Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.1. Bilbo Intermodala.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Autobus geltoki berria, Bilbo Intermodala, hiriberritze eta eraldaketa proiektu baten zati bat da, eta proiektu horrek geltoki berria eraikitzea eta ingurunea antolatzeko eta urbanizatzeko zenbait obra egitea aurreikusten du. Proiektuak bere osotasunean autobusen zirkulazioa antolatu eta hobetuko du, horren inpaktua txikituko du eta hirirako beste atseden leku bat sortuko du.
Lehen fasean geltoki berria lurperatu da eta geltoki berria eraiki da; joan den azaroaren 27an inauguratu zen. Bigarren fasea hurrengo urtean burutuko da; funtsean, lurperatu ondoren libre geratu den espazioan 7.500 m2-ko plaza bat sortuko da eta merkataritza eremu bat, kirolgune bat, hotel bat eta ikasleen egoitza bat hartuko dituen eraikin bat eraikiko da.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Ekonomiaren Garapena, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Trafikoa eta mugikortasuna, Turismoa
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo Intermodalean aurreikusitako obren aurrerapen-maila.

%100

8.5. Goi auzoetan irisgarritasuna hobetzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Bilboko goi auzoak esaten zaienak hobetu eta biziberritzeak Udalarentzat lehentasuna izaten jarraitzen du, euren orografia bereziak eragiten dituen irisgarritasun eta ekipamendu gabeziak apurka-apurka minimizatzeko helburuz. Agintaldi honetarako esfortzuak irisgarritasun fisikoaren arazoak konpontzera bideratuko dira, bai auzoen barruan bai hiriaren erdialdearekiko loturan.
Horretarako, zenbait esku-hartze egingo dira, eta lehentasuna emango zaie bilguneetaranzko (ekipamenduak, zerbitzu zentroak…) ibilbideei eta garraiobideekin dituzten konexioei. Esku hartze horiek batez ere ekarriko dute arrapalak eta irisgarritasun elementu mekanikoak instalatzea, espaloi ertzak janaz beheratzea eta garraiobide egokituak auzoetan: Olabeaga, Uribarri‒Bakio, Plentzia, Gorliz, Irala‒Andres Isasi, San Agustin estarta, Mallona‒San Domingo Guzman, Altamira eta Otxarkoaga.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Espazio publikoa, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
4. barrutia (Begoña), 2. barrutia (Uribarri), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Goi auzoetako irisgarritasuna hobetzeko obren aurrerapen-maila.

%90

1.2. Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen AS Fabrik zentroaren garapena.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

AS Fabrik Bilbao proiektuaren helburua bertoko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre prestakuntzaren ekosistema eta erreferentziako ekosistema gisa finkatzea da, erreferentzia, hain zuzen, Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan Bilbon.
Datozen urteetan aurrera jarraituko da proiektuaren 2. fasean, prestakuntza, ekintzailetza eta networking jarduerak eginaz Industria 4.0 inguruan, eta Bilbo eta Zorrotzaurre ezagutza gune, transferentzia gune eta sektoreko jarduera ekonomiko berria sortzeko gune gisa
kokatzeko. AS Fabrik, era berean, elementu nagusia izango da “Bilbo Unibertsitatearen eta Ezagutzaren Hiria” proiektuan beste prestakuntza proiektuekin batera, Digipen, esate baterako (bideo jokoekin zerikusia duen prestakuntza unibertsitarioa).

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Hiri-plangintza, Zientzia eta teknologia, Industria, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu)
AS FABRIK proiektuaren 2. fasearen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%66

1.7. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargunea Bilbo Zaharrean martxan jartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) pertsonen beharrak asetzeari irabaziaren gainetik lehentasuna ematen dioten jarduera sozioekonomikoak hartzen ditu. Jarduera horien garapena indartu ahal izateko Bilbo Zaharrean Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargune bat abiaraziko da, horri buruzko zenbait ildo eta jarduera abian jartzeko.
Besteak beste, Erakarguneak ezagutarazi egingo ditu ESSk ekintzailetza eredu eta garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa eskaintzen dituen aukerak eta abaguneak eta erraztu egingo du ekintzailetza sozial kooperatiboaren garapena, ideia sortzearen, abian jartzearen eta enpresa laguntzearen prozesuei lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntzaren, orientazioaren eta planen bidez.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo)
Bilbo Zaharrean ESS poloa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

1.8. Zazpikaleak merkataritza, kultura eta bizikidetza gune moduan garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Zazpikaleak, ezinbesteko lekua herritarren bizitzan eta Bilboren kanpo irudirako. Erreferentziazko espazio bat merkataritzarako, kulturarako, aisiarako, identitaterako eta bizikidetzarako, modu iraunkor eta orekatuan garatu behar dena, auzoko eta Bilboko ekonomia, gizarte eta auzo
dinamikak integratuaz.
Horretarako, “Bilboko Zazpikaleak garatzeko 2015-2019rako Estrategia” ebaluatu eta eguneratuko da, eta 2020-2023rako Ekintza Plan berria zehaztuko da zutabe hauen inguruan: Zazpikaleen identitatea sendotzea, Zazpikaleen merkataritza eredua garatzea, turismo iraunkor eta orekatua sustatzea, eta Zazpikaleetan dauden erabilera guztien bizikidetza eta oreka finkatzea.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Kultura eta aisia, Tokiko merkataritza
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo)
Zazpikaleak Garatzeko Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%0

7.3. Itsasadarra dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak itsasadarra aktibatu eta babesteko plan bat burutu gura du, itsasadarra hiriaren elementu adierazgarrienetako bat delako eta hiriaren eraldatze prozesu etengabearen atal moduan. “Itsasadarra dinamizatzeko planak” itsasadarraren esparru fisikoa eta eskumen esparrua osorik zehaztuko ditu, eta bertan eta bere inguruan aisiarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izanik egin daitezkeen jardueren eredua diseinatu eta garatu egingo du.
Plana agintaldi honetan onartu eta abiaraziko da, maila askotako herri erakundeen eta eragileen elkarlanarekin.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Osasuna, Ekonomiaren Garapena, Ingurumena, Kultura eta aisia, Kirola, Espazio publikoa, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando), 2. barrutia (Uribarri), 4. barrutia (Begoña), 1. barrutia (Deustu)
Itsasadarra dinamizatzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.4. Bilboko parkeak dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Parkeak hiriaren eta kokatuta dauden auzoen “birika” estrategikotzat jotzen dira, eta Bilboren “eraztun berdea” aktibatzeko politikaren funtsezko elementuak dira. Politika honen helburua aire libreko atseden, aisia eta jolas guneak hobetzen saiatzea da, belaunaldiarteko izaera handituaz, bateragarri egitea bultzatuaz eta auzokoen bizi kalitatea hobetuaz.
Testuinguru honetan, Bilboko parke sarea hobetzen jarraituko dugu ekipamendu eta azpiegitura berriak erantsiaz hiriko parke nagusietan, hau da, Etxebarria, Europa, Casilda, Ibaieder eta Eskurtze parkeetan.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Osasuna, Kultura eta aisia, Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
6. barrutia (Abando), 4. barrutia (Begoña), 7. barrutia (Errekalde), 3. barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga), 5. barrutia (Ibaiondo)
Parkeak dinamizatzeko proiektuak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50

7.5. Abandoko geltokiaren hirigintza antolamendua onartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Abiadura handia Bilbora heltzeak Abandoko geltokiko lursailetan eta hurreko espazioetan hirigintzako esku hartzeak egin beharra ekarriko du, geltoki berria hirian integratzeko eta azpiegitura berriaren sarbideak egin ahal izateko. “Abandoko Geltokiaren Hiri Antolamenduko Plan Berezian” jasoko dira esku hartze horiek, eta eginkizun hauek hartuko ditu:
• Geltokia lurperatzeak libre utzitako lursailen (Hurtado de Amezaga kalearen ondoko burdinbideak) eta Bailen kalearen aurrealdearen antolamendua.
• Erabilera berriak oraingo “ganga” osatzen duten eraikinetarako eta Concordia geltokirako.
• Iparraldeko Partikularreko eraikinen kontserbazio eta esku-hartze irizpideak.
• Abando eta San Frantzisko ‒ Bilbo Zaharra auzoen artean dauden hiri oztopoak kentzea.
Plan hau hirigintza diseinuko lehiaketa baten deialdia eginaz zehaztu eta onartuko da; horrek hasierako lehen fase ireki bat edukiko du proposamenak aurkezteko eta ondorengo fase itxi bat, eta hortik hautatuko da aukera gune honetarako diseinua.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando)
Abandoko geltokiaren Hiri Antolamenduko Planaren diseinu eta onarpenaren aurrerapen-maila.

%5

7.6. Zorrotza Puntako Plan Berezia behin betiko onartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Portuaren jarduera Zorrotza Puntan amaitzeak beharrezkoa egiten du hirigintza plan berri bat zehaztea ingurune honetarako, auzoaren bizitegi garapena itsasadarrerantz egiteko eta espazio berriak sortzea jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu berrietarako.
Plan berri hau agintaldi honetan zehaztu eta onartuko da eta eduki hau izango du:
• Zorrotzaurre eta Burtzeña auzoen arteko hiri jarraitutasuna ebaztea Ibaizabal Abusutik Santurtziraino itsasadarraren ibaialde biak hezurmamitzeko.
• Egon dauden erabilerak (portua eta industria) berritu hiri erabilerak jarriaz (bizitegia, jarduera ekonomiko berriak eta ekipamenduak).
• Zorrotzako gunearen eta Zorrotza Punta inguratzen duten ibaiertzen artean komunikazioa hobetzea errepidez, oinez eta bizikletaz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Zorrotza Puntako Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.

%5

7.7. Peñaskaleko Plan Berezia behin betiko onartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak hiriberritzeko ekintza sorta bat burutu dute Iturrigorri eta Gardeazabal inguruetan, besteak beste, etxebizitzak eraistea eta okupatzaileak beharrezko irisgarritasun bermeak betetzen dituzten eraikin berrietan berriro jartzea.
Hiriberritzeko ekintzak osatu eta zonalde honen behin betiko antolamendua zehaztu ahal izateko helburuz, ondorengo gaiak kontuan hartuko dituen Plan Berezi bat eduki behar da:
• Eraikinetan sartzeko kanpo eskaileretarako dauden hirigintza oztopoak kendu eta irisgarritasun konponbidea eman ezin zaien eraikinak ordeztea.
• Aurrekoen ordez eraiki beharreko eraikin berrien antolamendua, okupatzaile guztiak eraikin irisgarrietan sartzen direla bermatuaz.
• Auzo hau dagoen hiri ingurune orokorra eta urbanizazioa hobetzea.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
7. barrutia (Errekalde)
Peñaskaleko Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.

%10

8.2. Parte-hartze prozesuak aztertu eta hobetzea auzoetako obrak lehenesteko (Auzokide Plana).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Auzokide Plana” prozesua modernizatzea, prozesuaren garapenaren gardentasuna eta kontu ematea bere fase guztietan hobetzea lortzeko.
Aztertzearen emaitza Auzokide Planaren prozesu berri bat izango da, herritarrei parte-hartze prozesuak erraztuko dizkiena, euren auzoetan egin beharreko obretan lehenespenak ezartzeko eta ondoren egikaritze prozesuaren jarraipena egiteko.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Guztiak
Auzokide Planaren protokolo eta tresna berriaren garapenean izandako aurrerapen-maila.

%80

8.4. Auzo Bihotzak garatzen jarraitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Auzo Bihotzen proiektua hiri proiektu estrategiko moduan aurkeztu zen Bilboko auzo guztien garapen orekatua bideratzeko. Auzo horietarako hiriberritze ekintzak egiten ari dira, eta gizarte, kultura eta ekonomia bizitza bultzatzen duten espazioak garatzeko ekintzak ere bai, euren nortasuna sendotzeko eta auzo‒erdialde sare batean txertatzeko.
Ekintzak hasierako fasean 36 auzoetatik 18tan zentratu dira, eta profil adierazgarrienak hautatu dira. Datozen urteotan Uribarriko obrak amaitzeko asmoa dago, eta Deusturekin eta San Ignazio‒Elorrietarekin konektatzen ere amaitzeko asmoa. Era berean, eraikuntza proiektu berriak egingo dira Santutxu auzoan (Karmelo plaza), Deustun (San Pedro Doneperiaga plaza) eta Ibaizabal Abusun (Ibaizabal zelaia eta Ibaieder parkea). Proiektuak Barrutiko Kontseiluekin adostuta zehaztu eta diseinatuko dira.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Obrak eta azpiegiturak, Espazio publikoa, Hiri-plangintza, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 4. barrutia (Begoña), 5. barrutia (Ibaiondo), 2. barrutia (Uribarri)
Auzo Bihotzen proiektuko obrak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%66

8.6. Bilboko auzoak hiriberritzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok hiriko auzo guztiak modu kohesionatu eta orekatuan garatzea du helburu, bai hirigintzaren aldetik bai ekonomiaren eta gizartearen aldetik ere, haien arteko oreka sustatuaz eta auzoak gero eta osasungarriagoak eta adiskidetsuagoak izan daitezen bultzatuaz, zerbitzu hurbilagoak dituztenak gazteentzat eta auzokoentzat oro har.
Testuinguru horretan, Udalak auzoak eraldatzeko plana bat prestatu eta ezarriko du, ikuspegi osoa harturik eta ekintza faktore-aniztunak epe laburrean eta epe ertainean eginaz. Planak auzoak biziberritzeko ekintza eta proiektu estrategikoak zehaztuko ditu 2050 urtea helmuga jarrita, premia handienak dituzten auzoei arreta berezia eskainiaz.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Gazteria, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Obrak eta azpiegiturak, Adinekoak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena
Eremu geografikoak
Guztiak
Auzoak hiriberritzeko planaren funtsezko ekintzen definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%40