Bizikidetza

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

1.8. Zazpikaleak merkataritza, kultura eta bizikidetza gune moduan garatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Zazpikaleak, ezinbesteko lekua herritarren bizitzan eta Bilboren kanpo irudirako. Erreferentziazko espazio bat merkataritzarako, kulturarako, aisiarako, identitaterako eta bizikidetzarako, modu iraunkor eta orekatuan garatu behar dena, auzoko eta Bilboko ekonomia, gizarte eta auzo
dinamikak integratuaz.
Horretarako, “Bilboko Zazpikaleak garatzeko 2015-2019rako Estrategia” ebaluatu eta eguneratuko da, eta 2020-2023rako Ekintza Plan berria zehaztuko da zutabe hauen inguruan: Zazpikaleen identitatea sendotzea, Zazpikaleen merkataritza eredua garatzea, turismo iraunkor eta orekatua sustatzea, eta Zazpikaleetan dauden erabilera guztien bizikidetza eta oreka finkatzea.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Bizikidetza, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Kultura eta aisia
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo)
Zazpikaleak Garatzeko Plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%0

2.3. Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonek lehentasunezko talde bat izaten jarraitzen dute, euren behar eta eskari bereziekin, eta Udalak eurentzako arreta neurriak indartu gura ditu hurbileko zerbitzuak sustatuaz. Actualmente este colectivo recibe una atención du gizarte errakundeekin elkarlanean, eta euren eskura jartzen ditu espazioak eta instalazioak, pertsonek aterpea, garbitzeko aukera eta egunez jatekoa izan ahal dezaten. Gainera, informazioa ematen zaie euren eskubideez eta jaso ditzaketen baliabideez.
Agintaldi honetan, Bilbok aurreikusita dauka zerbitzu hauek indartzea bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eguneko arreta zentro bat irekiaz. Esperientzia pilotu moduan planteatuko da eta 30 postu sortzea ekarriko du.Zentroa ireki aurretik gaur egun erabilgarri dauden postuen mapa berraztertuko da eta izan litezkeen kokapenak identifikatuko dira fase horretan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Bizikidetza
Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

6.7. Bizikidetzaren Behatokiaren lana auzo gehiagotara hedatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

“Bizikidetzaren Behatokiak” Bilbon herritarren elkarbizitza hobetu nahi du gatazkak goiz identifikatuaz eta konponduaz eta gizartearen aurkako jarrerak kontrolatuaz eta zuzenduaz. Orain arte lortutako esperientzia oso positiboa izana da, eta horregatik indartu eta hedatu nahi dira bere esku-hartze lanak Bilbon.
Ildo horretan, Udalak Behatokiaren lanen ezaupidea eta ikusgaitasuna areagotu gura ditu, eta haren prebentzio eginkizunean sakondu nahi du, auzoetako funtsezko eragileekin harreman jarraitua mantenduaz. Besteak beste, Behatokiaren Zerbitzu Gutun bat lantzea aurreikusten da, eta auzo guztietan haren lanari buruzko berariazko zabalkunde eta komunikazio ekintzak egitea.

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Bizikidetza, Segurtasuna eta bizikidetza, Kudeaketa aurreratua
Eremu geografikoak
Guztiak
Bizikidetzaren Behatokiak esku hartzen duen auzoen hazkundean izandako aurrerapen-maila.

%60

6.8. Herritartasunaren eta aniztasunaren udal plan berria.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak bereganatu egiten du Bilbo kohesionatu eta berritzaile baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa, garapena eta bizi kalitatea nagusi izan daitezen. Helburu horren barruan, Bilbok kulturarteko gizarte bat garatzearen hautua egiten du, ezberdintasunak berdintasun esparru batean onartuaz eta herritarren baliabide aniztasuna indartuaz, gehitzeko eta elkarrekin hiria garatzen laguntzeko. Guztiek parte aktiboki hartuko duten hiri bat, eta bizikidetza proiektu komunean parte hartzeko pertsona guztiei aukera emango zaiena.
Horretarako, “Herritartasunaren eta Aniztasunaren Udal Plan” berri bat garatuko da, zeharretara zabalduko dena, etorkinak udalaren bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean txertatzeko. Plan horren lehentasun ildoak gizarte kohesiora, kulturarteko bizikidetzara eta inklusiozko herritartasun bat lortzera bideratuko dira.

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Balioak, Berdintasuna, Bizikidetza, Segurtasuna eta bizikidetza
Herritartasunaren eta aniztasunaren udal plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%20

7.11. Ostalaritzako Terrazen Plana aplikatzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Bilboko Udalak badaki zenbaterainoko garrantzia duen erabilera orekatuak dituen eta, iraunkortasunaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabilera ona egiten den hiria, auzoak eta kaleak edukitzeak, eta, gainera, auzokoen erosotasuna mantentzea.
Ildo horretan, espazio publikoaren erabilera egokiaren gainean jardun beharra detektatu da terraza
kontzentrazio handiagoa dagoen eremuetan, eta horretarako ostalaritzako terrazen plan bat zehaztuko da eta praktikan jarriko da.
Espazio publikoaren oraingo erabilera egungo udal ordenantzan baimentzen denari egokitzen zaiola ikuskatzera orientatuta egongo da plana, hau da, oraingo baimenak betetzea bultzatzera eta establezimendu bakoitzak behar duena baino gehiago ez dezan okupatu. Halaber, baimenak hiriaren egoerara egokitzeko prozesu bat burutuko da aldagai objektiboak erabiliko dituen eredu matematiko baten bitartez, kasu bakoitzean gure espazio publikoaren erabilera orekatu eta iraunkor baterako okupatu behar den “marka” edo espazioa zehaztuko duena.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Espazio publikoa, Kultura eta aisia, Bizikidetza, Tokiko merkataritza
Ostalaritzako Terrazen Planaren definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%60

8.7. Gaueko aisiaren zarata mapa lantzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30

Zabal frogatuta dago, esposizio maila handian modu jarra tuan egonez gero, kutsadura akustikoak osasun fisiko eta psikologikoko arazoak sortzen dituela. Udalaren Hots Estrategiak zarata ateratzen duten gune nagusi bi identifikatzen ditu. Garraioak eta hiriko jarduerak eragiten duten zarata eta jendea pilatzen den aisia jardueretatik datorrena.
Gaur egun “Zarata Mapa Estrategikoa” daukagu, udalaren eskumeneko zarata guneak markatzen dituena, udalerriko hiri zirkulazioa eta industria, eta beste administrazio publiko batuei dagozkien zarata guneak, horien emisio akustikoek udalerrian eragiten dutelako. Horrez gain, “Gaueko Aisiaren Zarata Mapa” landuko da, gehiegizko kutsadura akustikoa (zarata) gertatzen den egoerak identifikatu eta konpondu ahal izateko, hiriko auzo guztietan.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Kultura eta aisia, Ingurumena, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
Gaueko aisiaren zarata mapa diseinatzen eta ezartzen izandako aurrerapen-maila.

%100