1.1.2. Aldian behingoak ez diren udal diru-laguntza berezien ezohiko programa sortzea.
% 100eko udal jatorria duen finantzaketa-programa bat sortuko da koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz diru-sarrerarik ez duten edo diru-sarrerak gutxitu dituzten pertsonentzat, GLL eskatzeko baldintzak betetzen ez dituztenerako. GLLen kasuaren antzera, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak asetzeko prestazio ekonomikoa jasoko dute, hots, elikatzeko eta etxebizitzak mantentzeko.
- Helburua
- 1.1. GIZARTE-KOHESIOA. Diru-sarrerarik eza arintzeko neurriak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 625.000 €
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 625.000 €
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 700.841 €
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
2 laguntza-mota eman dira:
- Elikadurakoak ez diren oinarrizko beharrizanak asetzeko laguntzak.
- Etxebizitzarako laguntzak, mantentze-obra txikiei aurre egiteko edo alokairua ordaintzeko (beren etxea galdu duten eta adingabeak ardurapean dituzten familiei ostatua eta beste beharrizan batzuk finantzatzeko, eta larrialdietan –besteak beste, suteak edo behera etortzeak– ostatu emateagatiko egonaldiak finantzatzeko.
Guztira, 392 familia izan dira programa horren onuradun, eta honela banatu dira laguntzak:
- Elikadurakoak ez diren oinarrizko beharrizanak asetzeko laguntzak: 157 familia.
- Etxebizitzarako laguntzak, mantentze-obra txikiei aurre egiteko edo alokairua ordaintzeko: 235 familia.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Familia onuradunen jarraipena.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Orain arte 30 familia diru-laguntzak jaso dituzte, eta 54.481 €ko aurrekontua gauzatu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)