Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
8.5. Goi auzoetan irisgarritasuna hobetzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilboko goi auzoak esaten zaienak hobetu eta biziberritzeak Udalarentzat lehentasuna izaten jarraitzen du, euren orografia bereziak eragiten dituen irisgarritasun eta ekipamendu gabeziak apurka-apurka minimizatzeko helburuz. Agintaldi honetarako esfortzuak irisgarritasun fisikoaren arazoak konpontzera bideratuko dira, bai auzoen barruan bai hiriaren erdialdearekiko loturan.
Horretarako, zenbait esku-hartze egingo dira, eta lehentasuna emango zaie bilguneetaranzko (ekipamenduak, zerbitzu zentroak…) ibilbideei eta garraiobideekin dituzten konexioei. Esku hartze horiek batez ere ekarriko dute arrapalak eta irisgarritasun elementu mekanikoak instalatzea, espaloi ertzak janaz beheratzea eta garraiobide egokituak auzoetan: Olabeaga, Uribarri‒Bakio, Plentzia, Gorliz, Irala‒Andres Isasi, San Agustin estarta, Mallona‒San Domingo Guzman, Altamira eta Otxarkoaga.
- Helburua
- 8. Auzoen garapena.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Espazio publikoa
- Eremu geografikoak
- 2. barrutia (Uribarri), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 4. barrutia (Begoña)
%90
10.2. Parte hartuzko aurrekontuen prozesua aztertzea eta hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Aurrekontuak parte hartuaz lantzeko prozesuaren metodologia berri bat diseinatzea. Udalaren aurrekontuaren zati baten zertarakoa erabakitzen den prozesu honetan herritarrei zeregin protagonistakoa ematea helburu dugula.
Prozesu berriak erraztu egingo du herritarrek proposamenak egitea eta tramitatzea, eta proposamenak aztertu eta lehenestea ere bai, eta lehen unean baztertu diren proposamenak barrutietan berriro balioesteko aukera emango da.
- Helburua
- 10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Kudeaketa aurreratua, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%75
10.4. Irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua ikuspegi hartuta herritarrentzako informazioa hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak lanean jarraitzen du herritarrei zuzendutako udal informazioan eta arretan irisgarritasun unibertsala hobetzen.
Berariaz, herritarrentzat interes handienekoa den informazioari eta dokumentazioari dagokionez, datozen urteotan “irakurketa erraza” kontzeptua estandarizatzen eta orokortzen sakondu gura dugu. Berdintsu, irisgarritasun kognitibo eta sentsorialeko berrikuntza proiektuak garatzen, eta Udalaren pertsonala arlo honetan prestatzen eta sentsibilizatzen.
- Helburua
- 10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Herritarrentzako arreta, Kudeaketa aurreratua, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna
%41