1.1.1. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) indartzea.
Eusko Jaurlaritzak emandako zuzkidura gehigarria egongo da, koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrera nahikorik ez duten pertsona guztiei laguntzeko. Pertsona horiek prestazio ekonomiko bat jasoko dute oinarrizko beharrizanak asetzeko, hau da, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko. Aipatutako zuzkidura gehigarri horrekin, 2020ko ekitaldirako GLL gehienezko kopurua eta irizpide orokorrak aldatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren aginduz zehaztu diren gehienezko kopuruak errespetatzeko.
- Helburua
- 1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 0 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = E/D (kostu erantsirik gabe)
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = E/D (kostu erantsirik gabe)
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/30
Berariazko jarduketa hori ekainean amaitu zen, eta beharrizan berriak Gizarte Ekintza Sailaren ohiko jardueraren bidez bideratu ziren.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) zenbatekoen aldaketak onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Maiatzaren 20ko Gobernu Batzarrean onetsi ziren 2020 ekitaldiko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen kontzeptuan emateko zenbatekoa zehazteko eta izapidetzeko jarduketa-irizpide orokorren aldaketak.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Laguntza mota bakoitzeko emandako laguntzak (GLL eta txartel solidarioak).
Eguneratze-data: 2020/07/24
Eusko Jaurlaritzaren 3.460.532 €-ko ezohiko transferentziaren bitartez, 2 motatako laguntzak kudeatu eta eman dira.
- Gizarte-larrialdietarako laguntzak 1.087 familiarengana iritsi dira, 1.175.297 €-ko zenbatekoarekin; hortaz, familia bakoitzak 1.081 € jaso ditu batez beste.
- Oinarrizko elikadurarako laguntzak (txartel solidarioak) konfinamenduak larritutako edo eragindako egoera ekonomiko zailean dauden familientzat (GLLak betetzeko araudian jasotako neurrietako bat). Laguntza hori guztira 4.489 familiari eman zaie. Emandako laguntzaren batez besteko zenbatekoa 519 €-koa izan da, 3 hilabetetan banatuta. Kontzeptu horrekin emandako laguntzen zenbatekoa, guztira, 2.285.235 €-koa izan da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)