Familia
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
5.11. Itxaropen kaleko frontoi berria.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Itxaropen kaleko frontoia berritzeko proiektuak Zazpikaleetan kirol instalazio berriak egin nahi ditu, aurreko frontoia nahitaez bota beharra egon zenez gero Zazpikaleetako metro geltokia egiteko. Eraikin berrirako 5 solairuko bolumen bakarra planteatzen da, 2 eraikuntza hartuko dituena: pilotalekua eta hainbat gela izango dituen eraikin bat, bai eta bietara sartzeko ateondo bat ere.
Itxaropen kaleko frontoi berria esparru itxia izango da, Itxaropen kaleko 2 zenbakia duen eraikinaren mehelinari atxikiko zaiona, eta gutxi gorabehera 300 pertsonako edukiera eta 7 aulki erreskadako harmaila edukiko ditu.
Beste alde batetik, eraikin berria auzoaren eskaerei erantzuna emateko denez, solairu batzuk Zazpikaleetako elkarte eta taldeek barrutiko espazio publiko moduan erabil ditzaten izango dira, eta gainerako solairuei haur, gazte eta familien aisiarako erabilera eta ekipamenduak izendatuko zaizkie, tartean haur liburutegi bat.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Familia, Haurrak eta adingabeak, Kultura eta aisia, Obrak eta azpiegiturak, Gazteria, Osasuna, Kirola
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%90
2.4. Gurasotasun positiboaren programa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gurasotasun positiboa familientzako elementu erraztasun-emaile eta lagungarri bat da euren seme-alabak zaindu, hazi eta hezteko. Udalak neurriak sendotu nahi ditu arlo honetan prebentzioaren eta umeen babesgabetasun egoerak detektatu eta artatzearen ikuspegitik.
Horretarako, gurasotasun positiboaren berariazko programa bat diseinatzea dago aurreikusita, guraso gaitasunak hainbat arrazoigatik gutxituta sumatzen dituzten familiei behar duten laguntza eskaintzeko, eta gaitasun horiek eurenganatzeko ikaskuntza eta laguntasuna ere emateko. Laguntza jarduerak banakakoak nahiz taldekoak izan ahal izango dira.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Gizarte-ekintza, Familia, Haurrak eta adingabeak, Balioak
%0
2.5. Gizarte larrialdian dauden Bilboko pertsona guztiei laguntzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gizarte larrialdiko laguntzak funtsezkoak dira pertsonen oinarrizko behar pertsonalak (aloger gastuak, hornidurak, komunitatea…) asetzeko, egoera ahul jakin batean daudenean, eta batez beste urtean 6.000 familia dira horrelako laguntzak jasotzen dituztenak Bilbon.
Eusko Jaurlaritzak darabilen aurrekontua ez da nahikoa Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuetan jasotzen diren eskaerei erantzun ahal izateko. Horregatik, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztiei estaldura ematea bermatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen kopurua agintaldi honetan udal aurrekontuaren bidez osatuz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Familia, Gizarte-ekintza
%100
2.9. Gizarte politiken aldeko ituna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gizarte politiken aldeko itunak herritarren gizarte eskubideak egikaritzeko ingurune egokia bultzatzeko Udalak duen konpromisoa erakusten du, eta 46 neurri konkretu zehaztu ditu laguntzarik handiena behar duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Aurreikusitako 46 neurriek
askotariko ekintza konkretuak hartzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanarekin egin dira.
Itunak biztanleria orokorrera zuzendutako neurriak eta talde espezifikoetara zuzendutakoak ditu, besteak beste, umeak eta familia eta gizartetik baztertzeko eta pobrezian jausteko arriskuan dauden pertsonak. Ildo horretan, begiz jota dauka, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta zerbitzu zentraletako profesional kopurua handitzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Pertsona Zaintzaileei Laguntzeko Zerbitzua hobetzea, eskola eremuan eta gurasotasun positiboan hezkuntza esku-hartze soziala bultzatzea eta, kontrol egoki bat eginaz, Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen direla bermatzea.
Beste alde batetik, itunak neurri konkretuak jasotzen ditu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eremuan, besteak beste, gizarteko eta komunitateko eragileak sentsibilizatzea, indarkeria matxistako egoerei aurrea hartzeko eta “zero tolerantzia” indartzeko. Halaber,
kulturartekotasuna sustatu nahi da “Zurrumurruen aurkako” estrategia zabalduaz eta pertsona iheslarien ardura duten eragileekin elkarlana handituaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak, Adinekoak, Gizarte-ekintza, Familia, Balioak
%91
2.12. Gazteen artean indarkeria matxistari aurrea hartzeko lantegiak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Genero berdintasunerako kultura sortzen duten balioak eta jarrerak sustatzen, bizitzako lehen etapetatik egin behar da lan, kontzientzia eta jarrera kritikoa bultzatuaz maskulinotasunaren eta femeninotasunaren ereduen inguruan eta harreman afektibo-sexualaren ereduen gainean modu normalizatuan eguneroko bizitzan.
Ildo horretan, Udalak gazteen artean berdintasunezko harreman ereduen garapena bultzatu nahi du hezkuntzaren arloan “Indarkeria Matxistaren Prebentziorako Programa” berrindartuaz. Programak ikasleei zuzendutako prestakuntza lantegiak eta irakasleei eta familiei zuzendutako informazio elkarrizketak antolatzea aurreikusten du. Datozen urteotan ikastetxeetakoen parte-hartzea handitu
nahi da, arautu gabeko prestakuntza ematen duten ikastegiak ere sartuaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Balioak, Hezkuntza, Familia, Berdintasuna
%75
4.2. Haur eskola berriak irekitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udala konpromisoa hartuta dago haurtzarotik hezkuntza zerbitzu eta azpiegiturak bideratzearekin eta gurasoen lana bateragarri egitearekin, eurentzat haur eskolak jarriaz hiriko auzoetan. Zeregin honekin jarraitu nahi da, orain dagoen 14 haur eskolako sarea handituaz.
Horretarako, aurreikusita dago beste 2 haur eskola jartzea, Iruartetan (2020-2021 ikasturtean) eta Indautxun (2022-2023 ikasturtean), eta horrek 84 postu gehiago emango ditu (42 postu haur eskola bakoitzean). Matiko, Zurbaran eta Santutxuko haur eskoletan hobekuntza eta handitze lanak egin behar direla ere nabaritu da; agintaldi honetan proiektu espezifikoak diseinatuko dira horietarako.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza, Euskara, Familia, Haurrak eta adingabeak
- Eremu geografikoak
- 2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 4. barrutia (Begoña)
%50
4.8. Familia bateragarri egiten laguntzeko zerbitzuak hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Arretaren erdigunean pertsonak jartzen dituen gobernantza eredu batetik, Udalak familien bateragarritasun beharren arreta euren bizileku naturalean hobetu nahi du. Horrek laguntza zerbitzuak, ekipamenduak eta jarduerak hurbiltasun ikuspegitik hobetzea dakar.
Bateragarri egiteaz hiriak dituen beharrak berraztertzetik abiatuta, familia gazteen dentsitaterik handiena duten auzoetako haurgune eta kidegune sarea zabaldu eta hobetzea pentsatu da. Hortaz, aurreikusita dago Abando barrutian haurgune-kidegune berri bat irekitzea eta Basurtuko eta Zazpikaleetako haurgune-kideguneak handitzea. Hobekuntza horiekin batera haur programazioaren udal agenda berri bat egingo da instalazio guztietarako.
Izen emateak eta erreserbak egiteko aplikazio berri bat funtzionatzen jartzea ere pentsatuta dago, zerbitzuetara hobeto heldu ahal izateko.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Familia
- Eremu geografikoak
- 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 5. barrutia (Ibaiondo)
%35