Euskara

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

4.2. Haur eskola berriak irekitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udala konpromisoa hartuta dago haurtzarotik hezkuntza zerbitzu eta azpiegiturak bideratzearekin eta gurasoen lana bateragarri egitearekin, eurentzat haur eskolak jarriaz hiriko auzoetan. Zeregin honekin jarraitu nahi da, orain dagoen 14 haur eskolako sarea handituaz.
Horretarako, aurreikusita dago beste 2 haur eskola jartzea, Iruartetan (2020-2021 ikasturtean) eta Indautxun (2022-2023 ikasturtean), eta horrek 84 postu gehiago emango ditu (42 postu haur eskola bakoitzean). Matiko, Zurbaran eta Santutxuko haur eskoletan hobekuntza eta handitze lanak egin behar direla ere nabaritu da; agintaldi honetan proiektu espezifikoak diseinatuko dira horietarako.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Haurrak eta adingabeak, Hezkuntza, Euskara, Familia
Eremu geografikoak
2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 4. barrutia (Begoña)
Haurreskolak irekitzeko eta hobetzeko proiektuen aurrerapen-maila.

%50

4.7. Bilbao Hiri Gaztea (Gaztediaren Udal Estrategia).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbo gazteek garapen aukerarik onenak izango dituzten eta parte-hartze aktiboa izango duten hiri gaztea bilakarazten laguntzen duen estrategia bat artikulatzeko udalak daukan konpromisoaren emaitza da Bilbo Hiri Gaztea. Estrategia horretan oinarrituta, Gaztediaren parte-hartzea eta haien beharren eta esperantzen entzute aktiboa oinarri dituzten ekintza eta neurri zehatz berriak planteatuko dira.
Bilbao Hiri Gaztea 3 ekintza ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: “Gaztedi Emantzipatua”, hor sartuko dira enplegua, prestakuntza, mugikortasunerako laguntza, etxebizitza eta bizitzeko baliabideak jomuga dituzten ekintzak; “Gaztedi Aktiboa”, kultura, kirol eta aisia, bizitza osasuntsu eta ekintzailetza kulturaren arloetako neurrietarako; eta “Gaztedi Konprometitua”, parte-hartzea, boluntariotza, gizarte eta elkartasun ekintzailetza eta euskararen sustapena ekimen eremu izango dituena.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Euskara, Gazteria, Osasuna, Balioak, Enplegua eta talentua, Kirola, Kultura eta aisia
Gaztediaren Udal Plan berria gauzatzearen aurrerapen-maila.

%65

9.1. Euskararen erabilera normalizatzeko plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Euskararen erabilera normalizatzeko plan berriaren bidez euskararen erabilera finkatu nahi da, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai Udalaren barruko lanak egiten eta kudeatzen. Azken helburua herritarrek Udalarekiko harremanean dituzten hizkuntza eskubideak bermatzea da.
Barrura begira, Udalaren arlo bakoitzari egokitutako gaikuntza eta prestakuntza ekintzak egitea pentsatuta dago. Era berean, kalitatearekin zerikusia duten berariazko ekintzak abiaraziko dira, eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak finkatuko dira. Besteak beste, ahozko arretan, jendaurreko ekitaldietan eta komunikazio eta zabalkunde ekintzetan euskara erabiltzeko protokoloak prestatzea eta euskarazko agiri estandarizatuak lantzea izango dira ekintza horiek.

Helburua
9. Bilbo euskalduna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Euskara
Euskararen erabilera normalizatzeko planaren ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%75

9.2. Lehenengo hitza euskaraz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Lehenengo hitza euskaraz” Bilbon euskararen gizarte erabilera areagotzera zuzendutako ekinbide bat da; horretarako berariazko zabalkunde kanpainak egingo dira, herritarrei arreta egiten zaien lekuetan euskararen erabilerari buruz jokabide proaktiboa nagusitu dadin.
Kanpaina horiek hiriaren kultura eta aisia ekitaldi edo egun adierazgarriei lotutako orri sortak diseinatu eta zabaltzea izango dute oinarri, esate baterako, San Tomas eguneko azoka, kirol ekitaldiak eta abar.

Helburua
9. Bilbo euskalduna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Euskara
“Lehenengo hitza euskaraz” ekinbidearen hedapen kanpainak egitean izandako aurrerapen-maila.

%20

9.3. Bilbon euskaraz bizi.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Bilbon euskaraz bizi” herritarren artean euskararen erabilera sustatzera zuzendutako ekinbideetako bat da, eta euskara “kalean” mobilizatzen du.
Horretarako, urtero diseinatuko da berariazko jarduera egitarau bat, herritarren ahozko hizkuntza ohiturak aldatzera zuzendua, euskarari lotutako gizarte-eragile eta elkarteekin elkarlanean eta koordinatuta. Jarduerek elkarrizketa sustatzeko berariazko espazioak, prestakuntza hitzaldi eta ikastaroak, auzoetako topaguneak eta abar ekarriko dituzte, bai formatu presentzialean bai digitalean.

Helburua
9. Bilbo euskalduna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Euskara
"Bilbon euskaraz bizi" ekinbidearen jarduera programaren aurrerapen-maila.

%75