Herritarrentzako arreta
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
1.13. Enplegu eskaintza publikoa urtero argitaratzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udal langileria egokia izatea, kopuruz eta lanbide eskakizunez, funtsezkoa da kalitatezko udal zerbitzuen prestazioa bermatzeko. Horregatik, Udala udal zerbitzuetako pertsonalaren berrazterketa egiten ari da, indartze beharrak identifikatzeko eta horien estaldurari erantzuna
emateko.
Udalak urtero onartu eta argitaratuko du bere lan eskaintza publikoa, udaletxean hutsik dauden lanpostuak barne sustapenez eta txanda librean betetzeko, eta, lanpostu berriak sortzen badira, horiek ere betetzeko. Aniztasun funtzionala, bai fisikoa bai psikologikoa, duten pertsonak hartzea bultzatuko da, eta laneratzeko deialdiak euren beharretara egokituko dira, aukera berdintasuna bermatzeko. Zabalkunderik handiena emango zaio, bai komunikabideetan bai udalaren webgunean. Horrek guztiak ekarriko duena da pertsona berriak sartzea enplegu egonkor eta kalitatezkoan.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Herritarrentzako arreta, Enplegua eta talentua
%100
6.2. Auzoko eta komunitateko polizian oinarritutako arreta eredu osoa aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok etengabe egiten du lan udaltzaingoaren arreta hobetzeko eta auzo bakoitzean auzokideei hurreratzeko, besteak beste, auzoko eta komunitateko polizia ereduaren hautua eginaz, herritarrei arreta zerbitzu oso eta kanal-aniztuna eskaintzeko.
Gaur egun arretarako kanalak telefonozko arretan, ikuskaritzetan salaketak jasotzean eta kaleko patruilen interakzioan oinarritzen dira. Urte hauetan garatu eta ezarri beharreko eredu berriak herritarrekin harremanak izateko modu berriak sortuko ditu, administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, salaketak mugikortasunean jasotzea erraztuaz eta segurtasun publikoaren arloan herritarrek parte hartzeko eredu berriak garatuaz. Horrek guztiak izango duen emaitza eredu berri oso bat izango da, arreta estandarizatua, hurrekoa eta kalitatezkoa bermatuko duena.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Oinarrizko zerbitzuak, Herritarrentzako arreta, Segurtasuna eta bizikidetza
%5
6.3. Udaltzain etxe berriak irekitzea, kalean udaltzainen presentzia areagotzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Segurtasunaren aldeko Itunak” bultzatutako auzoko eta komunitateko polizia ereduak herritarrari arreta hurbila eta osoa emango dion zerbitzua dakar, auzoetan udalaren segurtasun zerbitzua bermatzen lagunduko duena.
Horretarako, dauden zerbitzuak eta ekipamenduak sendotuko dira, Deustu eta Abando barrutietan
Udaltzaingoaren 2 instalazio berri irekiaz, gaur egun ez baitaukate berariazko segurtasun talderik.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Segurtasuna eta bizikidetza, Herritarrentzako arreta, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu), 6. barrutia (Abando)
%35
8.1. Barrutiko Udaltegiak hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Barrutiko Udaltegien azpiegiturak eta instalazioak aztertzea, funtsezko tresnak baitira udal izapideen kudeaketa deszentralizatzeko eta herritarrek parte hartzeko eta herritarrei arreta egiteko.
Egin behar den hobekuntza lana 3 Udaltegi birmoldatu, egokitu eta handitzea da, horrela jarduera eta zerbitzu berriak egin ahal izateko, eta zehazki:
• Barrainkua kalean dagoen Abandoko Barrutiko Udaltegi berriaren jarduera hastea, birmoldatu eta handitu ondoren.
• Basurtuko Barrutiko Udaltegia egokitzeko lanak.
• Zorrotzako Udaltegi berria birmoldatzeko eta/edo kokapenez aldatzeko azterketa.
- Helburua
- 8. Auzoen garapena.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarrentzako arreta, Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%60
10.1. Administrazio elektronikoa finkatzea eta normalizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak, “Administrazio elektronikoa” izateko duen konpromisoagatik, beste urrats bat eman nahi du agintaldi honetan tramitazio elektronikoaren erabilera herritarren artean sustatzeko eta “365/24 udaletxea” izaterantz aurrera egiteko.
Horretarako, 2 ildo izango dira lantegi. Alde batetik, barruko lan handia egiteko asmoa dago, dauden prozesu eta prozedurak berraztertzen eta estandarizatzen, mundu digitalera egokitzeko, eta azpiegitura eta aplikazio informatiko lagungarriak berritzeko asmoa ere badago. Gaur egun ia 500 prozedura daude, eta horietatik lehentasuna emango zaie izaera administratiboa dutenei eta herritarrengan eragin handiagoa dutenei.
Beste alde batetik, herritarrentzako zabalkunde eta informazio kanpaina bat burutuko da, batez ere barrutietako informazio eta dibulgazio saioetan eta Udalaren webguneko InfoBilbao ataleko berariazko azalpen-edukietan bermatuta.
- Helburua
- 10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarrentzako arreta, Zientzia eta teknologia, Kudeaketa aurreratua, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
%50
10.3. Gardentasun Ataria eguneratzea, etengabe hobetzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gardentasun Atariaren edukiak aztertu eta hobetzea, ematen den informazioa ulergarriagoa eta didaktikoagoa egiten aurrera jarraitze aldera eta udalaren proiektuen jarraipen jarraitu eta gardena bermatze aldera.
Berariaz, agerraldien, galderen eta Informazio batzordeetako akten argitalpen osoa eta irisgarria egiteko asmoa dago. Era berean, argitaratutako informazioaren kalitatean eragitea eta datuak zabaltzen eta horiek berrerabiltzen batera aurrera egitera zuzendutako “Open Data Euskadi” ekinbidean aktiboki parte hartzea planteatzen da.
- Helburua
- 10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarrentzako arreta, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
%46
10.4. Irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua ikuspegi hartuta herritarrentzako informazioa hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak lanean jarraitzen du herritarrei zuzendutako udal informazioan eta arretan irisgarritasun unibertsala hobetzen.
Berariaz, herritarrentzat interes handienekoa den informazioari eta dokumentazioari dagokionez, datozen urteotan “irakurketa erraza” kontzeptua estandarizatzen eta orokortzen sakondu gura dugu. Berdintsu, irisgarritasun kognitibo eta sentsorialeko berrikuntza proiektuak garatzen, eta Udalaren pertsonala arlo honetan prestatzen eta sentsibilizatzen.
- Helburua
- 10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua, Herritarrentzako arreta, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
%41