Espazio publikoa

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.1. Bilbo Intermodala.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Autobus geltoki berria, Bilbo Intermodala, hiriberritze eta eraldaketa proiektu baten zati bat da, eta proiektu horrek geltoki berria eraikitzea eta ingurunea antolatzeko eta urbanizatzeko zenbait obra egitea aurreikusten du. Proiektuak bere osotasunean autobusen zirkulazioa antolatu eta hobetuko du, horren inpaktua txikituko du eta hirirako beste atseden leku bat sortuko du.
Lehen fasean geltoki berria lurperatu da eta geltoki berria eraiki da; joan den azaroaren 27an inauguratu zen. Bigarren fasea hurrengo urtean burutuko da; funtsean, lurperatu ondoren libre geratu den espazioan 7.500 m2-ko plaza bat sortuko da eta merkataritza eremu bat, kirolgune bat, hotel bat eta ikasleen egoitza bat hartuko dituen eraikin bat eraikiko da.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo Intermodalean aurreikusitako obren aurrerapen-maila.

%90

3.4. Hirian bizikletaren erabilera erakargarri egitea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko Udalak bultzatu dituen politikei esker, besteak beste, bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuari esker, mugitzeko modu alternatibo eta iraunkor gisa asko areagotu da gure hirian azken urteotan bizikletaren erabilera. Zalantzarik gabe asko aurreratu den arren, Bilboko Udalak bizikletaren erabilera bultzatzen jarraitu nahi du.
Horretarako, aurreikusita daude zenbait ekintza, besteak beste, jatorrian eta helmugan bizikletetarako aparkaleku berriak sortzea, azpiegitura sarea handitzea, bizikleta erabiltzearen onurei buruzko sentsibilizazio kanpainak egitea, ziklologistika proiektu bat abiaraztea eta bizikleten aparkaleku seguruen sare bat sortzea.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Espazio publikoa, Ingurumena
Eremu geografikoak
Guztiak
Bilbaobizi bizikleta publikoaren erabileraren aurrerapen-maila.

%100

3.5. Bizikleta zidorren sarea handitzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bizikleta finkatu eginda lehentasunezko garraiobide gisa hirian. Aisiarako erabiltzeaz gain, gero eta gehiago erabiltzen du jendeak beribilaren edo beste garraio mota batzuen ordez.
2019an bizikleta zidorren sarearen kalitatezko, funtzionaltasunezko eta hierarkiazko irizpideak ezarri ondoren (50 km/h-ko zirkulazio abiadura duten bide zatietan bide zati bereiziak, bide zati konpartituak), datozen urteotan egokitu egingo da dagoen sarea irizpide horietara, eta aurrera egingo dugu bizikleta zidor sarea eraikitzen, helburu batekin: 2023an guztira 80 km-ko zidor sarea (bereizia eta konpartitua)
edukitzea txirringaz ibiltzeko.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Espazio publikoa, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Bizikleta zidorren sarea handitzearen aurrerapen-maila.

%10

3.8. Aparkalekuen eta aparkaldien ordenantza berria.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Gaur egun udal ordenantza batek baino gehiagok arautzen dituzte hiriko aparkalekuak eta aparkaldiak: Trafiko eta Aparkamendu Ordenantza; Egoiliarrentzako Udal Titularitateko Aparkaleku Eraikinak Txandatze Erregimenean Arautzen dituen Ordenantza; eta Araututako aparkamendurako sistemaren aplikazio-eremua arautzen duen Ordenantza.
Ordenantza berriak modu bateratuan arautuko du aparkaleku publikoen eskaintza bai sestra azpian bai bide publikoan, egoiliarren aparkatze beharrak orekatzeko eta bisitarien aparkaleku eskaria kudeatzeko. Ordenantza berri honekin Bilboko aparkatoki guztien erabilera optimizatu, sarbidea eta erabilera baldintzak bateratu, alokairu eredua indartu eta aparkaleku eta aparkaldi politiken eta beharren arabera eredu egokigarri bat martxan jarri nahi da.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Aparkalekuen eta aparkaldien ordenantza berria egiteko prozesuan izandako aurrerapen-maila.

%75

3.9. Mugikortasun ordenantza berria.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilbok hiri mugikortasun iraunkorraren hautua egitea erabaki du mugikortasun adimentsuaren eredua bereganatuaz, bere “Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean” (HMJP) jasota.
Mugikortasun ordenantza berriarekin “jasangarritasun” printzipioen mendean arautu gura da hiri mugikortasuna, espazio publikoa berriro izan dadin pertsonak libre ibiltzeko eta elkartzeko, herritarren atsedenerako eta turismo iraunkorrerako, bai merkataritza jarduera handiko aldeetan bai gainerako kale, plaza eta hiri espazioetan. Halaber, ordenantzari esker kutsadura akustikoa eta atmosferikoa gutxitu, bide segurtasuna handitu eta ohitura osasungarriak bultzatu ahal izango dira.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Trafikoa eta mugikortasuna, Osasuna, Ingurumena
Eremu geografikoak
Guztiak
Mugikortasun ordenantza berria egiteko prozesuan izandako aurrerapen-maila.

%50

7.2 Artxandaren dinamizazioa eta garapena.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Artxanda dinamizatu eta garatzearen helburua herriaren aisia eta gozamena bultzatzea da, Artxandaren ingurunea Bilboren hiri garapen iraunkorrean erreferentziako espazio bat izan dadila.
Horretarako, proiektu eraldatzaile hauek burutzea dago pentsatuta, Artxandako espazio libre eta berdeei garrantzia emanaz, Deustutik Egirletaraino:
• Errepidea pasealeku-begiratoki bihurtzea.
• Hatz Markaren parkea eta Topagunearen parkea hobetzea.
• San Roke eraikinaren ondoan beste berdegune bat sortzea.
• Ekonomiaren aktibazioari bultzada ematea, familiarentzako eguneko jolas eskaintza
iraunkorrarekin.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Kultura eta aisia, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
2. barrutia (Uribarri)
Artxanda dinamizatzeko proiektuak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%45

7.3. Itsasadarra dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko Udalak itsasadarra aktibatu eta babesteko plan bat burutu gura du, itsasadarra hiriaren elementu adierazgarrienetako bat delako eta hiriaren eraldatze prozesu etengabearen atal moduan. “Itsasadarra dinamizatzeko planak” itsasadarraren esparru fisikoa eta eskumen esparrua osorik zehaztuko ditu, eta bertan eta bere inguruan aisiarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izanik egin daitezkeen jardueren eredua diseinatu eta garatu egingo du.
Plana agintaldi honetan onartu eta abiaraziko da, maila askotako herri erakundeen eta eragileen elkarlanarekin.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Kultura eta aisia, Kirola, Espazio publikoa, Hiri-plangintza, Osasuna, Ingurumena
Eremu geografikoak
2. barrutia (Uribarri), 4. barrutia (Begoña), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 6. barrutia (Abando), 5. barrutia (Ibaiondo), 1. barrutia (Deustu)
Itsasadarra dinamizatzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%35

7.11. Ostalaritzako Terrazen Plana aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko Udalak badaki zenbaterainoko garrantzia duen erabilera orekatuak dituen eta, iraunkortasunaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabilera ona egiten den hiria, auzoak eta kaleak edukitzeak, eta, gainera, auzokoen erosotasuna mantentzea.
Ildo horretan, espazio publikoaren erabilera egokiaren gainean jardun beharra detektatu da terraza
kontzentrazio handiagoa dagoen eremuetan, eta horretarako ostalaritzako terrazen plan bat zehaztuko da eta praktikan jarriko da.
Espazio publikoaren oraingo erabilera egungo udal ordenantzan baimentzen denari egokitzen zaiola ikuskatzera orientatuta egongo da plana, hau da, oraingo baimenak betetzea bultzatzera eta establezimendu bakoitzak behar duena baino gehiago ez dezan okupatu. Halaber, baimenak hiriaren egoerara egokitzeko prozesu bat burutuko da aldagai objektiboak erabiliko dituen eredu matematiko baten bitartez, kasu bakoitzean gure espazio publikoaren erabilera orekatu eta iraunkor baterako okupatu behar den “marka” edo espazioa zehaztuko duena.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Tokiko merkataritza, Espazio publikoa, Kultura eta aisia, Ekonomiaren Garapena
Ostalaritzako Terrazen Planaren definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.15. Hiriko berdeguneei bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboren ondare berdeari garrantzia ematea eta izadia herritarrengana hurreratzea Udalaren helburu bat da, iraunkortasuna herritarren egunerokotasunean integratzeko bidean, hiriko eremu natural eta berdeekin “Eraztun Berdea” deritzona atalez atal osatuaz.
Horretarako, Udalak zenbait ekintza egingo ditu, besteak beste, jarlekuak, iturriak eta gerizpeak ipiniaz parke eta plazetako atseden eta aisia lekuak hobetzea eta, txakurrentzat egokiak izan daitezen, eremu berriak egokitzea. Halaber, 500 zuhaitz berri landatuaz eta sastraka lekuak landareztatuaz berdeguneak hobetuko dira.
Artxandako eta Pagasarriko ingurune naturala berariaz sendotuko da inguruneko basoak eta larreak berreskuratuaz eta basoko bidezidorrak eta pistak hobetuaz. Neska-mutikoei zuzendutako ingurumen ikasgelak martxan jartzea ere erabaki da, berdeguneetan ikastea eta gozatzea bultzatzeko.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Ingurumena
Eremu geografikoak
Guztiak
"Eraztun Berdearen" iraunkortasunaren integrazioan izandako aurrerapen-maila.

%59

8.3. WIFI bidez doako Internet konexioa auzoetako aisiagune eta ekipamenduetara hedatzea, arrakala digitala txikitzeko.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilbok zerbitzu propioko eta herritarrentzako Wi-Fi sare bat garatu du azken urteotan, doan eta modu unibertsalean Interneten konektatzeko aukera ematen duena. Sareak hiriaren zati handi bat estaltzen du, 150 konexio puntu ditu kalean eta 520 udalaren eraikinetan, eta batez beste 2,5 milioi gailu konektatzen dira hilean.
Datozen urteotan zehar, konexioa eta sarearen hedapena indartu nahi da auzoetan bereziki bizimodua egiten den eta elkargunea egoten den ekipamendu eta espazio publiko berrietan. Horretarako, beharrak berrikusi eta aztertuko dira, arreta berezia eskainiaz periferiako auzoei, eta horren emaitza 400 konexio puntu baino gehiago ipintzea izango da.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak, Obrak eta azpiegiturak, Espazio publikoa, Kultura eta aisia
Eremu geografikoak
Guztiak
Doako Wi-Fi sarea auzoetan zabaltzean izandako aurrerapen-maila.

%75

8.4. Auzo Bihotzak garatzen jarraitzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Auzo Bihotzen proiektua hiri proiektu estrategiko moduan aurkeztu zen Bilboko auzo guztien garapen orekatua bideratzeko. Auzo horietarako hiriberritze ekintzak egiten ari dira, eta gizarte, kultura eta ekonomia bizitza bultzatzen duten espazioak garatzeko ekintzak ere bai, euren nortasuna sendotzeko eta auzo‒erdialde sare batean txertatzeko.
Ekintzak hasierako fasean 36 auzoetatik 18tan zentratu dira, eta profil adierazgarrienak hautatu dira. Datozen urteotan Uribarriko obrak amaitzeko asmoa dago, eta Deusturekin eta San Ignazio‒Elorrietarekin konektatzen ere amaitzeko asmoa. Era berean, eraikuntza proiektu berriak egingo dira Santutxu auzoan (Karmelo plaza), Deustun (San Pedro Doneperiaga plaza) eta Ibaizabal Abusun (Ibaizabal zelaia eta Ibaieder parkea). Proiektuak Barrutiko Kontseiluekin adostuta zehaztu eta diseinatuko dira.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Espazio publikoa, Hiri-plangintza, Ekonomiaren Garapena, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 4. barrutia (Begoña), 5. barrutia (Ibaiondo)
Auzo Bihotzen proiektuko obrak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%33

8.5. Goi auzoetan irisgarritasuna hobetzea.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilboko goi auzoak esaten zaienak hobetu eta biziberritzeak Udalarentzat lehentasuna izaten jarraitzen du, euren orografia bereziak eragiten dituen irisgarritasun eta ekipamendu gabeziak apurka-apurka minimizatzeko helburuz. Agintaldi honetarako esfortzuak irisgarritasun fisikoaren arazoak konpontzera bideratuko dira, bai auzoen barruan bai hiriaren erdialdearekiko loturan.
Horretarako, zenbait esku-hartze egingo dira, eta lehentasuna emango zaie bilguneetaranzko (ekipamenduak, zerbitzu zentroak…) ibilbideei eta garraiobideekin dituzten konexioei. Esku hartze horiek batez ere ekarriko dute arrapalak eta irisgarritasun elementu mekanikoak instalatzea, espaloi ertzak janaz beheratzea eta garraiobide egokituak auzoetan: Olabeaga, Uribarri‒Bakio, Plentzia, Gorliz, Irala‒Andres Isasi, San Agustin estarta, Mallona‒San Domingo Guzman, Altamira eta Otxarkoaga.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
4. barrutia (Begoña), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 7. barrutia (Errekalde), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 2. barrutia (Uribarri)
Goi auzoetako irisgarritasuna hobetzeko obren aurrerapen-maila.

%25

8.6. Bilboko auzoak hiriberritzeko plana.
Azken eguneratzea: 2020/12/31

Bilbok hiriko auzo guztiak modu kohesionatu eta orekatuan garatzea du helburu, bai hirigintzaren aldetik bai ekonomiaren eta gizartearen aldetik ere, haien arteko oreka sustatuaz eta auzoak gero eta osasungarriagoak eta adiskidetsuagoak izan daitezen bultzatuaz, zerbitzu hurbilagoak dituztenak gazteentzat eta auzokoentzat oro har.
Testuinguru horretan, Udalak auzoak eraldatzeko plana bat prestatu eta ezarriko du, ikuspegi osoa harturik eta ekintza faktore-aniztunak epe laburrean eta epe ertainean eginaz. Planak auzoak biziberritzeko ekintza eta proiektu estrategikoak zehaztuko ditu 2050 urtea helmuga jarrita, premia handienak dituzten auzoei arreta berezia eskainiaz.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Obrak eta azpiegiturak, Gazteria, Espazio publikoa, Ekonomiaren Garapena, Adinekoak
Eremu geografikoak
Guztiak
Auzoak hiriberritzeko planaren funtsezko ekintzen definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%10