Ingurumena
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
3.2. Tranbiaren sarea hedatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbo hiri aurreratua da hiri mugikortasun iraunkorrean, horretarako zenbait elementuren gainean hobekuntza neurriak hartzen jarraitzen baita, besteak beste, garraio publikoan eta, zehazki, tranbian.
Datozen urteotan tranbiaren sarea handitzen jarraitzea aurreikusten da, eta bide zati hauetara hedatuko da:
• Bolueta eta Ibaizabal Abusu hiriaren erdialdearekin lotzea.
• Erdialdea Zorrotzaurrerekin lotzearen zehaztapena.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Trafikoa eta mugikortasuna, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Hiri-plangintza
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo), 4. barrutia (Begoña), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 6. barrutia (Abando)
%60
3.3. Hegoaldeko auzoak hiriaren erdialdearekin lotzeko burdinbidezko konponbide bat garatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Auzoen konektagarritasuna hobetzeak Udalaren konpromisoetako bat izaten jarraitzen du “Bilbo Hiri Konektatua” proiektuaren esparruan, eta proiektu horrek berariazko neurriak ezarrita dauzka agintaldi honetan hegoaldeko auzoetarako (Irala eta Errekalde). Neurri horiei esker, aldi berean, hiriko auzo guztien garapen kohesionatu eta orekatua lortuko da.
Ildo horretan, auzo horiek hiriaren erdialdearekin lotzea erraztuko duen burdinbidezko konponbide berri bat diseinatzea aurreikusita dago, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlana izango dugu.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Hiri-plangintza, Obrak eta azpiegiturak
- Eremu geografikoak
- 7. barrutia (Errekalde)
%50
3.4. Hirian bizikletaren erabilera erakargarri egitea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak bultzatu dituen politikei esker, besteak beste, bizikletak mailegatzeko udal zerbitzuari esker, mugitzeko modu alternatibo eta iraunkor gisa asko areagotu da gure hirian azken urteotan bizikletaren erabilera. Zalantzarik gabe asko aurreratu den arren, Bilboko Udalak bizikletaren erabilera bultzatzen jarraitu nahi du.
Horretarako, aurreikusita daude zenbait ekintza, besteak beste, jatorrian eta helmugan bizikletetarako aparkaleku berriak sortzea, azpiegitura sarea handitzea, bizikleta erabiltzearen onurei buruzko sentsibilizazio kanpainak egitea, ziklologistika proiektu bat abiaraztea eta bizikleten aparkaleku seguruen sare bat sortzea.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Espazio publikoa, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Balioak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%100
3.5. Bizikleta zidorren sarea handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bizikleta finkatu eginda lehentasunezko garraiobide gisa hirian. Aisiarako erabiltzeaz gain, gero eta gehiago erabiltzen du jendeak beribilaren edo beste garraio mota batzuen ordez.
2019an bizikleta zidorren sarearen kalitatezko, funtzionaltasunezko eta hierarkiazko irizpideak ezarri ondoren (50 km/h-ko zirkulazio abiadura duten bide zatietan bide zati bereiziak, bide zati konpartituak), datozen urteotan egokitu egingo da dagoen sarea irizpide horietara, eta aurrera egingo dugu bizikleta zidor sarea eraikitzen, helburu batekin: 2023an guztira 80 km-ko zidor sarea (bereizia eta konpartitua)
edukitzea txirringaz ibiltzeko.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Espazio publikoa, Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna, Osasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%35
3.7. Argindarrezko ibilgailuaren erabilera erakargarri egitea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak mugikortasuna karbonogabetzea bultzatzen du, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatuaz. Horrek airearen kalitatea hobetzen eta, beraz, kutsaduraren efektuen mendean gutxiagodaudenez, Bilboko biztanleen osasuna hobetzen laguntzeaz gain, kutsadura akustikoa
gutxitzen eta, beraz, horri lotutako gaixotasunak gutxitzen ere laguntzen du.
Helburu horretan aurrera egiten jarraitze aldera, elektrolineak jartzeko plan bat garatuko da eta udal aparkalekuetan birkargatzeko puntuak instalatzea bultzatuko da.
Era berean, Bbilborako birkargatze “zerbitzu/negozio/kontzesio eredu” egokiena zein den erabakiko da, birkargatzeko puntuen oraingo hitzarmena 2021ean amaitzen denean. Horretarako, beste hirietan erabiltzen diren kudeaketa eredu guztiak aztertuko dira. Azterketak argindarrezko ibilgailuetarako birkarga puntuen azpiegitura ere zehaztuko du, nahikoa izan dadin eta herritarren eskaera aurreikuspenari egokituta egon dadin, bai lurrazalean bai sestra azpian.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna
%35
3.9. Mugikortasun ordenantza berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok hiri mugikortasun iraunkorraren hautua egitea erabaki du mugikortasun adimentsuaren eredua bereganatuaz, bere “Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planean” (HMJP) jasota.
Mugikortasun ordenantza berriarekin “jasangarritasun” printzipioen mendean arautu gura da hiri mugikortasuna, espazio publikoa berriro izan dadin pertsonak libre ibiltzeko eta elkartzeko, herritarren atsedenerako eta turismo iraunkorrerako, bai merkataritza jarduera handiko aldeetan bai gainerako kale, plaza eta hiri espazioetan. Halaber, ordenantzari esker kutsadura akustikoa eta atmosferikoa gutxitu, bide segurtasuna handitu eta ohitura osasungarriak bultzatu ahal izango dira.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Ingurumena, Espazio publikoa, Trafikoa eta mugikortasuna
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%50
3.10. BilboBus autobusak berritzea ibilgailu elektriko eta hibrido berriak hartuaz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzera bideratzen ditu bere mugikortasun politikak. Horregatik, autobusetan eta udal ibilgailuetan zero igorpen duten hautabideak hobestea bultzatzen du, partikula kutsagarrien emisioa eta CO2 emisioak mugatzeko.
Helburua herri garraiorako iraunkortasun handiagoko autobus multzoa lortzea da, eta horrexegatik eskuratzen ari gara entxufatzerik behar ez duten autobus hibridoak eta % 100 elektrikoak. 2023ra begira, helburua daBilbobusen 141 autobusetatik 104 ibilgailu iraunkorrak izatea.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Osasuna, Oinarrizko zerbitzuak
%100
7.1. Bilboko Ingurumen Estrategia aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok udalerriaren etengabeko ingurumen hobekuntzarantz jarduteko konpromisoa bereganatzen du. Horrexegatik, udalerriaren ingurumen iraunkortasuna indartu eta handitzera begira, datozen urteetarako Ingurumen Estrategia zehaztu du, ingurumenaren ikuspegitik dauzkagun 3 erronka handiei erantzuna emateko: CO2-an neutrala izatea, klima aldaketarekiko erresilientzia edukitzea eta ingurumen kalitatean osasungarria izatea.
Helburua 2030ean CO2 emisioen % 40 gutxitzera heltzea eta 2050ean neutrotasuna lortzea da.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Industria, Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna, Balioak
%41
7.2 Artxandaren dinamizazioa eta garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Artxanda dinamizatu eta garatzearen helburua herriaren aisia eta gozamena bultzatzea da, Artxandaren ingurunea Bilboren hiri garapen iraunkorrean erreferentziako espazio bat izan dadila.
Horretarako, proiektu eraldatzaile hauek burutzea dago pentsatuta, Artxandako espazio libre eta berdeei garrantzia emanaz, Deustutik Egirletaraino:
• Errepidea pasealeku-begiratoki bihurtzea.
• Hatz Markaren parkea eta Topagunearen parkea hobetzea.
• San Roke eraikinaren ondoan beste berdegune bat sortzea.
• Ekonomiaren aktibazioari bultzada ematea, familiarentzako eguneko jolas eskaintza
iraunkorrarekin.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena, Espazio publikoa, Kultura eta aisia, Hiri-plangintza, Osasuna, Obrak eta azpiegiturak
- Eremu geografikoak
- 2. barrutia (Uribarri)
%50
7.3. Itsasadarra dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak itsasadarra aktibatu eta babesteko plan bat burutu gura du, itsasadarra hiriaren elementu adierazgarrienetako bat delako eta hiriaren eraldatze prozesu etengabearen atal moduan. “Itsasadarra dinamizatzeko planak” itsasadarraren esparru fisikoa eta eskumen esparrua osorik zehaztuko ditu, eta bertan eta bere inguruan aisiarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izanik egin daitezkeen jardueren eredua diseinatu eta garatu egingo du.
Plana agintaldi honetan onartu eta abiaraziko da, maila askotako herri erakundeen eta eragileen elkarlanarekin.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Hiri-plangintza, Espazio publikoa, Osasuna, Ekonomiaren Garapena, Kultura eta aisia, Kirola, Ingurumena
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo), 1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 4. barrutia (Begoña)
%50
7.4. Bilboko parkeak dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Parkeak hiriaren eta kokatuta dauden auzoen “birika” estrategikotzat jotzen dira, eta Bilboren “eraztun berdea” aktibatzeko politikaren funtsezko elementuak dira. Politika honen helburua aire libreko atseden, aisia eta jolas guneak hobetzen saiatzea da, belaunaldiarteko izaera handituaz, bateragarri egitea bultzatuaz eta auzokoen bizi kalitatea hobetuaz.
Testuinguru honetan, Bilboko parke sarea hobetzen jarraituko dugu ekipamendu eta azpiegitura berriak erantsiaz hiriko parke nagusietan, hau da, Etxebarria, Europa, Casilda, Ibaieder eta Eskurtze parkeetan.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza, Kultura eta aisia, Ingurumena, Osasuna
- Eremu geografikoak
- 4. barrutia (Begoña), 7. barrutia (Errekalde), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 6. barrutia (Abando), 5. barrutia (Ibaiondo)
%50
7.12. Tokiko 21eko Agenda garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok ingurumenarekiko begirunetsuagoa den posizio baterantz egokitzen du bere udal politika. Udalak aspaldidanik egiten du lan garapen iraunkorraren alde, Tokiko 21eko Agenda bereganatuaz garapen iraunkorraren ikuspegitik hiria hobetzen jarraitzeko tresna bat delako.
Udalak bere Ingurumen Estrategia betetzeko bultzatuko dituen helburu eta ekintzak zehazten ditu Tokiko 21eko Agendak. Hori guztia, bilbotarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duten gizarte moderno, zuzen eta solidarioago baterantz, inguruari begirunea dion ekonomia lokal dinamiko baterantz eta hiri ingurune iraunkor baterantz aurrera egiteko helburuz.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena, Osasuna, Industria
%55
7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak
%50
7.14. Herritarren kontzientziazioa birziklapenarekin (Ekonomia zirkularra).
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Baliabideak aprobetxatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea nagusi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu batera aldatzeko trantsizioa egitea hiri iraunkorren erronka handietako bat da.
Ildo horretan, Bilbok birziklatzeko ohitura sendotu eta kontsumo iraunkorra eta hondakinen kudeaketa ona sustatu gura ditu.
Datozen urteotan Udalak herritarrentzako zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak egitea erabaki du, birziklatzearen eta lehengaiak modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziaz eta onurez herritarrak konturarazteko. Teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, mugikorrerako aplikazio bat garatzea pentsatuta dago, gai organikoa birziklatzea eta “Bilbogarbi” gune garbiak erabiltze sustatzeko. Aplikazio honi esker, hondakinen balioarekin jokatu ahal izango da, sariak lortzeko aukera emango duten “puntuak” eskuratuko baititu.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Kontsumoa, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak, Ingurumena
%50
7.15. Hiriko berdeguneei bultzada ematea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboren ondare berdeari garrantzia ematea eta izadia herritarrengana hurreratzea Udalaren helburu bat da, iraunkortasuna herritarren egunerokotasunean integratzeko bidean, hiriko eremu natural eta berdeekin “Eraztun Berdea” deritzona atalez atal osatuaz.
Horretarako, Udalak zenbait ekintza egingo ditu, besteak beste, jarlekuak, iturriak eta gerizpeak ipiniaz parke eta plazetako atseden eta aisia lekuak hobetzea eta, txakurrentzat egokiak izan daitezen, eremu berriak egokitzea. Halaber, 500 zuhaitz berri landatuaz eta sastraka lekuak landareztatuaz berdeguneak hobetuko dira.
Artxandako eta Pagasarriko ingurune naturala berariaz sendotuko da inguruneko basoak eta larreak berreskuratuaz eta basoko bidezidorrak eta pistak hobetuaz. Neska-mutikoei zuzendutako ingurumen ikasgelak martxan jartzea ere erabaki da, berdeguneetan ikastea eta gozatzea bultzatzeko.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Espazio publikoa, Ingurumena, Osasuna, Kultura eta aisia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%60
8.7. Gaueko aisiaren zarata mapa lantzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Zabal frogatuta dago, esposizio maila handian modu jarra tuan egonez gero, kutsadura akustikoak osasun fisiko eta psikologikoko arazoak sortzen dituela. Udalaren Hots Estrategiak zarata ateratzen duten gune nagusi bi identifikatzen ditu. Garraioak eta hiriko jarduerak eragiten duten zarata eta jendea pilatzen den aisia jardueretatik datorrena.
Gaur egun “Zarata Mapa Estrategikoa” daukagu, udalaren eskumeneko zarata guneak markatzen dituena, udalerriko hiri zirkulazioa eta industria, eta beste administrazio publiko batuei dagozkien zarata guneak, horien emisio akustikoek udalerrian eragiten dutelako. Horrez gain, “Gaueko Aisiaren Zarata Mapa” landuko da, gehiegizko kutsadura akustikoa (zarata) gertatzen den egoerak identifikatu eta konpondu ahal izateko, hiriko auzo guztietan.
- Helburua
- 8. Auzoen garapena.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Bizikidetza, Ingurumena
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%100