2.2.11. Ostalaritza eta Jatetxe-arloko Bilbo Bonua.

Bonu horiek Bilboko ostalaritza eta jatetxe-arloetan zuzeneko kontsumoa sustatzeko dira.
20 euroko 50.000 bonu dira.
Adibidez: % 20ko deskontu-bonua Bilbon egindako edozein erosketarako, 100 eurora arte.

Helburua
2.2.b. EKONOMIA ETA ENPLEGUA. Bilbon zuzenean kontsumitzeko pizgarriak. Bilbo bonuak.
Hasiera-data
2020/05/08 (aurreikusitakoa 2020/05/08)
Amaiera-data
2020/12/31 (aurreikusitakoa 2020/12/31)
Aurrekontua
1.000.000 €
Gai sektorialak
Tokiko merkataritza, Kontsumoa
Gauzatze-egoera

Prozesatzen

Jarraipena

2020. urtearen amaieran egindako jardueraren jarraipena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Osasun-egoera dela eta, ezin izan da erakunde arteko sustapen-ekintza gisa planteatu zen programa hau 2020an abian jarri. 

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Diseinatutako eta prestatutako neurria, 2021ean hasiko dena
Eguneratze-data: 2020/12/31

Ekintza 2021ean gauzatuko da, baina 2020rako aurreikusitako aurrekontua Bilbao Aurrera 2021eko aurrekontua indartzeko zenbateko konprometitu gisa mantenduko da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
2020. urtearen amaieran konprometitutako aurrekontua
Eguneratze-data: 2020/12/31

Hasierako aurrekontua (propioa) = 1.000.000 €.

2020/12/31n konprometitutako aurrekontua = 1.000.000 € (2021ean gauzatzeko).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Udalaren zuzeneko sustapeneko tartea abiaraztea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Udalaren zuzeneko sustapenari dagokionez, udaren ostean abian jartzea aurreikusi da, bonuak kudeatu ahal izateko beharrezkoak diren laguntza-zerbitzuak lizitatu eta esleitu ondoren.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen
Protokoloa Gobernu Batzordean onartzea.
Eguneratze-data: 2020/07/24

Uztailaren 8ko Gobernu Batzarrean onetsi zen proiektu honen erakunde arteko aldearen protokoloa; Bilboko Udalak 400.000 € jarriko ditu eta merkataritza-ganberekin lankidetzan gauzatuko da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Gauzatze-egoera: Prozesatzen