2.2.7. Auzofactory-etan eta oro har ekintzailetzarako udal espazioetan kuotak murriztea.

Hiriko 3 Auzofactoryetan kokatutako enpresei urteko alokairuaren % 50eko deskontua, urte osorako.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
60.000 €
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Zerga-sistema, Industria
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 60.000 € (diru-sarrera txikiagoa).

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 28.992 € (diru-sarrera txikiagoa).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Sortu berri diren 36 enpresa izan dira murrizketa horren onuradun, hau da, 87 langile.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Neurria onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Bilbao Ekintzaren Administrazio Kontseiluak ekainaren 19an onetsi zuen hiriko 3 Auzofactory-etan dauden enpresen alokairuaren zenbatekoa % 50 murriztea 2020 osorako.

Murrizketa horrek 50 enpresa sortu berri ingururi egingo die mesede, eta 100 langile ingururi.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen