Gazteria
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
4.3. “Hiri Hezitzaileak” proiektuari bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbo Hiri Hezitzaileen proiektuko kide da, eta horren bitartez sare tematikoak sortzen dira estatu mailan hainbat udalerriren partaidetzarekin, hezkuntzaren arloko esperientziak eta jokaera onak elkarri erakustea helburu hartuta. Konkretuki, Bilbok parte hartzen du “Balioen Hiria”, “Eskola Bereizketa” eta “Turismo Iraunkorra Hiri Hezitzaileetan” sareetan.
Datozen urteotan sare horietako jarduerari eustea pentsatu da, ikasten eta neurri edo ekinbide berriak detektatzen jarraitzeko asmoz, hezkuntzaren kalitatea hobetzen jarraitze aldera, Bilbo hiri hezitzaile / balioen hiri gisa erreferentzia bilakaraziaz.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Hezkuntza, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak, Gazteria
%90
4.7. Bilbao Hiri Gaztea (Gaztediaren Udal Estrategia).
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbo gazteek garapen aukerarik onenak izango dituzten eta parte-hartze aktiboa izango duten hiri gaztea bilakarazten laguntzen duen estrategia bat artikulatzeko udalak daukan konpromisoaren emaitza da Bilbo Hiri Gaztea. Estrategia horretan oinarrituta, Gaztediaren parte-hartzea eta haien beharren eta esperantzen entzute aktiboa oinarri dituzten ekintza eta neurri zehatz berriak planteatuko dira.
Bilbao Hiri Gaztea 3 ekintza ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: “Gaztedi Emantzipatua”, hor sartuko dira enplegua, prestakuntza, mugikortasunerako laguntza, etxebizitza eta bizitzeko baliabideak jomuga dituzten ekintzak; “Gaztedi Aktiboa”, kultura, kirol eta aisia, bizitza osasuntsu eta ekintzailetza kulturaren arloetako neurrietarako; eta “Gaztedi Konprometitua”, parte-hartzea, boluntariotza, gizarte eta elkartasun ekintzailetza eta euskararen sustapena ekimen eremu izango dituena.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kirola, Enplegua eta talentua, Euskara, Gazteria, Osasuna, Balioak, Kultura eta aisia
%80
5.10. Errugbia eta bere balioak sustatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbok egin duen hautua errugbian egitea Bilboko gazteen artean bultzatzea da, errugbia gazteentzat heziketarako eta balio positiboak sortzeko tresnatzat hartuta, eta herritarren ongizatea eta osasuna hobetzen lagundu dezakeen aisia osasungarriaren eragile gisa. Beste alde batetik, kategoria goreneko errugbi talde bati laguntzeko behar den oinarrizko egitura lortzera ere heldu nahi da.
Horretarako, kirol instalazioak hobetuko dira eta kirola bera ikusgai egiteko ekintzak bultzatuko dira. Instalazioei dagokienez, Zorrotzako errugbi zelaia (zelaia eta aldagelak) eta Errekaldeko zelaia (aldagelak eta gimnasioa) hobetu eta egokituko dira. Ikusgai egiteari dagokionez, gazteen artean zabalkunde kanpainak egingo dira errugbian egiten duten klubekin eta ikastetxe elkartuekin elkarlanean, 500 jokalari, neska-mutil, izatera heltzea helburu hartuta.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kirola, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Osasuna, Balioak, Kultura eta aisia
- Eremu geografikoak
- 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%90
5.11. Itxaropen kaleko frontoi berria.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Itxaropen kaleko frontoia berritzeko proiektuak Zazpikaleetan kirol instalazio berriak egin nahi ditu, aurreko frontoia nahitaez bota beharra egon zenez gero Zazpikaleetako metro geltokia egiteko. Eraikin berrirako 5 solairuko bolumen bakarra planteatzen da, 2 eraikuntza hartuko dituena: pilotalekua eta hainbat gela izango dituen eraikin bat, bai eta bietara sartzeko ateondo bat ere.
Itxaropen kaleko frontoi berria esparru itxia izango da, Itxaropen kaleko 2 zenbakia duen eraikinaren mehelinari atxikiko zaiona, eta gutxi gorabehera 300 pertsonako edukiera eta 7 aulki erreskadako harmaila edukiko ditu.
Beste alde batetik, eraikin berria auzoaren eskaerei erantzuna emateko denez, solairu batzuk Zazpikaleetako elkarte eta taldeek barrutiko espazio publiko moduan erabil ditzaten izango dira, eta gainerako solairuei haur, gazte eta familien aisiarako erabilera eta ekipamenduak izendatuko zaizkie, tartean haur liburutegi bat.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Familia, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Kultura eta aisia, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Kirola
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%90
2.4. Gurasotasun positiboaren programa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Gurasotasun positiboa familientzako elementu erraztasun-emaile eta lagungarri bat da euren seme-alabak zaindu, hazi eta hezteko. Udalak neurriak sendotu nahi ditu arlo honetan prebentzioaren eta umeen babesgabetasun egoerak detektatu eta artatzearen ikuspegitik.
Horretarako, gurasotasun positiboaren berariazko programa bat diseinatzea dago aurreikusita, guraso gaitasunak hainbat arrazoigatik gutxituta sumatzen dituzten familiei behar duten laguntza eskaintzeko, eta gaitasun horiek eurenganatzeko ikaskuntza eta laguntasuna ere emateko. Laguntza jarduerak banakakoak nahiz taldekoak izan ahal izango dira.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Balioak, Gizarte-ekintza, Familia, Haurrak eta adingabeak
%0
2.6. Haurtzaroko eta Nerabezaroko hiri laguna.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok UNICEFen aitorpena lortu du 2019an “Haurrekin Adiskidetsua den Hiria” delako, eta “Ume eta Nerabeen Udal Plana” landu du datozen urteotan neurri zehatzak garatzeko.
Udal politikagintzan parte hartzea zein garrantzitsua den kontuan hartua, Haurtzaroko eta Nerabezaroko Kontseilua eratu da, neskatoen, mutikoen eta nerabeen parte-hartzea artikulatzeko, eta espazio bat aitortu zaie hitz egin dezaten eta ideiak proposa ditzaten.
Kontseiluak 45 ordezkari ditu, udalerriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak. Agintaldi honetan Kontseilua bultzatu nahi da eta ikusgaitasun handiagoa eman gura diogu, ikastetxeetara hurbilduaz eta talde honi eragiten dioten gaietan ikastetxekoek parte hartzea
bultzatuaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Gizarte-ekintza, Balioak, Hezkuntza, Haurrak eta adingabeak
%100
2.12. Gazteen artean indarkeria matxistari aurrea hartzeko lantegiak.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Genero berdintasunerako kultura sortzen duten balioak eta jarrerak sustatzen, bizitzako lehen etapetatik egin behar da lan, kontzientzia eta jarrera kritikoa bultzatuaz maskulinotasunaren eta femeninotasunaren ereduen inguruan eta harreman afektibo-sexualaren ereduen gainean modu normalizatuan eguneroko bizitzan.
Ildo horretan, Udalak gazteen artean berdintasunezko harreman ereduen garapena bultzatu nahi du hezkuntzaren arloan “Indarkeria Matxistaren Prebentziorako Programa” berrindartuaz. Programak ikasleei zuzendutako prestakuntza lantegiak eta irakasleei eta familiei zuzendutako informazio elkarrizketak antolatzea aurreikusten du. Datozen urteotan ikastetxeetakoen parte-hartzea handitu
nahi da, arautu gabeko prestakuntza ematen duten ikastegiak ere sartuaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Hezkuntza, Familia, Berdintasuna, Gazteria
%75
4.1. Bilbo unibertsitatearen eta ezagutzaren hiria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok nazioarteko talentu gaztearentzat erakargarria den ezagutza hub bat izan nahi du, unibertsitateek, ikastetxeek eta ikerketa zentroek ekosistema ireki eta dinamiko bat sortzeko modukoa, enpresa eta ekintzailetza ehunarekin harreman estuan.
Horretarako, aurreikusita dago Deustu-Sarriko-Zorrotzaurre-Basurtu ardatzean prestakuntza zentro berriak ezartzeko eta horiei dagozkien espazio lagungarriak (ikastetxeen egoitzak, etxebizitza merkearen eskaintza…) jartzeko ekintzak burutzea.
Beste alde batetik, prestakuntza zentroen artean eta ikerketa zentroekin eta enpresekin aliantzak egitea sustatuko da, Bilboko unibertsitate prestakuntza nazioartekotzeko eta hiriaren eta Euskadiren ekoizpen ehunera gehiago hurbiltzeko. Ekonomia ehun berria, balio erantsi handikoa eta nazioartekotzeko ahalmen handikoa (hala nola, AS Fabrik), sortzea erraztuko duten prestakuntza ekinbideei lotutako ekintzailetza ere sustatuko da.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hezkuntza, Enplegua eta talentua, Gazteria, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%50
4.5. Nerabeentzako aisiaren eta kirolaren udal programazioa hurreratuaz hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Nerabeei zuzendutako aisia eta kirol eskaintza ireki eta plural bat garatzea funtsezkoa da aisiako kultura osasungarri, proaktibo, parte-hartzezko eta balioetan oinarritutako bat, pertsonaren garapenari eta gazteen beregaintasunari lagunduko diona, errespetuan oinarritutako berdinen arteko harremanak sortzeko.
Giro horretan, Bilbok dagoen programazio eskaintza hurreko eta “auzo kiroletako” ikuspegi batetik hobetu gura du.
Gazteen parte-hartzearekin, Bilbok “GazteKluba” programa indartu nahi du, euren beharrei erantzungo dien ekipamendu sare bat eta aisia eta kirol jardueren agenda bat diseinatuaz.
Testuinguru horretan, ekintzarik berehalakoena, Basurtuko gai sukoien eraikin zaharrean beste “Gaztegune” bat irekitzea aurreikusita dago.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kirola, Berdintasuna, Gazteria, Balioak, Kultura eta aisia
%40
4.6. Gazteen boluntariotza sustatzeko programa berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udalak gazteen boluntariotza indartu nahi du gazteek “Balioen Hiria” eraikitzen parte hartzeko eta konpromisoa hartzeko, boluntariotza programa berri bat abiaraziaz. Bilboko gazteek tokiko eta Europakoa boluntariotza proiektuetan parte hartzea bultzatzeko kondiziorik egokienak sortzea eta tokiko proiektuetan Europako gazte boluntarioen harrera hobetzea da programaren helburua.
Programa martxan jartzeak boluntariotza proiektu eta aukera guztien informazio osoa izango duen webgune berri bat irekitzea ekarriko du, eta tresna bikaina izango da ikastetxe eta unibertsitateetarako sentsibilizazio eta informazio kanpaina espezifikoak egiteko eta zabalkunderako eta kontsultarako. Beste alde batetik, laguntasun zerbitzu bat sortuko da Europako Elkartasun Gorputzaren bitartez tokiko eta Europako boluntariotza proiektuetan parte hartu nahi duten boluntario gazteentzat eta bertoko antolakundeentzat.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Gazteria
%80
8.6. Bilboko auzoak hiriberritzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok hiriko auzo guztiak modu kohesionatu eta orekatuan garatzea du helburu, bai hirigintzaren aldetik bai ekonomiaren eta gizartearen aldetik ere, haien arteko oreka sustatuaz eta auzoak gero eta osasungarriagoak eta adiskidetsuagoak izan daitezen bultzatuaz, zerbitzu hurbilagoak dituztenak gazteentzat eta auzokoentzat oro har.
Testuinguru horretan, Udalak auzoak eraldatzeko plana bat prestatu eta ezarriko du, ikuspegi osoa harturik eta ekintza faktore-aniztunak epe laburrean eta epe ertainean eginaz. Planak auzoak biziberritzeko ekintza eta proiektu estrategikoak zehaztuko ditu 2050 urtea helmuga jarrita, premia handienak dituzten auzoei arreta berezia eskainiaz.
- Helburua
- 8. Auzoen garapena.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Adinekoak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena, Espazio publikoa
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%40