2.2.3.- Merkataritza-lokalen alokairua ordaintzeko akordioak lortzeko bitartekaritza-zerbitzua.
Jardunbide egokiak identifikatu eta zabaltzea, orientazioa eta gomendioak eskaintzea, eta baita bi aldeei (errentatzaileari eta errentariari) onez-oneko akordioak lortzen laguntzeko bitartekaritza-zerbitzu espezifikoa eskaintzea ere.
Bitartekaritza-zerbitzu hori guztiz doakoa da, eta bi aldeen arteko akordioak, adiskidetsuak eta aldekoak, erraztera bideratuta dago, COVID-19k eragindako merkataritza-lokalen eta/edo negozioen alokairua ordaintzeari dagokionez. Bide judizialetik kanpo geratzen da.
- Helburua
- 2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 30.000 €
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Prozesatzen
Jarraipena
Garatze bidean, neurria 2021era hedatzen da.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Oraindik ere aurrekontua geratzen denez, programa 2021eko lehen hilabeteetara zabalduko da, eta zenbatetsi da 15 kasu berriri erantzun ahal izango zaiela.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 30.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 12.100 €.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
38 bitartekaritza-eskaera jaso dira. Urte amaierara arte 29 kasu itxi dira, eta horietatik 11 kasutan adiskidetasunezko akordioa lortu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzua martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Gaur egun 26 kasu lantzen ari da; horietako 10 itxi ditu eta bi aldeetarako mesedegarriak diren 3 akordio lortu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Zerbitzuaren esleipena.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Zerbitzua abokatu bati esleitu zaio.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)