2.2.4. COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean erronkei aurre egiteko berrikuntza ireki eta kolaboratiborako prozesuak sustatzea, aldi berean ekintzailetza babestuz.

Enpresentzako eta gainerako eragileentzako erronkak sortzeko bidea egitea (Udalarentzat berarentzat, hiriko elkarte-sarearentzat...), COVID-19ak ekarritako egoerari arreta berezia eskainiz, startup-ek aukera berritzaileak proposatu eta garatu ditzaten, enpresentzat, Administrazioarentzat zein ekintzaileentzat onuragarria izango den eredu kolaboratibo baten baitan.
Bilboko enpresarik handienen konpromiso soziala indartzeari lotutako prozesuak ere dinamizatuko dira.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
50.000 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Parte hartzen duten enpresekiko akordioak kontraprestazio bat aurreikusten du 2021ean egingo den testatze-fasean emango dituzten zerbitzuengatik.  

Ekonomia zirkularrarekin lotutako bigarren erronka bat 2021era atzeratu da, lantzen ari den erronkak Bilbao Aurrera Planean neurri horretarako aurreikusitako aurrekontu osoa behar baitu. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 50.000 €.

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 47.000 €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Jorratu beharreko lehen erronka identifikatu ondoren ("COVID-19aren ondoriozko egoera dela-eta adinekoen hauskortasuna areagotzea"), eta SSIrekin (Gizarte Zerbitzu Integratuak) lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren, erronka horri erantzuteko berrikuntza-saio irekietan zein enpresa-talde ari diren lanean identifikatu zen, eta haiekin lankidetza-baldintzak adostu dira.  

Lan-saio horietan, planteatutako erronkari erantzuteko irtenbide berritzaileak bilatzen ari dira. Ondoren, irtenbide horiek Bilboko bi barrutitan aztertuko dira adinekoen kolektiboarekin, planteatutako beharrari erantzuten dioten eta merkatuan lekurik duten aztertzeko (bideragarritasuna aztertzea). 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Erronkak identifikatzea eta ekintzak diseinatzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Prozesu horren bidez landu beharreko erronkak zein diren identifikatzen jarraitu da eta hainbat ekintza diseinatzen ari dira; irailetik aurrera hasiko dira garatzen.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen