Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

2.16. Udalaren I. Osasun Plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak Bilboko biztanleriaren osasuna hobetzen lagundu eta horri lotutako gizarte desberdintasunak gutxitu gura ditu, udal politikak eta zerbitzuak diseinatuaz. Horretarako, udal politika guztietan osasunaren ikuspegia eranstea bultzatuko da, zeharretara lantzen den gai bat
izan dadin sail bakoitzean lantzen diren ekintza guztietan.
Udaletxean osasuna zeharretara eransten laguntzeko tresna lehenengo “Udalaren Osasun Plana” zehaztu eta martxan jartzea izango da. Planak ekintza orokorragoak jasoko ditu, beharren duten auzoetara eta egoera ahulenean dagoen biztanleriara zuzendutako beste berariazko ekintzekin batera.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Udalaren I. Osasun Planeko jarduketen aurrerapen-maila.

%85

2.18. Garapenerako lankidetzaren gidaplan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak beti frogatu izan du konpromisoa hartua duela hegoaldeko herrialderik txirotuenen garapenarekin, ardurakidetasunaren ikuspegitik eta herritartasun globalaren kontzeptutik abiatuta, gizarte batzuen ahultasunak beste batzuen ongizate mailarekin lotzen dituelako.
2020an amaitzen da orain indarrean dagoen Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana, eta horregatik landuko da plan berri bat, garapenerako lankidetzaren arloan udalak izango duen politikaren ekintza ildo nagusiak modu sistematiko, koherente eta gardenean jasoko dituena
datozen urteotarako, eta hori burutzeko estrategiak, prozedurak eta baliabideak ere jasoko ditu. “Garapenerako Lankidetzaren Gidaplan” berriak nazioarteko lankidetza, sentsibilizazio eta laguntza humanitarioan egin beharreko ekintzak jasoko dituzten garapenerako lankidetza arloko udal politika publiko guztiak hartuko ditu kontuan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Garapenerako lankidetza, Giza eskubideak
Garapenerako Lankidetzaren Gidaplana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%15

7.1. Bilboko Ingurumen Estrategia aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok udalerriaren etengabeko ingurumen hobekuntzarantz jarduteko konpromisoa bereganatzen du. Horrexegatik, udalerriaren ingurumen iraunkortasuna indartu eta handitzera begira, datozen urteetarako Ingurumen Estrategia zehaztu du, ingurumenaren ikuspegitik dauzkagun 3 erronka handiei erantzuna emateko: CO2-an neutrala izatea, klima aldaketarekiko erresilientzia edukitzea eta ingurumen kalitatean osasungarria izatea.
Helburua 2030ean CO2 emisioen % 40 gutxitzera heltzea eta 2050ean neutrotasuna lortzea da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Industria, Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak, Ingurumena
Bilboko Ingurumen Estrategiaren ezarpenaren aurrerapen-maila.

%41

7.12. Tokiko 21eko Agenda garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ingurumenarekiko begirunetsuagoa den posizio baterantz egokitzen du bere udal politika. Udalak aspaldidanik egiten du lan garapen iraunkorraren alde, Tokiko 21eko Agenda bereganatuaz garapen iraunkorraren ikuspegitik hiria hobetzen jarraitzeko tresna bat delako.
Udalak bere Ingurumen Estrategia betetzeko bultzatuko dituen helburu eta ekintzak zehazten ditu Tokiko 21eko Agendak. Hori guztia, bilbotarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten gizarte moderno, zuzen eta solidarioago baterantz, inguruari begirunea dion ekonomia lokal dinamiko baterantz eta hiri ingurune iraunkor baterantz aurrera egiteko helburuz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Balioak, Industria, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna
Tokiko 21eko Agenda ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%55

7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia
"Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50