Hezkuntza

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

4.3. “Hiri Hezitzaileak” proiektuari bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bilbo Hiri Hezitzaileen proiektuko kide da, eta horren bitartez sare tematikoak sortzen dira estatu mailan hainbat udalerriren partaidetzarekin, hezkuntzaren arloko esperientziak eta jokaera onak elkarri erakustea helburu hartuta. Konkretuki, Bilbok parte hartzen du “Balioen Hiria”, “Eskola Bereizketa” eta “Turismo Iraunkorra Hiri Hezitzaileetan” sareetan.
Datozen urteotan sare horietako jarduerari eustea pentsatu da, ikasten eta neurri edo ekinbide berriak detektatzen jarraitzeko asmoz, hezkuntzaren kalitatea hobetzen jarraitze aldera, Bilbo hiri hezitzaile / balioen hiri gisa erreferentzia bilakaraziaz.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Hezkuntza
"Hiri hezitzaileak" proiektuaren ekintzen aurrerapen-maila.

%90

2.6. Haurtzaroko eta Nerabezaroko hiri laguna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok UNICEFen aitorpena lortu du 2019an “Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” delako, eta “Ume eta Nerabeen Udal Plana” landu du datozen urteotan neurri zehatzak garatzeko.
Udal politikagintzan parte hartzea zein garrantzitsua den kontuan hartua, Haurtzaroko eta Nerabezaroko Kontseilua eratu da, neskatoen, mutikoen eta nerabeen parte-hartzea artikulatzeko, eta espazio bat aitortu zaie hitz egin dezaten eta ideiak proposa ditzaten.
Kontseiluak 45 ordezkari ditu, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak. Agintaldi honetan Kontseilua bultzatu nahi da eta ikusgaitasun handiagoa eman gura diogu, ikastetxeetara hurbilduaz eta talde honi eragiten dioten gaietan ikastetxekoek parte hartzea
bultzatuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Gizarte-ekintza, Balioak, Hezkuntza
Haurtzaroko eta Nerabezaroko Udal Kontseiluaren funtzionamenduan izandako aurrerapen-maila.

%100

2.12. Gazteen artean indarkeria matxistari aurrea hartzeko lantegiak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Genero berdintasunerako kultura sortzen duten balioak eta jarrerak sustatzen, bizitzako lehen etapetatik egin behar da lan, kontzientzia eta jarrera kritikoa bultzatuaz maskulinotasunaren eta femeninotasunaren ereduen inguruan eta harreman afektibo-sexualaren ereduen gainean modu normalizatuan eguneroko bizitzan.
Ildo horretan, Udalak gazteen artean berdintasunezko harreman ereduen garapena bultzatu nahi du hezkuntzaren arloan “Indarkeria Matxistaren Prebentziorako Programa” berrindartuaz. Programak ikasleei zuzendutako prestakuntza lantegiak eta irakasleei eta familiei zuzendutako informazio elkarrizketak antolatzea aurreikusten du. Datozen urteotan ikastetxeetakoen parte-hartzea handitu
nahi da, arautu gabeko prestakuntza ematen duten ikastegiak ere sartuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Gazteria, Balioak, Hezkuntza, Familia
Indarkeria matxistari aurrea hartzeko programa indartzeko ekintzen aurrerapen-maila.

%75

4.1. Bilbo unibertsitatearen eta ezagutzaren hiria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok nazioarteko talentu gaztearentzat erakargarria den ezagutza hub bat izan nahi du, unibertsitateek, ikastetxeek eta ikerketa zentroek ekosistema ireki eta dinamiko bat sortzeko modukoa, enpresa eta ekintzailetza ehunarekin harreman estuan.
Horretarako, aurreikusita dago Deustu-Sarriko-Zorrotzaurre-Basurtu ardatzean prestakuntza zentro berriak ezartzeko eta horiei dagozkien espazio lagungarriak (ikastetxeen egoitzak, etxebizitza merkearen eskaintza…) jartzeko ekintzak burutzea.
Beste alde batetik, prestakuntza zentroen artean eta ikerketa zentroekin eta enpresekin aliantzak egitea sustatuko da, Bilboko unibertsitate prestakuntza nazioartekotzeko eta hiriaren eta Euskadiren ekoizpen ehunera gehiago hurbiltzeko. Ekonomia ehun berria, balio erantsi handikoa eta nazioartekotzeko ahalmen handikoa (hala nola, AS Fabrik), sortzea erraztuko duten prestakuntza ekinbideei lotutako ekintzailetza ere sustatuko da.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Hezkuntza, Enplegua eta talentua, Gazteria
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo ezagutzaren hub bihurtzeko jarduketetan izandako aurrerapen-maila.

%50

4.2. Haur eskola berriak irekitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udala konpromisoa hartuta dago haurtzarotik hezkuntza zerbitzu eta azpiegiturak bideratzearekin eta gurasoen lana bateragarri egitearekin, eurentzat haur eskolak jarriaz hiriko auzoetan. Zeregin honekin jarraitu nahi da, orain dagoen 14 haur eskolako sarea handituaz.
Horretarako, aurreikusita dago beste 2 haur eskola jartzea, Iruartetan (2020-2021 ikasturtean) eta Indautxun (2022-2023 ikasturtean), eta horrek 84 postu gehiago emango ditu (42 postu haur eskola bakoitzean). Matiko, Zurbaran eta Santutxuko haur eskoletan hobekuntza eta handitze lanak egin behar direla ere nabaritu da; agintaldi honetan proiektu espezifikoak diseinatuko dira horietarako.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Euskara, Familia, Haurrak eta adingabeak, Hezkuntza
Eremu geografikoak
2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 4. barrutia (Begoña)
Haurreskolak irekitzeko eta hobetzeko proiektuen aurrerapen-maila.

%50