Tokiko merkataritza
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
1.8. Zazpikaleak merkataritza, kultura eta bizikidetza gune moduan garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Zazpikaleak, ezinbesteko lekua herritarren bizitzan eta Bilboren kanpo irudirako. Erreferentziazko espazio bat merkataritzarako, kulturarako, aisiarako, identitaterako eta bizikidetzarako, modu iraunkor eta orekatuan garatu behar dena, auzoko eta Bilboko ekonomia, gizarte eta auzo
dinamikak integratuaz.
Horretarako, “Bilboko Zazpikaleak garatzeko 2015-2019rako Estrategia” ebaluatu eta eguneratuko da, eta 2020-2023rako Ekintza Plan berria zehaztuko da zutabe hauen inguruan: Zazpikaleen identitatea sendotzea, Zazpikaleen merkataritza eredua garatzea, turismo iraunkor eta orekatua sustatzea, eta Zazpikaleetan dauden erabilera guztien bizikidetza eta oreka finkatzea.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Tokiko merkataritza, Bizikidetza
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%0
1.9. Tokiko Merkataritzaren Plan Osoa Bilboren merkataritza hiriburutasuna indartzeko.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bertoko merkataritza laguntza osoa emateak jarraitu egiten du hiriaren hautu bat izaten bere lehiakortasuna hobetzeko eta kontsumo eredu berrietara hobeto egokitzeko, Bilboren erakarmena indartuaz merkataritza hiriburu gisa eragin eremu globalean (“Bilbo 90 minutu”).
Horretarako, udal zerbitzuak birdiseinatzen egingo da lan bertoko merkataritza lehiakorragoa izan ahal dadin, digitalizatua eta berritzailea bere kudeaketa ereduetan eta bezeroaren esperientzian. Horrek kontsumitzaileen portaera ezagutzeko plataforma digital bat diseinatzea barne hartuko du, kontsumitzaileak profilen arabera karakterizatuaz, eta horri esker marketin tresnak diseinatu ahal izango dira lotura handiagoa izateko denden eta bertoko kontsumitzaileen artean.
Era berean, planaren bitartez saltokien identitateari garrantzia ematea landuko da eta “Bilbo, Merkataritza, Kultura eta Aisiaren Hiria” proiektua martxan jarriko da hiriaren posizioa sendotzeko, gure erreferentzia inguruneko merkataritza hiriburu gisa.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Tokiko merkataritza
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%25
1.11. Berrikuntza digitala bultzatzea turismoan, Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko (BIOTIP).
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Teknologia berrien indarra turismora igaroko da Bilbo helburu turistiko adimentsua bihurtzeko eta esperientzia turistikoa hobetzeko. Adimen artifizialean oinarrituz “hiri- eta helburu-esperientzia” hobetuko duen eta produktuak eta zerbitzuak modu pertsonalizatuan eskainiko dituen plataforma bat garatzea izango da horren emaitza (BIOTIP Europako proiektua).
Turistak eta egoiliarrak laguntzaile birtual batez hornitzea da helburua, hirian lagundu diezaien eta gida ditzan. Laguntzaile horrek modu pertsonalizatuan bistaratu eta iradokiko du gure eskaintza turistikoa, eta, gainera, turismoaren dinamikak bertoko merkataritzarenetara hurbilduko dituzten moduluak edukiko ditu txertatuta, sektore honen garapenari mesede egiteko.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Turismoa, Ekonomiaren Garapena, Tokiko merkataritza, Zientzia eta teknologia
%40
7.11. Ostalaritzako Terrazen Plana aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak badaki zenbaterainoko garrantzia duen erabilera orekatuak dituen eta, iraunkortasunaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabilera ona egiten den hiria, auzoak eta kaleak edukitzeak, eta, gainera, auzokoen erosotasuna mantentzea.
Ildo horretan, espazio publikoaren erabilera egokiaren gainean jardun beharra detektatu da terraza
kontzentrazio handiagoa dagoen eremuetan, eta horretarako ostalaritzako terrazen plan bat zehaztuko da eta praktikan jarriko da.
Espazio publikoaren oraingo erabilera egungo udal ordenantzan baimentzen denari egokitzen zaiola ikuskatzera orientatuta egongo da plana, hau da, oraingo baimenak betetzea bultzatzera eta establezimendu bakoitzak behar duena baino gehiago ez dezan okupatu. Halaber, baimenak hiriaren egoerara egokitzeko prozesu bat burutuko da aldagai objektiboak erabiliko dituen eredu matematiko baten bitartez, kasu bakoitzean gure espazio publikoaren erabilera orekatu eta iraunkor baterako okupatu behar den “marka” edo espazioa zehaztuko duena.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Bizikidetza, Ekonomiaren Garapena
%60