Kirola
Ekintzak
(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)
4.7. Bilbao Hiri Gaztea (Gaztediaren Udal Estrategia).
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbo gazteek garapen aukerarik onenak izango dituzten eta parte-hartze aktiboa izango duten hiri gaztea bilakarazten laguntzen duen estrategia bat artikulatzeko udalak daukan konpromisoaren emaitza da Bilbo Hiri Gaztea. Estrategia horretan oinarrituta, Gaztediaren parte-hartzea eta haien beharren eta esperantzen entzute aktiboa oinarri dituzten ekintza eta neurri zehatz berriak planteatuko dira.
Bilbao Hiri Gaztea 3 ekintza ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: “Gaztedi Emantzipatua”, hor sartuko dira enplegua, prestakuntza, mugikortasunerako laguntza, etxebizitza eta bizitzeko baliabideak jomuga dituzten ekintzak; “Gaztedi Aktiboa”, kultura, kirol eta aisia, bizitza osasuntsu eta ekintzailetza kulturaren arloetako neurrietarako; eta “Gaztedi Konprometitua”, parte-hartzea, boluntariotza, gizarte eta elkartasun ekintzailetza eta euskararen sustapena ekimen eremu izango dituena.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Osasuna, Balioak, Kultura eta aisia, Kirola, Enplegua eta talentua, Euskara
%80
5.10. Errugbia eta bere balioak sustatzea.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Bilbok egin duen hautua errugbian egitea Bilboko gazteen artean bultzatzea da, errugbia gazteentzat heziketarako eta balio positiboak sortzeko tresnatzat hartuta, eta herritarren ongizatea eta osasuna hobetzen lagundu dezakeen aisia osasungarriaren eragile gisa. Beste alde batetik, kategoria goreneko errugbi talde bati laguntzeko behar den oinarrizko egitura lortzera ere heldu nahi da.
Horretarako, kirol instalazioak hobetuko dira eta kirola bera ikusgai egiteko ekintzak bultzatuko dira. Instalazioei dagokienez, Zorrotzako errugbi zelaia (zelaia eta aldagelak) eta Errekaldeko zelaia (aldagelak eta gimnasioa) hobetu eta egokituko dira. Ikusgai egiteari dagokionez, gazteen artean zabalkunde kanpainak egingo dira errugbian egiten duten klubekin eta ikastetxe elkartuekin elkarlanean, 500 jokalari, neska-mutil, izatera heltzea helburu hartuta.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Balioak, Kultura eta aisia, Kirola, Haurrak eta adingabeak, Gazteria
- Eremu geografikoak
- 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 7. barrutia (Errekalde)
%90
5.11. Itxaropen kaleko frontoi berria.
Azken eguneratzea: 2022/06/30
Itxaropen kaleko frontoia berritzeko proiektuak Zazpikaleetan kirol instalazio berriak egin nahi ditu, aurreko frontoia nahitaez bota beharra egon zenez gero Zazpikaleetako metro geltokia egiteko. Eraikin berrirako 5 solairuko bolumen bakarra planteatzen da, 2 eraikuntza hartuko dituena: pilotalekua eta hainbat gela izango dituen eraikin bat, bai eta bietara sartzeko ateondo bat ere.
Itxaropen kaleko frontoi berria esparru itxia izango da, Itxaropen kaleko 2 zenbakia duen eraikinaren mehelinari atxikiko zaiona, eta gutxi gorabehera 300 pertsonako edukiera eta 7 aulki erreskadako harmaila edukiko ditu.
Beste alde batetik, eraikin berria auzoaren eskaerei erantzuna emateko denez, solairu batzuk Zazpikaleetako elkarte eta taldeek barrutiko espazio publiko moduan erabil ditzaten izango dira, eta gainerako solairuei haur, gazte eta familien aisiarako erabilera eta ekipamenduak izendatuko zaizkie, tartean haur liburutegi bat.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Osasuna, Obrak eta azpiegiturak, Kultura eta aisia, Kirola, Familia
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%90
4.5. Nerabeentzako aisiaren eta kirolaren udal programazioa hurreratuaz hobetzea.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Nerabeei zuzendutako aisia eta kirol eskaintza ireki eta plural bat garatzea funtsezkoa da aisiako kultura osasungarri, proaktibo, parte-hartzezko eta balioetan oinarritutako bat, pertsonaren garapenari eta gazteen beregaintasunari lagunduko diona, errespetuan oinarritutako berdinen arteko harremanak sortzeko.
Giro horretan, Bilbok dagoen programazio eskaintza hurreko eta “auzo kiroletako” ikuspegi batetik hobetu gura du.
Gazteen parte-hartzearekin, Bilbok “GazteKluba” programa indartu nahi du, euren beharrei erantzungo dien ekipamendu sare bat eta aisia eta kirol jardueren agenda bat diseinatuaz.
Testuinguru horretan, ekintzarik berehalakoena, Basurtuko gai sukoien eraikin zaharrean beste “Gaztegune” bat irekitzea aurreikusita dago.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Balioak, Kultura eta aisia, Kirola, Berdintasuna, Gazteria
%40
7.3. Itsasadarra dinamizatzeko plana.
Azken eguneratzea: 2021/06/30
Bilboko Udalak itsasadarra aktibatu eta babesteko plan bat burutu gura du, itsasadarra hiriaren elementu adierazgarrienetako bat delako eta hiriaren eraldatze prozesu etengabearen atal moduan. “Itsasadarra dinamizatzeko planak” itsasadarraren esparru fisikoa eta eskumen esparrua osorik zehaztuko ditu, eta bertan eta bere inguruan aisiarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izanik egin daitezkeen jardueren eredua diseinatu eta garatu egingo du.
Plana agintaldi honetan onartu eta abiaraziko da, maila askotako herri erakundeen eta eragileen elkarlanarekin.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Kirola, Espazio publikoa, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena, Ingurumena, Osasuna
- Eremu geografikoak
- 4. barrutia (Begoña), 5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri)
%50