Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.7. Argindarrezko ibilgailuaren erabilera erakargarri egitea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak mugikortasuna karbonogabetzea bultzatzen du, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatuaz. Horrek airearen kalitatea hobetzen eta, beraz, kutsaduraren efektuen mendean gutxiagodaudenez, Bilboko biztanleen osasuna hobetzen laguntzeaz gain, kutsadura akustikoa
gutxitzen eta, beraz, horri lotutako gaixotasunak gutxitzen ere laguntzen du.
Helburu horretan aurrera egiten jarraitze aldera, elektrolineak jartzeko plan bat garatuko da eta udal aparkalekuetan birkargatzeko puntuak instalatzea bultzatuko da.
Era berean, Bbilborako birkargatze “zerbitzu/negozio/kontzesio eredu” egokiena zein den erabakiko da, birkargatzeko puntuen oraingo hitzarmena 2021ean amaitzen denean. Horretarako, beste hirietan erabiltzen diren kudeaketa eredu guztiak aztertuko dira. Azterketak argindarrezko ibilgailuetarako birkarga puntuen azpiegitura ere zehaztuko du, nahikoa izan dadin eta herritarren eskaera aurreikuspenari egokituta egon dadin, bai lurrazalean bai sestra azpian.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna
Elektrolinerak jartzeko planaren aurrerapen-maila.

%35

3.10. BilboBus autobusak berritzea ibilgailu elektriko eta hibrido berriak hartuaz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzera bideratzen ditu bere mugikortasun politikak. Horregatik, autobusetan eta udal ibilgailuetan zero igorpen duten hautabideak hobestea bultzatzen du, partikula kutsagarrien emisioa eta CO2 emisioak mugatzeko.
Helburua herri garraiorako iraunkortasun handiagoko autobus multzoa lortzea da, eta horrexegatik eskuratzen ari gara entxufatzerik behar ez duten autobus hibridoak eta % 100 elektrikoak. 2023ra begira, helburua daBilbobusen 141 autobusetatik 104 ibilgailu iraunkorrak izatea.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Osasuna, Oinarrizko zerbitzuak
Autobus iraunkorren flotaren berrikuntzan izandako aurrerapen-maila.

%100

7.1. Bilboko Ingurumen Estrategia aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok udalerriaren etengabeko ingurumen hobekuntzarantz jarduteko konpromisoa bereganatzen du. Horrexegatik, udalerriaren ingurumen iraunkortasuna indartu eta handitzera begira, datozen urteetarako Ingurumen Estrategia zehaztu du, ingurumenaren ikuspegitik dauzkagun 3 erronka handiei erantzuna emateko: CO2-an neutrala izatea, klima aldaketarekiko erresilientzia edukitzea eta ingurumen kalitatean osasungarria izatea.
Helburua 2030ean CO2 emisioen % 40 gutxitzera heltzea eta 2050ean neutrotasuna lortzea da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Industria, Balioak, Ingurumena
Bilboko Ingurumen Estrategiaren ezarpenaren aurrerapen-maila.

%41

7.12. Tokiko 21eko Agenda garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ingurumenarekiko begirunetsuagoa den posizio baterantz egokitzen du bere udal politika. Udalak aspaldidanik egiten du lan garapen iraunkorraren alde, Tokiko 21eko Agenda bereganatuaz garapen iraunkorraren ikuspegitik hiria hobetzen jarraitzeko tresna bat delako.
Udalak bere Ingurumen Estrategia betetzeko bultzatuko dituen helburu eta ekintzak zehazten ditu Tokiko 21eko Agendak. Hori guztia, bilbotarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten gizarte moderno, zuzen eta solidarioago baterantz, inguruari begirunea dion ekonomia lokal dinamiko baterantz eta hiri ingurune iraunkor baterantz aurrera egiteko helburuz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Industria, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak
Tokiko 21eko Agenda ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%55

7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Zientzia eta teknologia
"Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.14. Herritarren kontzientziazioa birziklapenarekin (Ekonomia zirkularra).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Baliabideak aprobetxatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea nagusi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu batera aldatzeko trantsizioa egitea hiri iraunkorren erronka handietako bat da.
Ildo horretan, Bilbok birziklatzeko ohitura sendotu eta kontsumo iraunkorra eta hondakinen kudeaketa ona sustatu gura ditu.
Datozen urteotan Udalak herritarrentzako zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak egitea erabaki du, birziklatzearen eta lehengaiak modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziaz eta onurez herritarrak konturarazteko. Teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, mugikorrerako aplikazio bat garatzea pentsatuta dago, gai organikoa birziklatzea eta “Bilbogarbi” gune garbiak erabiltze sustatzeko. Aplikazio honi esker, hondakinen balioarekin jokatu ahal izango da, sariak lortzeko aukera emango duten “puntuak” eskuratuko baititu.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia, Balioak, Kontsumoa, Ingurumena
Herritarrak birziklatzearekin kontzientziatzeko neurriak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%50