Zientzia eta teknologia

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.1. Zorrotzaurre hiri barruti berritzailea. Hiri Parke Teknologikoaren lehen fasearen garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Zorrotzaurre hiriaren aukeretarako eta etorkizunerako berebiziko lekua da, eta hainbat erabilera izango ditu. Bizitzeko, lanerako eta gozatzeko uharte bat izango da. Ildo horretan, uharte honen bereizgarrietako bat Hiri Parke Teknologiko bat eraikitzea izango da, eta osagai
teknologikoko enpresak eta sormen eta berrikuntza maila handikoak, sektore estrategikoetakoak, sortu eta kokatzeko espazioak prestatuko dira bertan: Industriarako zerbitzu aurreratuak, ekonomia digitala eta kultura eta sorkuntza industriak.
Lehen fase honetan gobernantza, kudeaketa eta sustapen eredua landuko da, ezagutzazko eta teknologiazko enpresen eta eragileen
ekosistema bat erakarri eta sortu ahal izateko. Hori guztia gainerako herri erakundeekin eta gure enpresa ehunaren eragile nagusiekin elkarlanean burutuko da.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu)
Zorrotzaurreko Parke Teknologikoaren Gobernantza ereduaren garapenaren aurrerapen-maila.

%20

1.2. Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen AS Fabrik zentroaren garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

AS Fabrik Bilbao proiektuaren helburua bertoko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre prestakuntzaren ekosistema eta erreferentziako ekosistema gisa finkatzea da, erreferentzia, hain zuzen, Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan Bilbon.
Datozen urteetan aurrera jarraituko da proiektuaren 2. fasean, prestakuntza, ekintzailetza eta networking jarduerak eginaz Industria 4.0 inguruan, eta Bilbo eta Zorrotzaurre ezagutza gune, transferentzia gune eta sektoreko jarduera ekonomiko berria sortzeko gune gisa
kokatzeko. AS Fabrik, era berean, elementu nagusia izango da “Bilbo Unibertsitatearen eta Ezagutzaren Hiria” proiektuan beste prestakuntza proiektuekin batera, Digipen, esate baterako (bideo jokoekin zerikusia duen prestakuntza unibertsitarioa).

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Industria, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu)
AS FABRIK proiektuaren 2. fasearen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%66

1.3. “Nagusi Intelligence Center” (NIC) abiaraztea
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Nagusi Intelligence Center (NIC)” hautu garrantzitsuetako bat da aurre egiteko zahartzearen eta “silver economy” deritzonaren erronkari eta aukerei. Proiektu honetan aurrera egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta enpresa eta teknologia eragileekin, eta eragile akademikoekin egingo da lan, zentro berriaren ildo estrategikoak zehazten. Zentroaren egoitza Zorrotzaurreko Tarabusi eraikina izango da, eta izango duen helburua arlo honetako ezagutza sortzea eta zabaltzea izango da, eta aldi berean enpresak martxan jartzea bideratuko du eta sektoreko kualifikazio handiko enplegua sortuko du.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Adinekoak, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu)
NIC (eraikina eta berrikuntza-nodoa) proiektuaren sorreraren aurrerapen-maila.

%0

1.4. Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa, ekintzailetza aurreratuaren bikaintasun gunea izateko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Ekintzailetza ekinbideak sustatu eta laguntzeak hiriaren hautu ekonomiko handietako bat izaten jarraitzen du, eta agintaldi honetan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Nazioarteko Ekintzailetza Zentro bat ireki eta martxan jartzen islatuko da.
Zentro hori barne ekintzailetza eta start-up enpresen azelerazioa errazteko leku bezala ulertzen da, eta Bilbora eta Bizkaira muin teknologiko eta berritzaile handiko enpresa proiektuak, start-up enpresak eta korporazioak erakarriko ditu.
Era berean, hiria eta lurraldea nazioartean ekintzailetza berritzailean erreferentziazko erakargune gisa kokatzen lagunduko du, erreferentziazko nazioarteko ekosistemekin lotuz eta bertoko ekintzailetza ekosistema dinamizatuz.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/04/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa irekitzeko prozesuaren aurrerapen-maila.

%33

1.10. “Bilbao Smart City” estrategia bultzatzea eta osorik garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ibilbide bat egina du hiriaren digitalizazio estrategian, herritarrek “aro digitalean jaiotakoak” izatera egin duten profil aldaketaren parean egon daitekeen hiri adimentsuaren hautua eginaz.
Ildo horretan, hiri adimentsuaren erronka handietarako konponbideak bilatzen dituzten proiektu konkretuak garatzea dago aurreikusita, udal zerbitzuak hobetuko dituzten eta Udalari berari datuen analisi aurreratua (Big Data) aplikatzen lagunduko dioten konponbideak eta eredu teknologikoak apurka-apurka aplikatuaz, bilbotarren bizi kalitatea hobetzeko.
Konponbide teknologiko berriak batez ere adimen artifizialaren, sentsorizazioaren, denbora errealeko kontrol sistemen, 5G komunikazioen eta irudi analisi aurreratuetarako gailuen arloekin egongo dira erlazionatuta.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Trafikoa eta mugikortasuna, Kudeaketa aurreratua, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia, Balioak
Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%90

1.11. Berrikuntza digitala bultzatzea turismoan, Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko (BIOTIP).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Teknologia berrien indarra turismora igaroko da Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko eta esperientzia turistikoa hobetzeko. Adimen artifizialean oinarrituz “hiri- eta helburu-esperientzia” hobetuko duen eta produktuak eta zerbitzuak modu pertsonalizatuan eskainiko dituen plataforma bat garatzea izango da horren emaitza (BIOTIP Europako proiektua).
Turistak eta egoiliarrak laguntzaile birtual batez hornitzea da helburua, hirian lagundu diezaien eta gida ditzan. Laguntzaile horrek modu pertsonalizatuan bistaratu eta iradokiko du gure eskaintza turistikoa, eta, gainera, turismoaren dinamikak bertoko merkataritzarenetara hurbilduko dituzten moduluak edukiko ditu txertatuta, sektore honen garapenari mesede egiteko.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Turismoa, Ekonomiaren Garapena, Zientzia eta teknologia
Turista helmugan kudeatzeko plataforma teknologiko bat abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

4.1. Bilbo unibertsitatearen eta ezagutzaren hiria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok nazioarteko talentu gaztearentzat erakargarria den ezagutza hub bat izan nahi du, unibertsitateek, ikastetxeek eta ikerketa zentroek ekosistema ireki eta dinamiko bat sortzeko modukoa, enpresa eta ekintzailetza ehunarekin harreman estuan.
Horretarako, aurreikusita dago Deustu-Sarriko-Zorrotzaurre-Basurtu ardatzean prestakuntza zentro berriak ezartzeko eta horiei dagozkien espazio lagungarriak (ikastetxeen egoitzak, etxebizitza merkearen eskaintza…) jartzeko ekintzak burutzea.
Beste alde batetik, prestakuntza zentroen artean eta ikerketa zentroekin eta enpresekin aliantzak egitea sustatuko da, Bilboko unibertsitate prestakuntza nazioartekotzeko eta hiriaren eta Euskadiren ekoizpen ehunera gehiago hurbiltzeko. Ekonomia ehun berria, balio erantsi handikoa eta nazioartekotzeko ahalmen handikoa (hala nola, AS Fabrik), sortzea erraztuko duten prestakuntza ekinbideei lotutako ekintzailetza ere sustatuko da.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Enplegua eta talentua, Gazteria, Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo ezagutzaren hub bihurtzeko jarduketetan izandako aurrerapen-maila.

%50

6.5. EraStop APP bultzatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Prebentzioa lehentasun bat da Bilboko Udalak bultzatutako segurtasun politikaren barruan, bereziki arlo honetan ahulagotzat jotzen diren talde jakin batzuei dagokienez, esate baterako emakumeak. Testuinguru honetan, teknologia berriek balio handia dute segurtasun arloan prebentziozko arreta indartzeko, telefono mugikorretarako berariazko aplikazioen garapena erraztuaz, EraStop adibidez.
EraStop-ek Bilboko emakumeen esku alerta sistema bat jartzen du, eraso matxisten salaketak geolokalizatzeko modua ematen duena eta Udaltzaingoaren baliabideak berehala aktibatzeko modua ematen duena. Aplikazioak hiru funtzionaltasun dauzka, eraso bat salatzeko, horrelako delituen lekuko moduan informatzeko edo laguntasuna eskatzeko. Gaur egun, 20.000 pertsona inguru dira aplikazioaren erabiltzaile.
Datozen urteotan 70.000 erabiltzailetara heldu nahi da, eta aurreikusita dago berariazko zabalkunde eta komunikazio kanpainak egitea, tresna ezagutarazteko eta erabilarazteko.

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak, Segurtasuna eta bizikidetza
App-aren erabiltzaileen kopuruaren hazkundearen aurrerapen-maila.

%39

7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak
"Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.14. Herritarren kontzientziazioa birziklapenarekin (Ekonomia zirkularra).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Baliabideak aprobetxatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea nagusi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu batera aldatzeko trantsizioa egitea hiri iraunkorren erronka handietako bat da.
Ildo horretan, Bilbok birziklatzeko ohitura sendotu eta kontsumo iraunkorra eta hondakinen kudeaketa ona sustatu gura ditu.
Datozen urteotan Udalak herritarrentzako zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak egitea erabaki du, birziklatzearen eta lehengaiak modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziaz eta onurez herritarrak konturarazteko. Teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, mugikorrerako aplikazio bat garatzea pentsatuta dago, gai organikoa birziklatzea eta “Bilbogarbi” gune garbiak erabiltze sustatzeko. Aplikazio honi esker, hondakinen balioarekin jokatu ahal izango da, sariak lortzeko aukera emango duten “puntuak” eskuratuko baititu.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Zientzia eta teknologia, Kontsumoa, Ingurumena, Oinarrizko zerbitzuak, Balioak
Herritarrak birziklatzearekin kontzientziatzeko neurriak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%50

8.3. WIFI bidez doako Internet konexioa auzoetako aisiagune eta ekipamenduetara hedatzea, arrakala digitala txikitzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok zerbitzu propioko eta herritarrentzako Wi-Fi sare bat garatu du azken urteotan, doan eta modu unibertsalean Interneten konektatzeko aukera ematen duena. Sareak hiriaren zati handi bat estaltzen du, 150 konexio puntu ditu kalean eta 520 udalaren eraikinetan, eta batez beste 2,5 milioi gailu konektatzen dira hilean.
Datozen urteotan zehar, konexioa eta sarearen hedapena indartu nahi da auzoetan bereziki bizimodua egiten den eta elkargunea egoten den ekipamendu eta espazio publiko berrietan. Horretarako, beharrak berrikusi eta aztertuko dira, arreta berezia eskainiaz periferiako auzoei, eta horren emaitza 400 konexio puntu baino gehiago ipintzea izango da.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Oinarrizko zerbitzuak, Obrak eta azpiegiturak, Kultura eta aisia, Zientzia eta teknologia
Eremu geografikoak
Guztiak
Doako Wi-Fi sarea auzoetan zabaltzean izandako aurrerapen-maila.

%75

10.1. Administrazio elektronikoa finkatzea eta normalizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak, “Administrazio elektronikoa” izateko duen konpromisoagatik, beste urrats bat eman nahi du agintaldi honetan tramitazio elektronikoaren erabilera herritarren artean sustatzeko eta “365/24 udaletxea” izaterantz aurrera egiteko.
Horretarako, 2 ildo izango dira lantegi. Alde batetik, barruko lan handia egiteko asmoa dago, dauden prozesu eta prozedurak berraztertzen eta estandarizatzen, mundu digitalera egokitzeko, eta azpiegitura eta aplikazio informatiko lagungarriak berritzeko asmoa ere badago. Gaur egun ia 500 prozedura daude, eta horietatik lehentasuna emango zaie izaera administratiboa dutenei eta herritarrengan eragin handiagoa dutenei.
Beste alde batetik, herritarrentzako zabalkunde eta informazio kanpaina bat burutuko da, batez ere barrutietako informazio eta dibulgazio saioetan eta Udalaren webguneko InfoBilbao ataleko berariazko azalpen-edukietan bermatuta.

Administrazio Elektronikoa urgentziaz ezartzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50