2.2.1. COVID-19ari buruzko aholkularitza-zerbitzu osoa.
COVID-19ari buruzko aholkularitza osoa emateko leihatila bakarra. Bilbao Ekintzatik informazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu hau jarri da martxan, hiriko ekintzaileek, saltokiek, autonomoek, mikroETEek eta enpresek instituzio-esparru desberdinetatik abian jarritako laguntza guztietara benetan sarbidea izan dezaten.
Zerbitzu hau behar beste denboran egongo da martxan. Era berean, informaziorako eduki digitalak garatuko dira, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazio orokorra eta egoera hau nola kudeatu jakiteko informazioa zabaltzeko. Hala, enpresa gehiagorengana helduko da, modu eraginkorragoan.
Gainera, osasun-arloko agintaritza eskudunek egindako gidaliburuak eta protokoloak zabaltzeko ekintza espezifikoak egingo dira, Bilboko enpresak berriro lanera buelta daitezen, bezeroen eta langileen segurtasuna bermatuz.
- Helburua
- 2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 80.000 €
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Prozesatzen
Jarraipena
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Programa 2021eko lehen hilabeteetara luzatuko da, eta guztira 180 enpresak aholkularitza intentsiboko prozesu horietan parte hartu ahal izatea espero da, beren negozio-itxaropenak hobetzeko.
Programa 2021eko lehen hilabeteetara zabalduko da, eta espero da, guztira, 180 enpresak parte hartu ahal izatea aholkularitza intentsiboko prozesu horietan, negozio-espektatibak hobetzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 80.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 50.418 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako informazioaz eta aholkularitzaz gain, zerbitzuak aholkularitzako bigarren fase intentsiboago eta indibidualizatuago bat gehitu du, egoera berri honetan hiriko ekintzaileentzat, ETE-entzat, mikroETE-entzat eta autonomoentzat bereziki garrantzitsutzat jotzen diren gaietan. Aholkularitza intentsibo hori 4 esparrutan ematen da:
- Komunikazioa.
- Merkataritza eta salmentak.
- Segurtasuna Interneten.
- Joera digital berriak eta kontsumo- eta merkatu-joerak.
Urtearen amaieran 49 enpresa ari ziren aholkularitza jasotzen.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Eremu berrietarako zerbitzuaren lizitazioa.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Aholkularitza-zerbitzuak lizitatzen ari dira COVID-19aren osteko etapan beharrezkoak diren esparru berrietan: komunikazioa; merkataritza eta salmentak; Interneteko segurtasuna; erosketak, logistika eta hornidura; ordainketa eta kobrantza digitalerako metodoak; eta joera digital eta kontsumo- eta merkatu-joera berriak.
Irailean aholkularitza ematen hasiko da aipatutako esparruetan, gaikako web-mintegiak egin ostean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzuari buruzko webinarra egitea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
06/15ean web-mintegi bat antolatu zen, osasun-krisiaren ondoriozko egoera ulertzeko eta zerbitzu berri hori aurkezteko.
09/15ean, beste saio bat egingo da, hizlari berberekin, uda osteko egoerari buruzko informazio eguneratua emateko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Neurria martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Orain arte 837 enpresak eginiko 1.751 kontsulta jaso eta artatu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)