2.2.8. Turismo-arloko produktuak eta zerbitzuak saltzeko kanal berriak.

Salmenta-kanal digital berriak zein aurrez aurrekoak eskaintzea turismo-arloko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten tokiko enpresei, Udal Turismo Bulegoan aurrez aurreko salmenta egiteko aukera eskainiz eta salmenta-kanal digital bat sortuz, adibidez.

Helburua
2.2.a. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Saltokien, mikroETE-en, autonomoen eta ekintzaileen lehiakortasuna berreskuratzeko eta hobetzeko laguntza.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
20.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria, Turismoa
Gauzatze-egoera

Amaituta

Jarraipena

2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 20.000 €.

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 18.000 €.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

www.reservabilbaobizkaia.eus plataforma digitalaren bidez, edozein pertsonak eskura ditzake Bilbao Bizkaiako 124 turismo-enpresek eskaintzen dituzten 220 esperientzia inguru.  

Erreserbak egiteko zentralak jardueraren arreta eta salmenta pertsonalizatzen ditu, xede-publikoaren tipologiaren arabera. Erabiltzaileari berariazko eta neurrira egindako arreta-zerbitzua ematen zaio, eta horrek helmugari eta zerbitzuari buruzko pertzepzio ona izatea ahalbidetzen du. Gainera, saldu ondorengo zerbitzua ematen da eta berme eta lasaitasun handiagoa ematen zaio erabiltzaileari.  

2020/12/31ra arte, erreserben webguneak 101.337 bisita jaso ditu guztira, 42.280 erabiltzaileren eskutik.  

Halaber, lan egin da etorkizunean produktu eta zerbitzu horiek Turismo Bulegoan sal daitezen Horretarako, bulego horretan lan egiten duten pertsonei prestakuntza egokia eman zaie. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Amaituta
Aurrez aurreko kanalak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Etorkizunean produktu eta zerbitzu horiek Turismo Bulegoan merkaturatzea lantzen ari gara, eta COVID-19aren osasun-protokoloak horretarako aukera ematen duenean jarriko da martxan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Kanal digitalak martxan jartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Kanal digitalei dagokienez, www.reservabilbaobizkaia.eus plataforma digitala jarri da abian, Bilbao-Bizkaiako turismo-arloko produktuak eta zerbitzuak saltzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen