2.2.10. Merkataritzako Bilbo Bonua.
Bonu horiek Bilboko saltokietan zuzeneko kontsumoa sustatzeko dira.
20 euroko 50.000 bonu dira.
Adibidez: % 20ko deskontu-bonua Bilbon egindako edozein erosketarako, 100 eurora arte.
- Helburua
- 2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
- Hasiera-data
- 2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
- Amaiera-data
- 2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
- Aurrekontua
- 1.000.000 €
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Amaituta
Jarraipena
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasierako aurrekontua (propioa) = 1.000.000 €.
2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 1.000.000 € (*)
(*) 200.000 € barne, bonuen erakunde arteko programarako.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31
Bonu-programak 1.000.000 €-ko hornidura izan du, eta sektoreari laguntzea zuen helburu, hiriko saltokietan kontsumoa sustatzeko pizgarrien bidez. Bilboko Udalak kultura-produktuaren edo -zerbitzuaren kostuaren % 50 estaltzen zuen, eta, gainera, bateragarriak eta metagarriak ziren beste administrazio batzuek abian jarritako beste pizgarri batzuekin.
Azaroaren 18an hasi zen bonuak erosteko eta kontsumitzeko fasea.
2021eko urtarrilaren amaieran, bonu guztiak erosi ziren (48.727), eta bonu horien % 87 trukatu ziren. Programa honi atxikitako 1.150 saltokietatik 989ri eman zitzaien onura.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Udalaren zuzeneko sustapeneko tartea abiaraztea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Udalaren zuzeneko sustapenari dagokionez, udaren ostean abian jartzea aurreikusi da, bonuak kudeatu ahal izateko beharrezkoak diren laguntza-zerbitzuak lizitatu eta esleitu ondoren.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Protokoloa Gobernu Batzordean onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24
Uztailaren 8ko Gobernu Batzarrean onetsi zen proiektu honen erakunde arteko aldearen protokoloa; Bilboko Udalak 400.000 € jarriko ditu eta merkataritza-ganberekin lankidetzan gauzatuko da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)