Oinarrizko zerbitzuak
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
6.4. Auzoetan segurtasun lantegiak hedatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Herritarrek parte hartzea auzoko eta komunitateko polizia ereduaren osagai bat da segurtasuna eta prebentzioa herritarrekin eurekin elkarlanean eraikitzen diren errealitate gisa planteatzen dituen ikuspegitik begiratuta, eta aldi berean ardurakidetasuna eta konfiantza sustatzen dira.
Horretarako, barruti kontseiluek parte hartzeko tresna moduan duten ahalmenaz baliatuaz, parte hartzeko foro berriak daude aurreikusita, gatazkak konpontzera eta segurtasun politika publikoak planifikatzera eta ebaluatzera bideratuta.
Auzoetako lantegien eraketan oinarrituko dira foroak, hau da, segurtasun arloan jendeak parte hartzeko egitura egonkorrak, eta udaltzainek, elkarteek eta herritarrek osatuko dituzte. Lantegiak eratutakoan foro iraunkorrak eta foro irekiak egitea pentsatu da lantegi bakoitzeko.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza, Oinarrizko zerbitzuak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%100
6.5. EraStop APP bultzatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Prebentzioa lehentasun bat da Bilboko Udalak bultzatutako segurtasun politikaren barruan, bereziki arlo honetan ahulagotzat jotzen diren talde jakin batzuei dagokienez, esate baterako emakumeak. Testuinguru honetan, teknologia berriek balio handia dute segurtasun arloan prebentziozko arreta indartzeko, telefono mugikorretarako berariazko aplikazioen garapena erraztuaz, EraStop adibidez.
EraStop-ek Bilboko emakumeen esku alerta sistema bat jartzen du, eraso matxisten salaketak geolokalizatzeko modua ematen duena eta Udaltzaingoaren baliabideak berehala aktibatzeko modua ematen duena. Aplikazioak hiru funtzionaltasun dauzka, eraso bat salatzeko, horrelako delituen lekuko moduan informatzeko edo laguntasuna eskatzeko. Gaur egun, 20.000 pertsona inguru dira aplikazioaren erabiltzaile.
Datozen urteotan 70.000 erabiltzailetara heldu nahi da, eta aurreikusita dago berariazko zabalkunde eta komunikazio kanpainak egitea, tresna ezagutarazteko eta erabilarazteko.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Segurtasuna eta bizikidetza, Berdintasuna, Oinarrizko zerbitzuak
%45
8.3. WIFI bidez doako Internet konexioa auzoetako aisiagune eta ekipamenduetara hedatzea, arrakala digitala txikitzeko.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbok zerbitzu propioko eta herritarrentzako Wi-Fi sare bat garatu du azken urteotan, doan eta modu unibertsalean Interneten konektatzeko aukera ematen duena. Sareak hiriaren zati handi bat estaltzen du, 150 konexio puntu ditu kalean eta 520 udalaren eraikinetan, eta batez beste 2,5 milioi gailu konektatzen dira hilean.
Datozen urteotan zehar, konexioa eta sarearen hedapena indartu nahi da auzoetan bereziki bizimodua egiten den eta elkargunea egoten den ekipamendu eta espazio publiko berrietan. Horretarako, beharrak berrikusi eta aztertuko dira, arreta berezia eskainiaz periferiako auzoei, eta horren emaitza 400 konexio puntu baino gehiago ipintzea izango da.
- Helburua
- 8. Auzoen garapena.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak, Kultura eta aisia, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%94
3.10. BilboBus autobusak berritzea ibilgailu elektriko eta hibrido berriak hartuaz.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzera bideratzen ditu bere mugikortasun politikak. Horregatik, autobusetan eta udal ibilgailuetan zero igorpen duten hautabideak hobestea bultzatzen du, partikula kutsagarrien emisioa eta CO2 emisioak mugatzeko.
Helburua herri garraiorako iraunkortasun handiagoko autobus multzoa lortzea da, eta horrexegatik eskuratzen ari gara entxufatzerik behar ez duten autobus hibridoak eta % 100 elektrikoak. 2023ra begira, helburua daBilbobusen 141 autobusetatik 104 ibilgailu iraunkorrak izatea.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Oinarrizko zerbitzuak, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Ingurumena
%100
6.1. Bilboko udaltzaingoaren langile kopurua handitu.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Udalak 2018an izenpetu zuen “Segurtasunaren aldeko Itunak” konpromiso bat dauka: modu proaktiboan lanean jarraitzea auzoetan bizikidetza eta segurtasuna bermatzeko, eta horretarako 35 neurri konkretu zehazten ditu.
Neurri horiek prebentzioan oinarrituta, herritarren segurtasuna indartzeko dira, eta, besteak, beste, auzoko eta komunitateko polizia eredua bultzatu nahi dute. Eredu horrek kalean poliziako kopuru egokia behar du, eta poliziaren esku-hartze sistema guztiak deszentralizatzea ere bai, eta, horretarako, Udaltzaingoan orain dauden baino udaltzain gehiago behar dira. Agintaldi honetan apurka-apurka udaltzain kopurua 900 udaltzainera heldu arte handituko da, eta horrek aukerak emango du enplegua sortzeko bai belaunaldia berritzeko bai postu berriak betetzeko.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Oinarrizko zerbitzuak, Segurtasuna eta bizikidetza
%100
6.2. Auzoko eta komunitateko polizian oinarritutako arreta eredu osoa aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok etengabe egiten du lan udaltzaingoaren arreta hobetzeko eta auzo bakoitzean auzokideei hurreratzeko, besteak beste, auzoko eta komunitateko polizia ereduaren hautua eginaz, herritarrei arreta zerbitzu oso eta kanal-aniztuna eskaintzeko.
Gaur egun arretarako kanalak telefonozko arretan, ikuskaritzetan salaketak jasotzean eta kaleko patruilen interakzioan oinarritzen dira. Urte hauetan garatu eta ezarri beharreko eredu berriak herritarrekin harremanak izateko modu berriak sortuko ditu, administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, salaketak mugikortasunean jasotzea erraztuaz eta segurtasun publikoaren arloan herritarrek parte hartzeko eredu berriak garatuaz. Horrek guztiak izango duen emaitza eredu berri oso bat izango da, arreta estandarizatua, hurrekoa eta kalitatezkoa bermatuko duena.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Oinarrizko zerbitzuak, Segurtasuna eta bizikidetza, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Herritarrentzako arreta
%5
6.3. Udaltzain etxe berriak irekitzea, kalean udaltzainen presentzia areagotzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
“Segurtasunaren aldeko Itunak” bultzatutako auzoko eta komunitateko polizia ereduak herritarrari arreta hurbila eta osoa emango dion zerbitzua dakar, auzoetan udalaren segurtasun zerbitzua bermatzen lagunduko duena.
Horretarako, dauden zerbitzuak eta ekipamenduak sendotuko dira, Deustu eta Abando barrutietan
Udaltzaingoaren 2 instalazio berri irekiaz, gaur egun ez baitaukate berariazko segurtasun talderik.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza, Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Herritarrentzako arreta, Oinarrizko zerbitzuak
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu), 6. barrutia (Abando)
%35
6.6. Auzoetan segurtasunik gabeko guneak minimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Auzoen segurtasunik gabeko guneak identifikatzea garrantzi handiko elementua da Bilboko prebentziozko segurtasun ereduan, eta horren gainean ari gara lanean, hiriko hiriguneak inklusio, segurtasun, erresilientzia eta iraunkortasun handiagoa izatea lortze aldera.
Horretarako, Udalak auzoetan detektatzen diren segurtasunik gabeko puntuetan etengabe ekinean jarraituko du. Dagoeneko identifikatuta dauden guneak berraztertuaz eta segurtasunik gabekotzat jotzen diren edo izan daitezkeen gune berriak identifikatuaz eta katalogatuaz. Identifikazio fase honen ondoren, kasu bakoitzerako ekintza konkretuak zehaztu eta gauzatuko dira (argiteria hobetzea, irisgarritasun elementuak, oinezkoen pasabide berriak, arkitektura oztopoen konponbideak…).
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Segurtasuna eta bizikidetza, Oinarrizko zerbitzuak, Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%70
7.13. Uraren zikloa optimizatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Ingurumena, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak, Obrak eta azpiegiturak
%50
7.14. Herritarren kontzientziazioa birziklapenarekin (Ekonomia zirkularra).
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Baliabideak aprobetxatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea nagusi izango dituen ekonomia zirkularreko eredu batera aldatzeko trantsizioa egitea hiri iraunkorren erronka handietako bat da.
Ildo horretan, Bilbok birziklatzeko ohitura sendotu eta kontsumo iraunkorra eta hondakinen kudeaketa ona sustatu gura ditu.
Datozen urteotan Udalak herritarrentzako zabalkunde eta kontzientziazio kanpainak egitea erabaki du, birziklatzearen eta lehengaiak modu arduratsuan kontsumitzearen garrantziaz eta onurez herritarrak konturarazteko. Teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, mugikorrerako aplikazio bat garatzea pentsatuta dago, gai organikoa birziklatzea eta “Bilbogarbi” gune garbiak erabiltze sustatzeko. Aplikazio honi esker, hondakinen balioarekin jokatu ahal izango da, sariak lortzeko aukera emango duten “puntuak” eskuratuko baititu.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Oinarrizko zerbitzuak, Balioak, Kontsumoa, Ingurumena, Zientzia eta teknologia
%50