Kudeaketa aurreratua

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.10. “Bilbao Smart City” estrategia bultzatzea eta osorik garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ibilbide bat egina du hiriaren digitalizazio estrategian, herritarrek “aro digitalean jaiotakoak” izatera egin duten profil aldaketaren parean egon daitekeen hiri adimentsuaren hautua eginaz.
Ildo horretan, hiri adimentsuaren erronka handietarako konponbideak bilatzen dituzten proiektu konkretuak garatzea dago aurreikusita, udal zerbitzuak hobetuko dituzten eta Udalari berari datuen analisi aurreratua (Big Data) aplikatzen lagunduko dioten konponbideak eta eredu teknologikoak apurka-apurka aplikatuaz, bilbotarren bizi kalitatea hobetzeko.
Konponbide teknologiko berriak batez ere adimen artifizialaren, sentsorizazioaren, denbora errealeko kontrol sistemen, 5G komunikazioen eta irudi analisi aurreratuetarako gailuen arloekin egongo dira erlazionatuta.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Balioak, Trafikoa eta mugikortasuna, Kudeaketa aurreratua, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%90

1.14. Invest in Bilbao- Biscay: zerbitzuan sakontzea Bilbora enpresa berriak erakartzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Invest in Bilbao-Biscay” Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin ezarri duten estrategia bateratua da, hirian enplegua sortzera eta tokiko eta lurraldeko garapen ekonomikoa sustatzera balio erantsi handiko inbertsioak eta enpresa proiektuak erakartzeko egina.
Agintaldi honetan enpresa berriak erakartzeko zerbitzuan sakonduko da. Inbertsiorako eta enpresak abiarazteko leku gisa hiriak eta lurraldeak duen balio proposamenaren xehetasunak taxutzea eta zerbitzu publikoak, merkaturatze planak eta komunikazio eta marketin digitaleko estrategiak karakterizatzea izango dira garatuko diren zereginak. Misio hori bete ahal izateko, herri erakundeen elkarlanaz gain, aliantzak egingo dira berton erreferentzia diren korporazio eta erakundeekin.
Nazioarteko harremanetan ere sakonduko da, ordezkaritzetan presentzia handituaz eta azoketara sarriagotan joanaz.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Kudeaketa aurreratua
Invest in Bilbao-Bizkaia Erakartze Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%50

6.7. Bizikidetzaren Behatokiaren lana auzo gehiagotara hedatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Bizikidetzaren Behatokiak” Bilbon herritarren elkarbizitza hobetu nahi du gatazkak goiz identifikatuaz eta konponduaz eta gizartearen aurkako jarrerak kontrolatuaz eta zuzenduaz. Orain arte lortutako esperientzia oso positiboa izana da, eta horregatik indartu eta hedatu nahi dira bere esku-hartze lanak Bilbon.
Ildo horretan, Udalak Behatokiaren lanen ezaupidea eta ikusgaitasuna areagotu gura ditu, eta haren prebentzio eginkizunean sakondu nahi du, auzoetako funtsezko eragileekin harreman jarraitua mantenduaz. Besteak beste, Behatokiaren Zerbitzu Gutun bat lantzea aurreikusten da, eta auzo guztietan haren lanari buruzko berariazko zabalkunde eta komunikazio ekintzak egitea.

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kudeaketa aurreratua, Bizikidetza, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Segurtasuna eta bizikidetza
Eremu geografikoak
Guztiak
Bizikidetzaren Behatokiak esku hartzen duen auzoen hazkundean izandako aurrerapen-maila.

%60

10.1. Administrazio elektronikoa finkatzea eta normalizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak, “Administrazio elektronikoa” izateko duen konpromisoagatik, beste urrats bat eman nahi du agintaldi honetan tramitazio elektronikoaren erabilera herritarren artean sustatzeko eta “365/24 udaletxea” izaterantz aurrera egiteko.
Horretarako, 2 ildo izango dira lantegi. Alde batetik, barruko lan handia egiteko asmoa dago, dauden prozesu eta prozedurak berraztertzen eta estandarizatzen, mundu digitalera egokitzeko, eta azpiegitura eta aplikazio informatiko lagungarriak berritzeko asmoa ere badago. Gaur egun ia 500 prozedura daude, eta horietatik lehentasuna emango zaie izaera administratiboa dutenei eta herritarrengan eragin handiagoa dutenei.
Beste alde batetik, herritarrentzako zabalkunde eta informazio kanpaina bat burutuko da, batez ere barrutietako informazio eta dibulgazio saioetan eta Udalaren webguneko InfoBilbao ataleko berariazko azalpen-edukietan bermatuta.

Administrazio Elektronikoa urgentziaz ezartzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50

10.2. Parte hartuzko aurrekontuen prozesua aztertzea eta hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Aurrekontuak parte hartuaz lantzeko prozesuaren metodologia berri bat diseinatzea. Udalaren aurrekontuaren zati baten zertarakoa erabakitzen den prozesu honetan herritarrei zeregin protagonistakoa ematea helburu dugula.
Prozesu berriak erraztu egingo du herritarrek proposamenak egitea eta tramitatzea, eta proposamenak aztertu eta lehenestea ere bai, eta lehen unean baztertu diren proposamenak barrutietan berriro balioesteko aukera emango da.

Helburua
10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Kudeaketa aurreratua, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
Guztiak
Parte hartuzko aurrekontuen prozesu berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%75

10.4. Irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua ikuspegi hartuta herritarrentzako informazioa hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak lanean jarraitzen du herritarrei zuzendutako udal informazioan eta arretan irisgarritasun unibertsala hobetzen.
Berariaz, herritarrentzat interes handienekoa den informazioari eta dokumentazioari dagokionez, datozen urteotan “irakurketa erraza” kontzeptua estandarizatzen eta orokortzen sakondu gura dugu. Berdintsu, irisgarritasun kognitibo eta sentsorialeko berrikuntza proiektuak garatzen, eta Udalaren pertsonala arlo honetan prestatzen eta sentsibilizatzen.

Herritarrei zuzendutako arretan irisgarritasuna hobetzeko ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%41