartuaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza, Balioak, Gazteria, Berdintasuna, Familia
%75
2.13. Aniztasun sexualaren aldeko politikak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak tolerantzia eta aniztasun sexualaren alde herritarrengan kontzientzia sortzeko konpromisoarekin jarraitzen du, gizartean ikusgai egiteko zeregina hartuaz eta sexu orientazioagatik eta genero identitateagatik bereizkeria baztertzeko eginkizuna beteaz.
Horretarako, sexu aniztasunaren aldeko eta homofobiaren aurkako sentsibilizazio kanpaina berriak eta LGTBQ taldearentzat berariazko neurriak abiaraziko dira. Gainera Sexu Aniztasunerako Foro bat jarriko da martxan udalerriko LGTBQ mugimenduarekin batera, eta talde honekiko gizarte solaskidetzarako organoa bilakatuko da, sexu aniztasunaren aldeko politikak aplikatzea errazteko.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Berdintasuna
%85
2.14. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. udal Plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udal ibilbideak, berdintasunaren esparruan, gizon-emakumeen berdintasunerako zenbait plan garatzea eta egikaritzea izan du oinarri, eta arlo honetako lehen udal ordenantza onartzea ere bai. Tresna hauen helburu komuna gizarte eta genero bereizkeriak eta desberdintasunak sortzen eta birsortzen dituzten egiturak baztertzen laguntzea eta Bilbon emakumeenganako indarkeriaren kausak eta ondorioak ezabatzen laguntzea da.
Ibilbide honekin jarraituaz, Bilboko Udalak, Bilboko Berdintasun Kontseiluaren, mugimendu feministen, emakumeen elkarteen, beste emakume talde batzuen eta kontseilu sektorialen partaidetzarekin, “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plan” berri bat landuko du, V. Plana izango dena, eta Berdintasunerako Udal Ordenantza onartuaz bereganatu zituen konpromisoak beteko ditu.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
%55
2.18. Garapenerako lankidetzaren gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak beti frogatu izan du konpromisoa hartua duela hegoaldeko herrialderik txirotuenen garapenarekin, ardurakidetasunaren ikuspegitik eta herritartasun globalaren kontzeptutik abiatuta, gizarte batzuen ahultasunak beste batzuen ongizate mailarekin lotzen dituelako.
2020an amaitzen da orain indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana, eta horregatik landuko da plan berri bat, garapenerako lankidetzaren arloan udalak izango duen politikaren ekintza ildo nagusiak modu sistematiko, koherente eta gardenean jasoko dituena
datozen urteotarako, eta hori burutzeko estrategiak, prozedurak eta baliabideak ere jasoko ditu. “Garapenerako Lankidetzaren Gidaplan” berriak nazioarteko lankidetza, sentsibilizazio eta laguntza humanitarioan egin beharreko ekintzak jasoko dituzten garapenerako lankidetza arloko udal politika publiko guztiak hartuko ditu kontuan.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Giza eskubideak, Balioak, Garapenerako lankidetza
%15
6.6. Auzoetan segurtasunik gabeko guneak minimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Auzoen segurtasunik gabeko guneak identifikatzea garrantzi handiko elementua da Bilboko prebentziozko segurtasun ereduan, eta horren gainean ari gara lanean, hiriko hiriguneak inklusio, segurtasun, erresilientzia eta iraunkortasun handiagoa izatea lortze aldera.
Horretarako, Udalak auzoetan detektatzen diren segurtasunik gabeko puntuetan etengabe ekinean jarraituko du. Dagoeneko identifikatuta dauden guneak berraztertuaz eta segurtasunik gabekotzat jotzen diren edo izan daitezkeen gune berriak identifikatuaz eta katalogatuaz. Identifikazio fase honen ondoren, kasu bakoitzerako ekintza konkretuak zehaztu eta gauzatuko dira (argiteria hobetzea, irisgarritasun elementuak, oinezkoen pasabide berriak, arkitektura oztopoen konponbideak…).
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza, Oinarrizko zerbitzuak, Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%70
6.8. Herritartasunaren eta aniztasunaren udal plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak bereganatu egiten du Bilbo kohesionatu eta berritzaile baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa, garapena eta bizi kalitatea nagusi izan daitezen. Helburu horren barruan, Bilbok kulturarteko gizarte bat garatzearen hautua egiten du, ezberdintasunak berdintasun esparru batean onartuaz eta herritarren baliabide aniztasuna indartuaz, gehitzeko eta elkarrekin hiria garatzen laguntzeko. Guztiek parte aktiboki hartuko duten hiri bat, eta bizikidetza proiektu komunean parte hartzeko pertsona guztiei aukera emango zaiena.
Horretarako, “Herritartasunaren eta Aniztasunaren Udal Plan” berri bat garatuko da, zeharretara zabalduko dena, etorkinak udalaren bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean txertatzeko. Plan horren lehentasun ildoak gizarte kohesiora, kulturarteko bizikidetzara eta inklusiozko herritartasun bat lortzera bideratuko dira.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Bizikidetza, Berdintasuna, Segurtasuna eta bizikidetza
%20