Turismoa

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.1. Bilbo Intermodala.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Autobus geltoki berria, Bilbo Intermodala, hiriberritze eta eraldaketa proiektu baten zati bat da, eta proiektu horrek geltoki berria eraikitzea eta ingurunea antolatzeko eta urbanizatzeko zenbait obra egitea aurreikusten du. Proiektuak bere osotasunean autobusen zirkulazioa antolatu eta hobetuko du, horren inpaktua txikituko du eta hirirako beste atseden leku bat sortuko du.
Lehen fasean geltoki berria lurperatu da eta geltoki berria eraiki da; joan den azaroaren 27an inauguratu zen. Bigarren fasea hurrengo urtean burutuko da; funtsean, lurperatu ondoren libre geratu den espazioan 7.500 m2-ko plaza bat sortuko da eta merkataritza eremu bat, kirolgune bat, hotel bat eta ikasleen egoitza bat hartuko dituen eraikin bat eraikiko da.

Helburua
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Turismoa, Trafikoa eta mugikortasuna, Ekonomiaren Garapena, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Bilbo Intermodalean aurreikusitako obren aurrerapen-maila.

%100

5.4. Euskal Museoa modernizatu eta handitzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Euskal Museoa erreferentzia bat da euskal kulturan, eta euskal ertia eta tradizioak zabaltzeko funtsezko elementua. Gaur egun, 20.000 gauzaki baino gehiago ditu bere ondarean, gure arbasoen bizimodua eta eguneroko zeregina osatu zuten alderdi guztiak erakusten eta islatzen dituztenak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Euskal Museoaren zaharberritze osoa egingo da, instalazioei 2.000 m2 gehituko zaizkio eta diskurtso museografiko berri bat sortuko da, museoa euskal kulturaren erreferentzia gisa finkatu ahal izateko, eta “euskal kulturan sartzeko atea” bihurtuko da.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Kultura eta aisia, Balioak, Obrak eta azpiegiturak
Euskal Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.

%75

1.10. “Bilbao Smart City” estrategia bultzatzea eta osorik garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilbok ibilbide bat egina du hiriaren digitalizazio estrategian, herritarrek “aro digitalean jaiotakoak” izatera egin duten profil aldaketaren parean egon daitekeen hiri adimentsuaren hautua eginaz.
Ildo horretan, hiri adimentsuaren erronka handietarako konponbideak bilatzen dituzten proiektu konkretuak garatzea dago aurreikusita, udal zerbitzuak hobetuko dituzten eta Udalari berari datuen analisi aurreratua (Big Data) aplikatzen lagunduko dioten konponbideak eta eredu teknologikoak apurka-apurka aplikatuaz, bilbotarren bizi kalitatea hobetzeko.
Konponbide teknologiko berriak batez ere adimen artifizialaren, sentsorizazioaren, denbora errealeko kontrol sistemen, 5G komunikazioen eta irudi analisi aurreratuetarako gailuen arloekin egongo dira erlazionatuta.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Turismoa, Trafikoa eta mugikortasuna, Kudeaketa aurreratua, Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena
Hiriko Smart proiektuen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%90

1.11. Berrikuntza digitala bultzatzea turismoan, Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko (BIOTIP).
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Teknologia berrien indarra turismora igaroko da Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko eta esperientzia turistikoa hobetzeko. Adimen artifizialean oinarrituz “hiri- eta helburu-esperientzia” hobetuko duen eta produktuak eta zerbitzuak modu pertsonalizatuan eskainiko dituen plataforma bat garatzea izango da horren emaitza (BIOTIP Europako proiektua).
Turistak eta egoiliarrak laguntzaile birtual batez hornitzea da helburua, hirian lagundu diezaien eta gida ditzan. Laguntzaile horrek modu pertsonalizatuan bistaratu eta iradokiko du gure eskaintza turistikoa, eta, gainera, turismoaren dinamikak bertoko merkataritzarenetara hurbilduko dituzten moduluak edukiko ditu txertatuta, sektore honen garapenari mesede egiteko.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Turismoa, Tokiko merkataritza, Zientzia eta teknologia
Turista helmugan kudeatzeko plataforma teknologiko bat abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

5.2. Arte Ederren Museoa handitzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Arte Ederren Museoak etapa berri bat hasi du, modernizatzea eta haztea ikusmiran dituela. Museoaren patronatuko gainerako kideekin elkarlanean, Museoari edertiaren behar berrietarako nahikoa eta egokitua den espazio bat ematea bilatuko da, bere arkitekturaren kalitatea gordeaz, instituzioaren identitate ikurra baita, eta bere irisgarritasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetuaz.
Handitze proiektuak Museoaren bilduma aberatsen aurkezpena hedatzeko eta haren erakusketa, heziketa eta zabalkunde programak goranahi handienarekin garatzeko nahikoa izango diren espazio gehigarriak emango dizkio. Horren paralelo, kontserbazio eta ikerketa zerbituak hedatzeko hautabide bat planteatzen du, gaur egun dauden azpiegituren edukierak mugatzen baititu.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Obrak eta azpiegiturak
Arte Ederren Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.

%65

5.7. Udalak Guggenheim Bilbao Museoarekin duen lotura sendotzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

1997an inauguratu zenetik, Guggenheim Bilbao Museoak munduko mapan kokatu du Bilbo eta Bilboren nazioarteko irudia indartzen lagundu du. Museoak kalitatezko turismoa hirira erakartzea lortu du; horrek eta betiko negozio turismoak eragin handia dute hiriaren ekonomian.
Hiriaren ikono eta eragile ekonomiko eta kultural denez, lan egingo da Museoarekiko lotura sendotzen.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Turismoa
Udalak Guggenheim Bilbao museoarekin duen loturaren aurrerapen-maila.

%100

5.9. Arriaga Antzokia arte eszenikoen programazio eta ekoizpenaren erreferentzia moduan indartzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Arriaga antzokia euskal arte eszenikoen bandera ontzia da, bai programazioaren aldetik bai ekoizpen propioei dagokienez, bertoko publikoarekin duen loturagatik eta nazioartean duen irudiagatik.
Datozen urteetan Bilboko arte eszenikoen jardueraren dinamizazioari laguntzen egingo da lan, ikuskizunen programazio eta ekoizpen handiago baten bidez, bertoko artista eta sortzaileekin, bertoko abesbatza eta orkestrekin eta euskal artisten tituluekin. Gainera, Bilboko arte eszenikoen ehun lokala hobetzea bilatuko da, Arriaga Antzokiak lankide dituen kultura-eragileen espezializazioa eta profesionalizazioa bultzatuaz.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Turismoa, Enplegua eta talentua, Kultura eta aisia
Bilboko arte eszenikoen jardueraren dinamizazioan izandako aurrerapen-maila.

%80